Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2006ko maiatzaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
2473

AGINDUA, 2006ko apirilaren 12koa, Kultura sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan ikus-entzunezkoen produkzioa sustatzeko finantzaketa-erregimenaren 2006rako deialdia egiten duena abenduaren 29ko 338/2003 Dekretuak ezarritako esparruaren barruan.

2003ko abenduaren 29ko 338/2003 Dekretuaren xedea honako hau da: euskal ikus-entzunezkoen sektorean produkzioa, lehiakortasuna eta enplegua ikus-entzunezko proiektuak finantzatzearen bidez bultzatzeko sustapen-lerroen erregimena eta baldintzak ezartzea. Horretarako, bi sustapen-lerro ezarri dira: interes-tasarik gabeko mailegu itzulgarriak(dekretuaren II. kapituluan araututako modalitatea) eta kontratuak finantzatzeko maileguak (III. kapituluan araututako modalitatea).

Adierazitako dekretuaren 2. artikuluak xedatzen duenez, ezarritako lerro bakoitza finantzatzeko aurrekontu-zuzkidura eta eskabideak aurkezteko epeak jakinaraziko dira Kultura sailburuaren agindu bidez.

Azaldutakoagatik, eta adierazitako dekretuan ezarritako ahalmena erabiliz, honakoa

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoan ikus-entzunezkoen produkzioa sustatzeko abenduaren 29ko 338/2003 Dekretuan ezarritako bi finantzaketa-lerroetako edozein lortzeko eskabideak aurkezteko epea agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasi, eta 2006ko irailaren 30ean amaituko da.

Agindu honen 6. artikuluan aurreikusitako zirkunstantzia gertatzen bada, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen ebazpenean adierazitako egunera mugatuta geratuko da epe hori, zirkunstantzia horretarako aurreikusitako ondorioekin.

2. artikulua.– Eskabideak aurkezteko lekua.

1.– Agindu honetan adierazitako finantzaketa-lerroetako edozein lortzeko eskabideak Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeari igorriko zaizkio (Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila, Donostia kalea 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz).

2.– Eskabideak zuzenean Kultura Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritzan, Kultura Saileko lurralde-zerbitzuren batean edota Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitako baliabideetako edozeinen bitartez aurkeztuko dira.

3. artikulua.– Eskabideak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.

1.– Eskabideak agindu honi eranskin gisa gaineratutako ereduari eta formularioei jarraiki beteko dira.

2.– Aurreikusitako modalitateetako edozeinetan, jarraian xehatuko dugun dokumentazioa aurkeztu beharko da eskabideekin batera. Dokumentu horiek jatorrizkoak izan beharko dute, edo notarioak edo laguntza-mota hauek kudeatzen dituzten administrazio-bulegoek konpultsatutako kopiak.

a) Enpresa eskatzaileari buruzko dokumentazioa:

–Eraketa-eskritura.

– Identifikazio Fiskaleko Txartela.

– Ekonomia Jardueren gaineko Zergan eta dagokion epigrafean alta hartu izana egiaztatzen duen dokumentua.

– Eskatzailearen legezko ordezkariaren ahalordea egiaztatzen duen dokumentua.

– Zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria.

– Gizarte Segurantzari egin beharreko ordainketak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria.

– Eskatzailearen ordezkariak pertsona juridiko pribatu independentearen izaera duela (abenduaren 29ko 338/2003 Dekretuaren 5. artikuluan aurreikusitako baldintzetan) egiaztatzen duen dokumentazioa edo ordezkariak berak izenpetutako deklarazioa.

– Erakunde eskatzailearen organoetan erabakitzeko ahalmena duten pertsonen eta subjektuen, eta, hala badagokio, eskatzaileak duen kapital sozialaren titularren eta titulartasun-proportzioaren deklarazioa.

– Eskatzailearen egoitza egiaztatzen duen dokumentazioa eta aurreko bi urteetan izan duen kokagunearen egiaztagiria.

b) Enpresa eskatzailearen ekonomia- eta finantza-egoera egiaztatzen duen dokumentazioa:

– Aurreko hiru urteetako emaitzen eta balantzeen kontua. Baldintza horretaz salbuetsitako bakarrak iraupen txikiagoko merkataritza-sozietateak izango dira. Hala ere, eratzen direnetik aurrerako denbora-tarteari dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko da.

– Diruzaintzaren eta likideziaren proiekzioak.

– Aktibo zirkulatzailearen eta aktibo finkoen banakatzea.

– Enpresako bazkideen ondasun pignoratuen, hipoteka higikor eta higiezinen eta berme pertsonalen banakatzea.

c) Finantzatu beharreko ikus-entzunezko obrari buruzko dokumentazioa:

– Ikus-entzunezko proiektuaren memoria, behin betiko gidoia eta proiektuaren bereizgarri diren gainerako identifikazio-elementuak barne hartuta.

– Proiektuaren aurrekontu xehatua, partiden arabera (proiektuaren galeren eta irabazien kontua, aurreikusitakoaren arabera).

– Cash Flow-a: hilekoa, egungoa eta aurreikusitakoaren araberakoa.

– Fitxa teknikoa eta artistikoa. Taldeka sailkatutako profesionalen zerrenda barne hartuko du (artistak, argi- eta soinu-teknikariak eta abar, eta casting-aren berrespena), bai eta produkzio-etxearekiko lan-harremana ere.

– Produkzio-plana, ondokoak barne hartuta: aurreikusitako egutegia, filmazio- edo errealizazio-plana, iraupena eta kokalekuak.

– Proiektuaren finantzaketa-plana, baliabideen jatorria eta izaera berariaz adierazita (diru-laguntzen ondoriozko diru-sarrera bakoitza eta eskaera formulatzen den egunean duten egoera xehatuta). Dokumentu horrekin batera, bermatutako finantzaketa egiaztatuko duten jatorrizko dokumentuak edo fotokopia konpultsatuak aurkeztu beharko dira (telebista-kateekin eta/edo banaketa-sozietateekin sinatutako kontratuak, enpresa eskatzaileak jarritako fondo propioei eta horien titulartasunari buruzko banku-ziurtagiria, laguntza edo diru-laguntzen emakida, edo produkzioaren kostua ordaintzeko diru-sarrerak ematen dituzten beste edozein finantzaketa-modu).

– Proiektuaren Marketing Plana (aurreikusitako gastuak banakatuta, bidezkoa denean).

– Targetari, hau da, obraren xede diren ikusleei buruzko azterketa.

– Merkatu-kuotaren gainean egindako hurbilketa.

– Merkaturatze-plana (harremanak eta aurresalmenta-kontratuak).

– Sustapenerako, publizitate eta prentsarako, eta harreman publikoetarako tresnak.

– Marken, euskarrien eta gainerako irudi-elementuen ustiapenari buruzko aurreikuspena (merchandising-a).

– Finantzatu beharreko obraren produkzio-arrisku nagusiak estaliko dituen aseguru-poliza konbinatua.

– Gidoiaren gaineko jabetza-eskubideak eta, hala badagokio, lehendik baden obraren gaineko aukera-eskubidea badituela egiaztatuko duen dokumentazioa.

– Ikus-entzunezko obraren negatiboaren jabetzari buruzko deklarazioa.

d) Kopuruak itzultzeari buruzko dokumentazioa.

– Kopuruak abenduaren 29ko 338/2003 Dekretuaren 11.2 eta 16.2 artikuluek aurreikusitako modalitate bakoitzerako ezartzen duten parametroen barruan itzultzeko proposamena.

– "Kontratuak finantzatzeko maileguen" bidezko formulapean emandako laguntzetarako kopuruak itzultzeko proposamenak, nolanahi ere, onartutako kopuruaren bermea izango den kontratuarekin bat etorri beharko du.

