Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2006ko maiatzaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
2470

224/2006 EBAZPENA, apirilaren 6koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Erakunde Zentraleko Araubide Ekonomikoko eta Kontratazioko zuzendariordearen lanpostua betetzeko deialdia betetzeke uzten duena.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 1eko 71/2006 Ebazpenez (martxoaren 8ko EHAA, 47. zenbakia) deialdi publikoa egin zen Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Erakunde Zentraleko Araubide Ekonomikoko eta Kontratazioko zuzendariordearen lanpostua betetzeko.

Ebazpen horretako bigarren oinarrian aurreikusitako epea —eskabideak aurkeztekoa— amaitu, eta parte-hartzaile bakarra erretiratu egin denez prozesutik, betetzeke uzten da deialdia.

Adierazitakoagatik, indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Erakunde Zentraleko Araubide Ekonomikoko eta Kontratazioko zuzendariordearen lanpostua betetzeko deialdia betetzeke uztea.

Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea emango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko apirilaren 6a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko 			zuzendari nagusia,

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.


Azterketa dokumentala