Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2006ko maiatzaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
2475

EDIKTUA, adostasunik gabeko banaketa bati buruzko 1020/04 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZTEKO ZEDULA

Aipatu prozeduraren gainean ebazpena eman da; hau dio hitzez hitz:

352 EPAIA

Epailea: José Gabriel Álvarez López jauna.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Data: bi mila eta bosteko maiatzaren hogeita hamaika.

Alderdi eskatzailea: Maria Teresa Vazquez Martinez.

Abokatua: Maria Concepcion de la Peña Fuentes.

Prokuradorea: Maria Rosario Martinez Gonzalez.

Judizioko gaia: Jose Ignacio Gutierrez Gonzalezek eta Maria Teresa Vazquez Martinezek osatzen duten ezkontza legez banatuta deklaratzea, adostasunezko prozeduraren bidez.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Martinez prokuradore andreak, Maria Teresa Vazquez Martinezen izenean eta ordez, Jose Ignacio Gutierrez Gonzalezekin osatutako ezkontzatik legez banatzeko aitorpena eskatu du, Prozedura Zibileko (PZLb) 1/2000 Legearen 770. artikuluan ezarritako bideari jarraituz.

Prozedura epatzeko aldian dagoela, ezkontideek elkarrekin prozedura-lege horren 777. artikuluan finkatutako arauei jarraituz prozedura jarraitzea erabaki dute.

Eskariari hitzarmen arautzailea erantsi zaio.

Ezkontzan badaude adin txikiko seme-alabak.

Bigarrena.– Ezkontideek legezko banaketa burutzeko eskaria berretsi ondoren, jarduera hauek gauzatu dira:

Ezkontideek adin txikiko haurrak dituztenez, hitzarmen arautzaileari buruzko irizpena eskatu zaio Fiskaltzari.

Fiskaltzaren iritziz ez dago eragozpenik hitzarmen arautzailea onartzeko.

Aipatu jarduerak burutu ondoren, autoak epaia emateko zain geratu dira.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehengoa.– Kode Zibilaren 81. artikuluak xedatzen du banaketa judizioz dekretatuko dela, edozein izanik ere ezkontza egiteko modua, bi ezkontideek eskatuta edota batek bestearen adostasunez eskatuta, ezkontza egin denetik urtebete igaro ondoren; gainera, ezinbestekoa da demandari hitzarmen arautzailearen proposamena eranstea, KZren 90. eta 103. artikuluen arabera.

Bigarrena.– Kasu honetan, aurkeztutako agirietatik ikusten da ezkontza ospatu zenetik urtebete igaro dela eta banaketa ezkontideen adostasunez eskatu dela.

Bestalde, adostasunezko banaketaren prozedura gauzatzeko, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 777. artikuluan aurreikusitako izapideak bete dira.

Horrenbestez, bidezkoa da eskatutako legezko banaketa deklaratzea.

Hirugarrena.– Onartu egin behar da ezkontideek beren haurrei buruz hitzartutako akordioa, haurrentzako kaltegarritzat eta ezkontideentzako zama larritzat jotzen ez baita, Kode Zibilaren 90. artikuluan xedatutakoaren arabera. Fiskaltzak, bere aldetik, bete du txostenaren izapidea.

EPAITZA

1.– Legez banatuta deklaratzen dut Maria Teresa Vazquez Martinezek eta Jose Ignacio Gutierrez Gonzalezek osatzen duten ezkontza.

2.– Halaber, senar-emazteek 2004ko urriaren 25ean proposatutako hitzarmen arautzailea onartzen da.

Ministerio Fiskalak apelazio-errekurtsoa soilik aurkez dezake epai honen kontra, ezkontzan izandako adin txikiko seme-alaben alde egiteko.

Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bidez egin beharko da errekurtsoa, bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egiten den egunaren biharamunetik aurrera. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Ebazpen hau irmo bilakatu bezain laster, jakinaren gainean jar bitez kasuan kasuko Erregistro Zibilak dagozkion erregistro-ondorioetarako.

Ez da kosturik ezarri behar.

Epai honen bidez erabaki, agindu eta izenpetzen dut.

Eta Jose Ignacio Gutierrez Gonzalez non dagoen ezezaguna denez gero, jakinarazpen-zedulatzat balio dezan ematen dut idazki hau.

Barakaldo (Bizkaia), 2006ko martxoaren 31.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala