Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

137. zk., 2006ko uztailaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
3759

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortziorako 1229/05 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZTEKO ZEDULA

Adostasunik gabeko dibortziorako Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia) bideratutako 1229/05 prozeduran epaia eman da. Prozedura hori Ignacio Chinchurreta Vizcainok eskatuta hasi da, Marcia Pereira Dos Santosen aurka. Honako hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:

326 EPAIA

Epailea: Cristina López de la Fuente andrea.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Data: bi mila eta seiko maiatzaren hogeita laua.

IZO: 48.02.2-05/013498	Prozedura: 1229/05 adostasunik gabeko dibortzioa.

Alderdi demandatzailea: Ignacio Chinchurreta Vizcaino.

Abokatua: Rafael Garcia Abendaño.

Prokuradorea: Vanesa Diaz Manzano.

Alderdi demandatua: Marcia Pereira Dos Santos.

Abokatua:

Prokuradorea:

Judizioko gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

EPAITZA

Delia Maria Duarte Fiore andrearen aurka Joseba Mancisidor Zamora jaunaren izenean eta ordez Diaz Manzano prokuradoreak aurkeztutako dibortzio-demanda onesten dudanez gero, auzilarien arteko dibortzioa xedatzen dut, legezko ondorio guztiekin.

Ez da kosturik ezarri behar.

Epai hau irmoa denean, eman testigantza eta bidali Sestaoko Erregistro Zibilera, dagokion idazpena egiteko.

Jakinarazi bekie epai hau alderdiei aditzera emanez ez dela irmoa eta apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela epaitegi honetan bost eguneko epean. Probintzia auzitegia arduratuko da errekurtsoaz.

Nire epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari naizenez, horren guztiaren fede ematen dut.

Eta Marcia Pereira Dos Santos demandatuari behar bezala jakinarazteko balio izan dezan, zedula hau egin eta sinatzen dut, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta seiko maiatzaren hogeita lauan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala