Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2006ko maiatzaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Haurreskolak
2482

IRAGARKIA, Haurreskolak Partzuergoaren zentroetarako ekipamendu eta ikasmaterialaren hornikuntza, entrega eta instalazioa kontratatzekoa.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Haurreskolak Partzuergoa.

b) Espedientea izapidetzen duena: Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordea.

c) Espediente-zenbakia: 002/06.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Haurreskolak Partzuergoaren zentroetarako ekipamendu eta ikasmaterialaren hornikuntza, entrega eta instalazioa.

b) Loteak: bai, sei lote.

c) Gauzatzeko tokia: Haurreskolak Partzuergoaren Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zentroak.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 30 egun.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: 274.000,00 euro.

5.– Fidantzak.

Behin-behinekoa: ez da eskatzen.

Behin-betikoa: lizitazioaren aurrekontuaren % 4.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Haurreskolak Partzuergoa.

b) Helbidea: Otaola etorbidea 29 - Jaizkibel eraikuntza 1.

c) Herria eta posta-kodea: Eibar 20600.

d) Telefono-zenbakia: 943 82 17 50.

e) Telefax-zenbakia: 943 82 17 55.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2006ko maiatzaren 23a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez da eskatzen.

b) Bestelako betebeharrak: berariazko klausula administratiboen pleguko 22. puntuan finkatutakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hatzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2006ko maiatzaren 25eko goizeko 10:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: "A", "B" eta "C" kartazalak, klausula administratiboen pleguan adierazitako agiriekin.

c) Aurkezteko lekua eta ordutegia: Haurreskolak Partzuergoaren egoitza (Otaola etorbidea 29 - Jaizkibel eraikuntza 1. 20600 Eibar). Ondoko ordutegiaren barruan: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara.

Eskaintzak postaz bidaltzen badira adierazitako epearen barruan, egun horretan bertan posta-bulegoan zein egunetan jarri den egiaztatu eta jakinarazi beharko zaio kontratazio-organoari, telefax edo telegrama baten bidez. Betekizun bi horiek betetzen ez badira edo eskaintzak jasotzeko finkatutako epea amaitutakoan jasotzen badira ez dira onartuko.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 2006ko abenduaren 31ra arte.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea eta lekua: Haurreskolak Partzuergoaren egoitza (Otaola etorbidea 29 - Jaizkibel eraikuntza 1. 20600 Eibar (Gipuzkoa)).

b) Eguna: 2006ko ekainaren 1a.

c) Ordua: 11:00.

10.– Bestelako argibideak: lehiatzaileak erakusgaiak aurkeztu beharko ditu.

11.– Iragarkiaren gastuak: esleipendunen kontura izango dira.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez da beharrezkoa.

Eibar, 2006ko apirilaren 28a.

Haurreskolak Partzuergoaren gerentea,

MAITE LARRAÑAGA ORBEA.


Azterketa dokumentala