Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2006ko maiatzaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Getxoko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
2477

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 250/03 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: L2 250/03, prozedura arrunta.

Demandatzailea: Mercedes-Benz Credit, Establecimiento Financiero de Crédito SA.

Abokatua: Ruben Pastor Villarrubia.

Prokuradorea: Cristina Smith Apalategui.

Demandatua: Leire Campocosio Moran.

Gaia: zenbateko baten erreklamazioa.

Aipatutako judizioaren gainean eman da epaia. Hau dio epaitzak:

EPAITZA

Osorik baietsi dut Mercedes Benz Credit, Establecimiento Financiero de Crédito SAren izenean eta ordez Cristina Smith Apalategui prokuradoreak aurkeztutako demanda, Leire Campocosio Moranen aurkakoa. Horrenbestez, demandatua honakoak ordaintzera kondenatzen dut: auzi-jartzaileari 29.378,73 euro (hogeita bederatzi mila hirurehun eta hirurogeita hemezortzi euro eta hirurogeita hamahiru zentimo), gehi ebazpen hau ematen den egunetik sortzen diren legezko interesak, eta prozeduraren kostuak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartarazi horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela: epaitegi honetan presta dezakete, bost eguneko epean. Hala egokituz gero, Bizkaiko Probintzia Auzitegiak izango du errekurtsoaren berri.

Eta honen bitartez, epaia eman, agindu eta sinatu egiten dut, M.ª Teresa Rubio Cabrerok, Getxoko 6. zenbakiko Epaitegiko epaile magistratuak.

Leire Campocosio Moran demandatuak egun helbidea non duen ez dakigunez, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da.

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Epaitegi honetan aurkeztekoa den idazki baten bidez egin beharko da errekurtsoa, bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Interesatuek ekuragarri dute epaitegi honetako idazkaritzan jakinarazten den ebazpenaren testu osoa.

Getxo (Bizkaia), 2006ko martxoaren 15a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala