90. zk., 2006ko maiatzaren 15a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
2488
IRAGARKIA, behean aipaturiko zigor-espedientearen instrukzio-egileak egindako ebazpen-proposamena jakinarazteko. Itsas-arrantzari buruzko martxoaren 13ko 6/1998 Legea ustez urratzeagatik ireki da espediente hori.
Ebazpen-proposamen horren jakinarazpenak interesatuei helarazi nahi izan den arren, hori egitea lortu ez denez, jendaurrera azaltzen da iragarki hau, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.
Interesatuek jakin dezaten azaltzen da jendaurrean hori guztia, norbanako jakinarazpentzat har dezaten, eta honako hau ohartarazten zaie:
Iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita, 15 egun balioduneko epea izango dute interesdunek komenigarritzat jotzen dituzten alegazio, agiri eta informazio oro instrukzio-egileari aurkezteko (Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza: Donostia kalea 1; 01010 Vitoria-Gasteiz).
Horrez gain, espedientea eskuratu ahal izango dute Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza honetan, espedientea bera aztertzeko edo/eta espedienteko agirien kopiak lortzeko.
Izen-abizenak	Esp. zk.	Propos. eguna	Propos. zehapena	Urratutako art.	
Nombre y apellidos	N.º exp.	Fecha propuesta	 Sanción propuesta	Art. infracción
Martínez Aguilar, J. M.	PM 71/05	2005-03-08	50 euro	198/2000 D., 18.3.3 art.	
				Art. 18.3.3, D. 198/2000
Vitoria-Gasteiz, 2006ko apirilaren 3a.
Instrukzio-egilea,
NURIA NAVARRO HERNÁNDEZ.