Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2006ko maiatzaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
2467

AGINDUA, 2006ko apirilaren 10ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, industria-segurtasunaren arloan Kalifikazio Indibidualeko Txartelak eta Enpresa Baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretua garatzen duena.

Industria-segurtasunaren arloan Kalifikazio Indibidualeko Txartelak eta Enpresa Baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoan kalifikazio indibidualeko txartelei eta enpresa baimenduei aplikatzekoa den erregimen juridikoa arautzen du. Hain zuzen ere, instalatzaile baimenduen txartelak lortzeko erregimenaren aldaketa sakona ekarri du Dekretu horrek.

Azken xedapenetan, industriaren arloan eskumena duen saileko titularrari eskumena ematen zaio Dekretua garatu eta gauzatzeko beharrezko xedapenak eman ditzan, baita arauz garatu beharreko gaiak zehatz ditzan ere; agindu honen 1. artikuluan zehaztu da gai horien edukia.

Industria-segurtasunaren arloan kalifikazio indibidualeko txartelak eta enpresa baimenduak arautzeko Dekretua onartu ondoren, bidezkoa eta egokia da gai horiek garatu, arautu eta argituko dituen araua argitaratzea, industria-instalazioak gauzatu eta kontrolatzerakoan segurtasun handiagoa lortzeko.

Ondorioz, aipatu diren xedapenak eta oro har aplikagarriak diren eta xedapen horiekin bat datozen xedapenak betez,

XEDATU DUT:
I. KAPITULUA
XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.– Xedea.

Agindu honen bitartez, industria-segurtasunaren arloan Kalifikazio Indibidualeko Txartelak eta Enpresa Baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretua garatzen da, hain zuzen ere honako alderdi hauei dagokienez:

a) Kalifikazio indibidualeko txartelen eta enpresa baimenduen kategoriak zehaztea.

b) Instalatzaile baimenduaren kalifikazio indibidualeko txartelaren espezialitate guztiei exijitutako Lanbide Heziketako titulazioak edo prestakuntza-ikastaro baimenduak zehaztea.

c) Kalifikazio indibidualeko txartelen eta lanbide-heziketa arautuko bestelako tituluen arteko baliokidetasuna.

d) Prestakuntza-ikastaro baimenduen iraupena eta gutxieneko edukia finkatzea.

e) Enpresa baimenduetarako eskakizunak, espezialitatearen eta kategoriaren arabera.

f) Kalifikazio indibidualeko txartelaren eta enpresa baimenduaren ziurtagiriaren forma eta edukia zehaztea.

II. KAPITULUA
PROFESIONAL BAIMENDUAK.
TITULAZIOAK ETA PRESTAKUNTZA IKASTAROAK

2. artikulua.– Kalifikazio indibidualeko txartelen kategoriak.

I. eranskinean bildu dira kalifikazio indibidualeko txartelen kategoriak, espezialitateen arabera ordenatuak.

3. artikulua.– Jakintza teoriko-praktikoak eta araudi teknikoa egiaztatzea.

Martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 9.b artikuluak, besteak beste, jakintza teoriko-praktikoak eta araudi teknikoa egiaztatzea exijitzen du instalatzaile baimenduaren kalifikazio indibidualeko txartela lortzeko baldintza gisa. Egiaztatze hori gauzatzeko, Lanbide Heziketako ikasketei dagokien Titulua edo Ziurtagiria aurkeztuko da, edo Agindu honetan bildutako gai eta edukiei buruzko prestakuntza-ikastaroa gainditu izanaren akreditazioa.

4. artikulua.– Kalifikazio indibidualeko txartelaren espezialitate bakoitzari exijitutako titulazioak.

Martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 8.2. artikuluan aurreikusitakoa garatuz, kalifikazio indibidualeko txartelak lortzeko Lanbide Heziketako beharrezko titulazioak, dekretu horren 10. artikuluan bildutako kasuen arabera, agindu honen II. eranskinean bildutakoak izango dira, txartelaren kategoria eta espezialitate bakoitzerako.

5. artikulua.– Lanbide Heziketako tituluen baliokidetasuna.

1.– Kalifikazio indibidualeko txartelak lortzeko aukera ematen duten lanbide-heziketa arautuko tituluen baliokidetasunak Agindu honen III. eranskinean bildu dira.

2.– Aurreko puntuan bildu ez diren baliokidetasunak egiteko, industria-segurtasunean edo energian eskumenak dituen Zuzendaritzak bere gain hartuko du baliokidetasun horiek egiteko ardura, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Lanbide Heziketako Zuzendaritzak nahitaezko txostena egin ondoren.

6. artikulua.– Prestakuntza-ikastaro baimenduak.

1.– Agindu honen IV. eranskinean bildutako gutxieneko edukia eta iraupena izango duen prestakuntza-ikastaro bat gainditzeak gaitasun-txartela lortzeko aukera emango du, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 10. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

2.– Aldez aurreko prestakuntza partziala akreditatzen bada, ezohiko baimena eman ahal izango da Agindu honen IV. eranskinaren idatz-zati bakoitzean aurreikusitakoa baino eduki txikiagoa izango duen ikastaroa egiteko.

7. artikulua.– Gaitasun-azterketak egitea.

Erakunde baimenduek ematen badituzte ikastaroak, industria-alorrean eskumena duen Saileko teknikariak gainbegiratu beharko du hautaketa-prozesua, industria-segurtasunaren arloan Kalifikazio Indibidualeko Txartelak eta Enpresa Baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 27. artikuluan ezarritakoaren arabera. Horretarako, prestakuntza-erakundeek probak egiteko aurreikusi dituzten egunen berri eman beharko diote Industriako Lurralde Bulegoari, hilabete bat lehenago gutxienez.

8. artikulua.– Kalifikazio Indibidualeko Txartelen formatua eta ezaugarriak.

Agindu honen V. eranskinean adierazitako formatua eta ezaugarriak izango dituzte Kalifikazio Indibidualeko Txartelek. Txartel bakoitzean argi eta garbi adieraziko dira titularrari baimendutako kategoria guztiak.

III. KAPITULUA
ENPRESA BAIMENDUAK

9. artikulua.– Enpresa Baimenduaren Ziurtagiria.

1.– Enpresa Baimenduaren Ziurtagiria industria-alorrean eskumena duen Saileko Lurralde Bulegoaren helbide sozialean lortuko da, honako baldintza hauek bete direla akreditatu ondoren:

a) Industria Establezimenduen Erregistroan erregistratua egotea, erregistro hori arautzen duten arauek ezarritakoaren arabera, eta Jarduera Ekonomikoen Zergan alta emanda egotea.

b) Bere jarduerak garatzeko giza baliabide egokiak edukitzea, teknikari tituludun bat edukitzea berariazko barne araudiak horrela ezartzen badu, hori guztia Agindu honen VII. eranskinean ezarritakoa betez.

c) Bere jardueratik erator daitekeen hirugarrenen aurreko erantzukizun zibila estalita edukitzea, aseguru-poliza bidez, VII. eranskinean aurreikusitakoaren arabera.

d) Sektore-araudi aplikagarriak espezialitate bakoitzerako exijitutako gutxieneko baliabide materialen jabe izatea.

2.– Enpresa baimenduen kategoriak Agindu honen VI. eranskinean bildu dira.

10. artikulua.– Enpresa baimenduen kontrola.

Lurralde Bulegoek enpresa baimenduak kontrolatzeko aukera izango dute, besteak beste, honako alderdi hauek egiaztatzeko: enpresa baimenduen betebeharrak betetzen diren, jarduera-elementuak, egindako instalazioak egiaztatzea eta industria-segurtasunarekin zerikusia duten gainerako alderdi guztiak.

11. artikulua.– Enpresa baimenduaren ziurtagiriaren formatua eta ezaugarriak.

Enpresa Baimenduaren Ziurtagiriek Agindu honen VIII. eranskinean adierazitako formatua eta ezaugarriak izango dituzte.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Behe Tentsioko kalifikazio indibidualeko txartelak lortzeko baldintzak.– Behe Tentsioko kalifikazio indibidualeko txarteletarako exijitutako lanbide-heziketako titulu baten (oinarrizko kategoria edo espezialitateak) edo baliokidetzat jotako baten jabe direnek —betiere 2006-2007 ikastaroa amaitu aurretik lortu badituzte— gaitasun-azterketa bat egingo dute erakunde baimendu batean, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian aurreikusitakoaren arabera. Hori ez ezik, 40 edo 100 orduko ikastaro bat ere egin beharko dute, Behe Tentsioko Araudiak horri dagokionez ezarritakoaren arabera; agindu honen IV. eranskinean bildutako edukiak izango ditu ikastaro horrek.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindua Garatzea.

Industria-segurtasunaren edo energiaren alorrean eskumena duen zuzendariak horretarako ebazpena ematen badu, arau honen eranskinak aurrerapen teknologikoetara eta segurtasun-arautegi berrietara egokituko dira. Orobat, organo horiei eskumena ematen zaie agindu hau garatzeko beharrezkotzat joko dituzten xedapen guztiak eman ditzaten.

Bigarrena.– Indarrean hastea.

Agindu hau 2006ko ekainaren 2an hasiko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko apirilaren 10a.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.

I. ERANSKINA
LANBIDE TXARTELEN ESPEZIALITATE ETA KATEGORIAK

ESPEZIALITATEA	KATEGORIA

Barruko Ur Instalazioak	– Iturgintzarako kalifikazio indibidualeko txartela.

Presio Aparatuak	– Galdaren industria-operadorearen kalifikazio indibidualeko txartela.

Eraikinetako Instalazio Termikoak	– Berokuntzako eta ur bero sanitarioko instalazioetarako kalifikazio indibidualeko txartela (A instalatzailea).

	– Girotzeko instalazioetarako kalifikazio indibidualeko txartela (B instalatzailea).

	– Berokuntzako eta ur bero sanitarioko instalazioak mantentzeko kalifikazio indibidualeko txartela (A mantentzailea).

	– Girotzeko instalazioak mantentzeko kalifikazio indibidualeko txartela (B mantentzailea).

Behe Tentsioa	– Behe-tentsioko kalifikazio indibidualeko txartela. Oinarrizko kategoria.

	– Behe-tentsioko kalifikazio indibidualeko txartela. Espezialitateak:

		a) Etxebizitza eta eraikinetarako automatizazioko, energiaren kudeaketa teknikoko eta segurtasuneko sistemak.

		b) Kontrol banatuko sistemak.

		c) Gainbegiratzeko, kontrolatzeko eta datuak eskuratzeko sistemak.

		d) Prozesuen controla.

		e) Energia banatzeko aireko edo lurpeko lineak.

		f) Su hartzeko edo lehertzeko arriskua duten lokalak.

		g) Ebakuntza-gelak.

		h) Goi-tentsioko deskargako lanparak, argi-errotuluak eta antzekoak.

		i) Behe-tentsioa sorrarazteko instalazioak.

Hozteko instalazioak	– Hozteko instalazioetarako kalifikazio indibidualeko txartela.

	– Hozteko instalazioak kontserbatu edo konpontzeko kalifikazio indibidualeko txartela.

Gas Instalazioak	– Gas- instalazioetarako kalifikazio indibidualeko txartela. GII kategoria.

	– Gas-instalazioetarako kalifikazio indibidualeko txartela. GI II kategoria.

	– Gas-instalazioetarako kalifikazio indibidualeko txartela. GI III kategoria.

	– Gas-instalazioetarako kalifikazio indibidualeko txartela. GI IV kategoria.

Petroliotik eratorritako erregai likidoak	– Petroliotik eratorritako erregai likidoen instalazioetarako kalifikazio indibidualeko txartela. I. Kategoria.

	– Petroliotik eratorritako erregai likidoen instalazioetarako kalifikazio indibidualeko txartela. II. Kategoria.

	– Petroliotik eratorritako erregai likidoen instalazioetarako kalifikazio indibidualeko txartela. III. Kategoria.

Garabiak	– Dorre-garabiko operadorearen kalifikazio indibidualeko txartela.

	– Autopropultsatutako garabi mugikorren operadorearen kalifikazio indibidualeko txartela (A eta B kategoriak).

Meategiak	– Meategiko Makinistaren kalifikazio indibidualeko txartela.

