Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2006ko maiatzaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
2487

IRAGARKIA, farmazia bat eskualdatzeko proposamen bat dagoela jakinarazteko dena.

Farmaziak eskualdatzeko jardunbidea finkatzen duen martxoaren 16ko 166/1999 Dekretuko 4. artikuluak xedatutakoaren ildotik, Oiartzungo farmazia-eskualdean (Gipuzkoa) dagoen farmazia bat eskualdatzeko proposamen bat dagoela jakinarazten da.

Farmazia hartzeko interesa duten botikariek leku hauetan lor ditzakete espedienteari, farmaziari, prezioari eta eskualdatzeko gainerako xehetasunei buruzko argibideak:

– Osasun Saila, Donostia kalea, 1 (Vitoria-Gasteiz).

– Osasun Sailaren Arabako Lurralde Zuzendaritza, Olagibel kalea 38 (Vitoria-Gasteiz).

– Osasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Zuzendaritza, Antso Jakitunaren kalea 35 (Donostia-San Sebastián).

– Osasun Sailaren Bizkaiko Lurralde Zuzendaritza, Kale Nagusia 81 (Bilbao).

Farmazia-bulegoa hartzeko eskabideak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera.

Farmazia hartzeko eskabideei 218,85 euroko tasa ezarriko zaie.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko apirilaren 21a.

Farmaziako zuzendaria,

GONZALO TRINCADO IBÁÑEZ.


Azterketa dokumentala