3.– Koprodukzioen kasuan, interes-tasarik gabeko mailegu itzulgarrien modalitateko mailegu-eskabidearekin batera 338/2003 Dekretuaren 10.6 artikuluan aurreikusitako ziurtagiria eta laguntza lortzeko titulartasunak metatzen dituen koproduzitzaile bakoitzari buruzko dokumentazioa aurkeztu beharko dira.

4.– Enpresa eskatzaileari buruzko dokumentazioari dagokionez, interesdunak Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 35. artikuluko f) paragrafoan aurreikusitakoari lotu ahal izango zaizkio, betiere dokumentazioak aipatzen dituen dokumentuen aurkezpenetik bost urte igaro ez badira. Eskubide hori erabiltzen dutenek administrazio honetan jasota dauden dokumentuak zein diren, eta zein egunetan eta zein organotan aurkeztu ziren adierazi beharko dute berariaz eskabidean, bai eta zirkunstantziak aldatu ez direla baieztatuko duen berariazko eta zinpeko deklarazioa ere. Eskubide hori ezin izango da erabili zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela egiaztatzen duten ziurtagiriei dagokienez.

4. artikulua.– Bermeen eskaintza eta formalizazioa.

1.– Mailegu-eskabideekin batera (bi modalitateetan), Administrazioak 338/2003 Dekretuan edo agindu honetan bertan ezarritakoari jarraiki onartzen dion kopuruari erantzuteko eskatzaileak eskainitako itzultze-bermeak aurkeztu beharko dira ezinbestez.

2.– Aurkezten diren bermeetarako exijitutako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, profesional independente batek sinatuko duen eta eskainitako bermea eskatutako mailegu guztia itzultzeko nahikoa dela adieraziko duen txosten bat aurkeztu ahal izango da bermeekin batera. Txosten hori ez da loteslea izango, eta ez da salbuespena izango Administrazioak bermea 338/2003 Dekretuan ezarritako parametroei jarraiki baloratzeko eginbeharra betetzeko.

3.– Kontratuak finantzatzeko maileguen modalitatean, kontratua bera edota finantzatu nahi den ikus-entzunezko obra eskuratu edo ustiatzeko eskaintza irmoak gaineratu beharko zaizkio eskabideari, berme gisa. Kontratuak edo eskaintza irmoa egiaztatuko duen dokumentazioak negoziatutako eskubideengatiko ordainsaria eta 338/2003 Dekretuaren 14.2 artikuluan ezarritako gainerako edukiak barne hartu beharko ditu.

4.– Interes-tasarik gabeko mailegu itzulgarrien modalitateko eskabideetan, berariaz adierazi beharko da ematen den mailegurako eskainitako bermearen lotespena, dagokion kopurua onartzen duen ebazpena ematen den unetik bertatik hain zuzen ere. Eskainitako bermea emandako kopurua itzultzeari lotzea ez da oztopo izango ebazpenak, eskainitako berme-mota kontuan hartuta, dokumentu independente batean formalizatzeko beharra edota, eragiketaren emaitza ona berma dadin, bermearen izaeraren arabera aginduzkoa den beste edozein formalitate ezartzeko.

5. artikulua.– Zuzkidura ekonomikoa.

1.– Finantziazio-lerro bakoitzean ekitaldi honetan emango diren laguntzen zenbatekoak hauek izango dira gehienez:

Interes-tasarik gabeko mailegu itzulgarrien lerroa: 5.000.000,00 euro

Kontratuak finantzatzeko maileguen lerroa: 3.235.000,00 euro.

2.– Zuzkidura horren zenbatekoa aldatu ahal izango da, eskatutako kopuruen guztizko zenbatekoa kontuan hartuta, Kultura Sailaren agortu gabeko aurrekontu-baliabideen arabera. Kultura sailburuaren agindu bidez erabakiko diren hasierako zuzkidurarekiko gehikuntzak EHAAn jakinaraziko dira eta, hala badagokio, laguntza-lerroetarako eskabideak aurkezteko epe berria zabalduko da.

6. artikulua.– Zuzkidura ekonomikoa agortzea.

