Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2006ko maiatzaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Eibarko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
2476

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 252/05 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Eibarko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia (Gipuzkoa).

Judizioa: L2 252/05 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Caja Laboral Popular Sociedad Cooperativa de Crédito Limitada.

Abokatua: Carlos Zaldua Azurmendi.

Prokuradorea: Josefina Llorente Lopez.

Demandatua: Jose Maria Anchustegui Guenaga.

Gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatu judizioan, 2006ko martxoaren 31n epaia eman da, zeinaren epaitza ondoko hauxe baita:

Baietsi egiten dut Caja Laboral Popular, Cooperativa de Créditoren izenean eta ordez Llorente Lopez prokuradorek aurkeztutako demanda. Ondorioz, Jose M.ª Anchustegui Guenaga demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaile den aipatu erakundeari 2.356,59 euro, itundutako interesak —itxiera-egunetik (2003ko maiatzaren 27tik) benetan ordaindu arte— eta prozeduraren kostuak ordaintzera.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, eta aditzera eman jakinarazpena egiten denetik harako bost eguneko epearen barruan epai horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela. Errekurtso horretaz arduratzea Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari dagokio.

Jose Maria Anchustegui Guenaga demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez gero, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da.

Ebazpen honen aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.

Epaitegi honetan aurkeztekoa den idazki baten bidez egin beharko da errekurtsoa, bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Interesatuek ekuragarri dute epaitegi honetako idazkaritzan jakinarazten den ebazpenaren testu osoa.

Eibar (Gipuzkoa), 2006ko apirilaren 18a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala