Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2006ko maiatzaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Kantabriako Autonomia Erkidegoa
2489

IRAGARKIA, Kantabriako Herri Onurako Mendien Katalogoan 174. zenbakiarekin azaltzen den "Breñas y Peñía" mendiaren mugaketa egiteari buruzkoa. Mendi hori Campoo de Yuso udalerrian dago, Orzales herrian.

Aipatutako mugaketa egitea xedatzen duen 2005eko azaroaren 7ko Ebazpena mugaketa-espedienteak erasaten dituen zenbait jabe mugakideei eta interesdun ezezagun edo absenteei zuzenean jakinaraztea ezinezkoa izan denez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4. artikuluak ezarritakoarekin bat etorriz, berriz argitaratu da aipatutako ebazpena, interesdunak ezezagunak direnean, absente daudenean edo jakinarazpena egiteko lekua jakiteko modurik ez dagoenean hala egin behar dela adierazten baitu artikulu horrek. Iragarki honen eranskinean dago horien guztien zerrenda.

"Mendi eta Naturaren Zaintzarako Zuzendaritza Nagusiaren 2005eko azaroaren 7ko Ebazpenaren bidez erabaki da Herri Onurako Mendien Katalogoan 174. zenbakiarekin azaltzen den "Breñas y Peñía" mendiaren mugaketa egitea. Mendi hori Campoo de Yuso udalerrian dago, Orzales herrian. Aipatutako ebazpena 2006ko urtarrilaren 2an argitaratu zen Kantabriako Aldizkari Ofizialean, 001. zenbakian.

Honako honen bidez, eta Mendien Erregelamenduaren 96. artikulua eta hurrengoak aplikatuz, denek jakin dezaten jakinarazten da 2006ko ekainaren 6an hasiko direla neurketak, goizeko hamarretan, Orzales herriko "Apaizaren Etxea" edo "Artzainaren Etxea" delakotik.

Mugakideei eta bidezko interesa dutela egiaztatzen dutenei egintza horretara agertzeko dei egiten zaie, izan ere berauek edo beraien legezko ordezkariak neurketara joaten ez badira gero ezin izango baitute neurketaren aurkako erreklamaziorik egin.

Ebazpena argitaratzen den egunetik hasita berrogeita bost egun naturaleko epea izango dute mendiaren edo bere zati baten jabetza izateko eskubidea daukatela uste dutenek eta jabetza dagokiela egiaztatu nahi duten mugakideek aurkeztu beharreko agiriak Mendien Zerbitzuaren bulegoetan aurkezteko (Atilano Rodríguez kalea 5, 1. Santander). Bestalde, jakinarazten zaie epe hori bukatu ondoren ez dela beste agiririk onartuko eta agiria aurkeztu ez dutenek ezin izango dutela jabetzaren inguruko erreklamaziorik egin mugaketa-espedientean".

Santander, 2006ko apirilaren 4a.

Mendi eta Naturaren Zaintzarako

zuzendari nagusia,

MARÍA EUGENIA CALVO RODRÍGUEZ.


Azterketa dokumentala