1.– Edozein sustapen-lerrori esleitutako zuzkidura agortzen bada, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak bidezko ebazpena emango du. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ebazpen horrek zirkunstantzia horren berri emango du eta baietsitako azken eskaeraren data eta ondorengo eskaeren ezespena adieraziko ditu.

2.– Agortutako lerroa beste lerroari esleitutako soberako kopuruekin igotzea xedatu ahal izango du ebazpen horrek, betiere aurkeztutako eskaera guztiak ebatzi badira. Horrela bada, ezarritako baldintza guztiak betetzen direla egiaztatu arren sustapen-lerroari hasiera batean esleitutako baliabide ekonomikoak agortu izanagatik ezetsi diren eskabideei emango zaie lehentasuna, aurkeztu diren ordenaren arabera.

7. artikulua.– Prozedura.

1.– Mailegu-eskabidea exijitutako dokumentazio guztiarekin batera aurkeztu ondoren, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak espedientea bideratuko du eta mailegu-eragiketa eta aurkeztutako dokumentazio erantsia aztertuko ditu. Horretarako, kudeaketa-organoak beharrezkoak diren zuzenketak eta/edo argibideak eskatu ahal izango dizkio eskatzaileari. Zirkunstantzia horiek 338/2003 Dekretuaren 17. artikuluan aurreikusitako ondorioak sortuko dituzte.

2.– Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak, Kudeaketa Zuzendaritzak landutako azterketa ikusi ondoren, dagokion administrazio-ebazpena emango du eta, bertan, hala badagokio, mailegu baten emakida onartuko du eta mailegu horren zenbatekoa eta emakidari lotutako baldintzak adieraziko ditu, eskatutako itzultze-bermeak bereziki aipatuta eta programaren erakunde laguntzailea eta horri esleitutako zereginak jakinarazita. Eskabideak eskatutako mailegua lortu ahal izateko baldintzak betetzen ez baditu, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak ukapenari buruzko ebazpena emango du, ukapen horren arrazoiak adierazita.

3.– Kontratuak finantzatzeko maileguen modalitateari buruzko ebazpena abenduaren 29ko 338/2003 Dekretuaren 15. artikuluan exijitutako baldintzak berariaz onartzearen eta baldintza horiei jarraiki formalizatzearen baldintzapean geratuko da.

4.– Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak emandako ebazpenen aurka gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Kultura sailburuari, hilabete bateko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita.

5.– Eskatutako maileguaren emakidari edo ukapenari buruzko ebazpena enpresa interesdun bakoitzari bakarka jakinarazi beharko zaio, bai eta erakunde laguntzaileari ere; nolanahi ere, emandako maileguen enpresa onuradunen eta ukatutako eskaeren zerrenda bat (ukapenaren arrazoiarekin) argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Emakida-jakinarazpenetan eta EHAAko argitalpenetan entitate laguntzailea zein den zehaztuko da.

6.– Ordainketak hasi aurretik, interesdunek onartu zaien kopuruari uko egin ahal izango diote eta, horretarako, ordezkaritza-ahalmen nahikoa duen pertsonak kopuruari uko egiten zaiola berariaz eta zalantzarik gabe adieraziko duen idazki bat igorri beharko dio Kudeaketa Zuzendaritzari. Ordainketak hasi ondoren, dagokion mailegu-modalitatearen arabera Administrazioari itzuli beharreko kopuruak itzuliko dira maileguari uko egiten zaiola egiaztatzeko. Alderdi horiek guztiak programaren erakunde laguntzaileari jakinaraziko zaizkio.

8. artikulua.– Maileguak itzultzea.

1.– Emandako maileguen itzultzea horretarako adierazitako kontuan egiaztatuko da, dekretuan, emakidari buruzko ebazpenean bertan eta, hala badagokio, mailegu-kontratuan finkatutako baldintzei eta epeei jarraiki.

2.– Emandako maileguen edozein itzultze egin ondoren, onuradunak autolikidazio-txosten bat igorriko dio Kultura Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari, eranskin gisa gaineratzen den ereduari jarraiki eta itzultzeari dagokion banku-transferentziaren kopiarekin batera. Bigarren ekitalditik aurrera egiten diren autolikidazio-txostenetan, aurreko ekitaldietan egindako itzultzeen aipamena barne hartuko da.

3.– Artikulu honetan aipatutako alderdi guztiak, halaber, erakunde laguntzaileari jakinarazi beharko zaizkio, egiaztatutako itzultzeak onuradunaren saldoari aplikatzeko.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honek administrazio-bideari amaiera ematen dio, eta bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote interesdunek Kultura sailburuari, hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita, edota administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita.

Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko apirilaren 12a.

Kultura sailburua,

MIREN AZKARATE VILLAR.

ERANSKINAK

I.– ESKABIDEA.

I.– ESKATZAILEAREN DATUAK

Eskatzailearen izena: 	

Sozietatearen egoitza 	…………………………….. Herria …………………………… PK .....

Kalea eta zenbakia 	

Telefonoa 	...................... Faxa

Legezko ordezkariaren izena 	

II.– PROIEKTUARI BURUZKO DATUAK

Izenburua: 	

Generoa&#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" n&#9; Fikzioa&#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" n&#9; Animazioa&#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" n&#9; Dokumentala&#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" n&#9; Multimedia.

Formatua&#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" n&#9; Zinematografikoa&#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" n&#9; Telebistakoa.

Iraupena: &#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" n&#9; Seriatua&#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" n&#9; Ez seriatua.

Jatorrizko bertsioa (hizkuntza): &#9;

Aurrekontua: &#9;...................... euro.

Koprodukzioa&#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" n&#9; Bai &#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" n&#9; Ez

Koproduzitzaileen zerrenda eta partaidetza (hala badagokio):

ADIERAZTEN DUT

1. Eskabide honen xede diren maileguak emateko ezarritako xedapenak ezagutzen ditudala eta, bereziki, abenduaren 29ko 338/2003 Dekretuan eta 2006ko -----ren ---(e)ko Aginduan ezarritakoak.

2. Pertsona juridiko pribatu independentea naizela, telebistako irrati-difusioko ezein erakunderen eraginpean ez nagoela (338/2003 Dekretuaren 5. artikuluan aurreikusitako baldintzetan), eta dekretu horren 6. artikuluan jasotako ezein baztertze-arrazoirik eragin ez dudala.

Horren indarrez, eta adierazitako xedapenetan aipatutako baldintzak erreparorik gabe bere gain hartuta, ..................... euroko mailegua eman dakidala ESKATZEN DUT, honako modalitate honetan:

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Interes-tasarik gabeko mailegu itzulgarriak (338/2003 Dekretuaren II. kapitulua).

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Kontratuak finantzatzeko maileguak (338/2003 Dekretuaren III. kapitulua).

...............(e)n, ...........(e)ko ..............ren

Sinadura eta zigilua

Eskabide honetan bildutako datu pertsonalak Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoari lotutako fitxategi batean sartu eta bertan tratatuko direla jakinarazten dizu Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak.

Fitxategi horretan bildutako datuak ezin izango zaizkie hirugarren batzuei laga; gainera, fitxategiaren erabilera Euskadiko ikus-entzunezko produkzioaren finantzaketa sustatzeko lerroaren kudeaketara (abenduaren 29ko 338/2003 Dekretuan eta hori garatzen duen aginduan arautua) mugatuta dago.

