Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2006ko maiatzaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
2484

IRAGARKIA, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendariarena, administrazioarekiko auzi-errekurtso honi dagokion espedientea bidaltzekoa: Servicios Esenciales Eulen, S.A. eta Clece, S.L., 296/06-2 Administrazioarekiko Auzi-errekurtsoari dagokion administrazio-espedientea bidali eta interesatuta dauden beste guztiak epatzeko dena.

Clece, S.A. sozietatea ezin izan denez aurkitu administrazio-espedientean agertzen den helbidean (Irungo Colon ibilbidea 36, 1. ezkerra), jakinarazten zaio, honen bidez, Administrazioarekiko Auzietako Salak espedientea bidaltzeko eskatu duela. ELA Sindikatuko Konfederazioak eskatuta bideratu da espedientea, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko 2006-02-15eko aginduaren aurka. Agindu horrek zati batean aldatzen du Eulen, S.A. eta Clece, S. L. sozietateek Irungo udalean burutzen duten gizarteko zerbitzu premiazkoenei eusten dietela ziurtatzen duen 2006-01-20ko Agindua.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan agindutakoa betez, aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitekeela jakinarazten zaio Clese, S. L. sozietateari. Bederatzi egun izango ditu horretarako, iragarki hau argitaratu, eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko apirilaren 25a.

(Egitura finkatzen duen urriaren 18ko 315/2005 Dekretuko lehenengo xedapen gehigarriaren c) idatz-zatiaren arabera)

Zerbitzu zuzendaria,

TERESA EMEZKETA ALEGRÍA.


Azterketa dokumentala