Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2006ko maiatzaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
2468

AGINDUA, 2006ko apirilaren 27koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko kabinete sailburuordetzako goi kargudunaren idazkari lanpostua (1001/188 kodea) izendapen aske bidez betetzeko deialdia ebazten duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legeko 46.2.c artikuluan eta sail honetan dagoen lanpostu bat izendapen askeaz betetzeko deialdi publikoa iragarriz Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak 2006ko martxoaren 14an emandako Aginduko (EHAA: 65, apirilaren 3koa) laugarren oinarrian ezarritakoaren arabera, honako hau

XEDATU DUT:

Lehenengoa.– Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Kabinete Sailburuordetzako "goi kargudunaren idazkari" lanpostua (18. maila, 1001. kodea, 188. dotazioa) izendapen aske bidez bete gabe uztea.

Bigarrena.– Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke, agindua eman duen organoaren aurrean, hilabeteko epean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko apirilaren 27a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZKARRAGA RODERO.


Azterketa dokumentala