Nahi izanez gero, Legean aurreikusitako sarbide-, zuzenketa-, deuseztapen- eta aurkakotasun-eskubideak erabil ditzakezu; horretarako, idazki bat bidali beharko diozu fitxategiaren ardura duen Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

II. ERANSKINA.– AURKEZTUTAKO DOKUMENTAZIOA.

a) Enpresa eskatzaileari buruzko dokumentazioa:

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9; Eraketa-eskritura.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Identifikazio Fiskaleko Txartela.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Ekonomia Jardueren gaineko Zergan, dagokion epigrafean, alta hartu izana egiaztatzen duen dokumentua.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Eskatzailearen legezko ordezkariaren ahalordea egiaztatzen duen dokumentua.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Gizarte Segurantzari egin beharreko ordainketak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Eskatzailearen ordezkariak pertsona juridiko pribatu independentearen izaera duela (abenduaren 29ko 338/2003 Dekretuaren 5. artikuluan aurreikusitako baldintzetan) egiaztatzen duen dokumentazioa edo ordezkariak berak izenpetutako deklarazioa.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Erakunde eskatzailearen organoetan erabakitzeko ahalmena duten pertsonen eta subjektuen, eta, hala badagokio, eskatzaileak duen kapital sozialaren titularren eta titulartasun-proportzioaren deklarazioa.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9; Eskatzailearen egoitza egiaztatzen duen dokumentazioa eta aurreko bi urteetan izan duen kokagunearen egiaztagiria.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9; Pertsona eskatzaileak sinatutako zinpeko adierazpena, egiaztatzen duena erakundeak ez duela zigor administratibo edo penalik sexuaren ziozko bereizkeriagatik, ezta zigorrik ere Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea hausteagatik.

b) Enpresa eskatzailearen ekonomia- eta finantza-egoera egiaztatzen duen dokumentazioa:

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9; Aurreko hiru urteetako emaitzen eta balantzeen kontua. Baldintza horretaz salbuetsitako bakarrak iraupen txikiagoko Merkataritza Sozietateak izango dira. Hala ere, eratzen direnetik aurrerako denbora-tarteari dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko da.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9; Diruzaintzaren eta likideziaren proiekzioak.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9; Aktibo zirkulatzailearen eta aktibo finkoen banakatzea.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9; Enpresako bazkideen ondasun pignoratuen, hipoteka higikor eta higiezinen eta berme pertsonalen banakatzea.

c) Finantzatu beharreko ikus-entzunezko obrari buruzko dokumentazioa:

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Ikus-entzunezko proiektuaren memoria, behin betiko gidoia eta proiektuaren bereizgarri diren gainerako identifikazio-elementuak barne hartuta.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Proiektuaren aurrekontu xehatua, partiden arabera (proiektuaren behin-behineko galeren eta irabazien kontua).

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Cash Flow-a: hilekoa, egungoa eta aurreikusitakoaren araberakoa.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Fitxa teknikoa eta artistikoa. Taldeka sailkatutako profesionalen zerrenda barne hartuko du (artistak, argi- eta soinu-teknikariak eta abar, eta casting-aren berrespena), bai eta produkzio-etxearekiko lan-harremana ere.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Produkzio-plana, ondokoak barne hartuta: aurreikusitako egutegia, filmazio- edo errealizazio-plana, iraupena eta kokalekuak.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Proiektuaren finantzaketa-plana, baliabideen jatorria eta izaera berariaz adierazita (diru-laguntzen ondoriozko diru-sarrera bakoitza eta eskaera formulatzen den egunean duten egoera xehatuta). Dokumentu horrekin batera, bermatutako finantzaketa egiaztatuko duten jatorrizko dokumentuak edo fotokopia konpultsatuak aurkeztu beharko dira (telebista-kateekin eta/edo banaketa-sozietateekin sinatutako kontratuak, enpresa eskatzaileak jarritako fondo propioei eta horien titulartasunari buruzko banku-ziurtagiria, laguntza edo diru-laguntzen emakida, edo produkzioaren kostua ordaintzeko diru-sarrerak ematen dituzten beste edozein finantzaketa-modu).

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Proiektuaren Marketing Plana (aurreikusitako gastuak banakatuta, bidezkoa denean).

&#9;÷ Targetari, hau da, obraren xede diren ikusleei buruzko azterketa.

&#9;÷ Merkatu-kuotaren gainean egindako hurbilketa.

&#9;÷ Merkaturatze-plana (harremanak eta aurresalmenta-kontratuak).

&#9;÷ Sustapenerako, publizitate eta prentsarako, eta harreman publikoetarako tresnak.

&#9;÷ Marken, euskarrien eta gainerako irudi-elementuen ustiapenari buruzko aurreikuspena (merchandising-a).

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Finantzatu beharreko obraren produkzio-arrisku nagusiak estaliko dituen aseguru-poliza konbinatua.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Gidoiaren gaineko jabetza-eskubideak eta, hala badagokio, lehendik baden obraren gaineko aukera-eskubidea badituela egiaztatuko duen dokumentazioa.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Ikus-entzunezko obraren negatiboaren jabetzari buruzko deklarazioa.

d) Kopuruak itzultzeari buruzko dokumentazioa.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;Kopuruak abenduaren 29ko 338/2003 Dekretuaren 11.2 eta 16.2 artikuluek aurreikusitako modalitate bakoitzerako ezartzen duten parametroen barruan itzultzeko proposamena.

&#9;÷&#9;"Kontratuak finantzatzeko maileguen" bidezko formulapean emandako laguntzetarako kopuruak itzultzeko proposamenak, nolanahi ere, onartutako kopuruaren bermea izango den kontratuarekin bat etorri beharko du.

III. ERANSKINA /ANEXOIII
PROIEKTUA FINANTZATZEKO ITURRIAK
FUENTES DE FINANCIACIÓN DEL PROYECTO

Eskatzailearen izena - Nombre del solicitante:

Proiektuaren izenburua - Título del proyecto:&#9;

Zein modalitatetara aurkezten den - Modalidad a la que se presenta:

Finantzaketa-iturriak&#9;Finantza-bazkidearen izena&#9; Egiaztagiriaren data&#9;Kopurua euro-tan

Fuentes de financiación&#9;Nombre del socio financiero&#9; Fecha del documento acreditativo&#9;Cantidad en euros&#9;%

&#9;&#9;&#9;&#9;

&#9;&#9;&#9;&#9;

&#9;&#9;&#9;&#9;

&#9;&#9;&#9;&#9;

&#9;&#9;&#9;&#9;

&#9;&#9;&#9;&#9;

&#9;&#9;&#9;&#9;

&#9;ZIURTATUTAKO GUZTIZKO FINANTZAKETA

&#9;FINANCIACIÓN TOTAL ACREDITADA&#9;&#9;

&#9;PROIEKTUA GAUZATZEKO GUZTIZKO AURREKONTUA

&#9;PRESUPUESTO TOTAL DE REALIZACIÓN DEL PROYECTO&#9; &#9;100

OHARRA: Deklaratutako finantzaketa-iturri guztiekin batera, finantzaketa-baldintzak ziurtatzen dituzten dokumentuak aurkeztu beharko dira.

NOTA: Todas las fuentes de financiación declaradas deberán ir acompañadas de documentos acreditativos de las condiciones de financiación.

IV. ERANSKINA
AUTOLIKIDAZIO-TXOSTENA.

&#9;

&#9;...................................................... enpresaren ordezkari-lanetan (IFZ: ...........................)

Espediente-zenbakia: &#9;............................

ADIERAZTEN DU HONAKO AUTOLIKIDAZIO HAU EGIN DUELA:

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;MAILEGUAREN ZENBATEKOA, GUZTIRA (eurotan) &#9;.........................................

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;AURREKO EKITALDIETAN EGINDAKO ITZULTZEAK (eurotan)

&#9;URTEA&#9;Aurreko urteetan egindako itzultzeen zenbatekoa

&#9;1. urtea&#9;

&#9;2. urtea&#9;

&#9;3. urtea&#9;&#9;

&#9;4. urtea&#9;

&#9;GUZTIRA&#9;

<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY"> n&#9;AURTEN EGIN BEHARREKO ITZULTZEAREN ZENBATEKOA:.

&#9;................................... EURO.

Eta DEKLARATZEN DU

.............(e)n, ......(e)ko ............ren


Azterketa dokumentala