II. ERANSKINA
PROFESIONAL BAIMENDUEN ESPEZIALITATE ETA KATEGORIAK. TXARTELAK LORTZEKO EXIJITUTAKO TITULAZIOA

II.1.– Iturgintzarako kalifikazio indibidualeko txartela (barruko ur-instalazioak).

Prestakuntza-ziklo edo ikastaro hauetako bat gainditu izanaren titulazioa edo ziurtagiria:

– Maila Ertaineko Prestakuntza Zikloa: hozteko, girotzeko eta berotzeko instalazioak muntatu eta mantentzea.

– Goi Mailako Prestakuntza Zikloa: eraikin- eta prozesu-instalazioak muntatu eta mantentzea.

– Prestakuntza-ikastaroa, IV. eranskinak espezialitate honetarako zehaztutako edukiaren eta iraupenaren arabera.

II.2.– Galdaren industria-operadorearen kalifikazio indibidualeko txartela.

Ikastaroaren gaitasun-probak gainditu izanaren akreditazioa, IV. eranskinak espezialitate honetarako zehaztutako edukiaren eta iraupenaren arabera.

II.3.– Berokuntzako eta ur bero sanitarioko instalazioetarako kalifikazio indibidualeko txartela (A instalatzailea).

Prestakuntza-ziklo edo ikastaro hauetako bat gainditu izanaren titulazioa edo ziurtagiria:

– Maila Ertaineko Prestakuntza Zikloa: hozteko, girotzeko eta berotzeko instalazioak muntatu eta mantentzea.

– Goi Mailako Prestakuntza Zikloa: eraikin- eta prozesu-instalazioak muntatu eta mantentzea.

– Prestakuntza-ikastaroa, IV. eranskinak espezialitate honetarako zehaztutako edukiaren eta iraupenaren arabera.

II.4.– Girotzeko instalazioetarako kalifikazio indibidualeko txartela (B instalatzailea).

Prestakuntza-ziklo edo ikastaro hauetako bat gainditu izanaren titulazioa edo ziurtagiria:

– Maila Ertaineko Prestakuntza Zikloa: hozteko, girotzeko eta berotzeko instalazioak muntatu eta mantentzea.

– Goi Mailako Prestakuntza Zikloa: eraikin- eta prozesu-instalazioak muntatu eta mantentzea.

– Prestakuntza-ikastaroa, IV. eranskinak espezialitate honetarako zehaztutako edukiaren eta iraupenaren arabera.

II.5.– Berokuntzako eta ur bero sanitarioko instalazioetarako kalifikazio indibidualeko txartela (A mantentzailea).

Prestakuntza-ziklo edo ikastaro hauetako bat gainditu izanaren titulazioa edo ziurtagiria:

– Maila Ertaineko Prestakuntza Zikloa: hozteko, girotzeko eta berotzeko instalazioak muntatu eta mantentzea.

– Goi Mailako Prestakuntza Zikloa: eraikin- eta prozesu-instalazioak muntatu eta mantentzea.

– Prestakuntza-ikastaroa, IV. eranskinak espezialitate honetarako zehaztutako edukiaren eta iraupenaren arabera.

II.6.– Girotzeko instalazioetarako kalifikazio indibidualeko txartela (B mantentzailea).

Prestakuntza-ziklo edo prestakuntza-ikastaro hauetako bat gainditu izanaren titulazioa edo ziurtagiria:

– Maila Ertaineko Prestakuntza Zikloa: hozteko, girotzeko eta berotzeko instalazioak muntatu eta mantentzea.

– Goi Mailako Prestakuntza Zikloa: eraikin- eta prozesu-instalazioak muntatu eta mantentzea.

– Prestakuntza-ikastaroa, IV. eranskinak espezialitate honetarako zehaztutako edukiaren eta iraupenaren arabera.

II.7.– Behe-tentsioko kalifikazio indibidualeko txartela (oinarrizko kategoria).

Prestakuntza-ziklo hauetako baten titulazioa:

– Maila Ertaineko Prestakuntza Zikloa: Ekipo eta Instalazio Elektroteknikoak.

– Goi Mailako Prestakuntza Zikloa: Instalazio Elektroteknikoak.

II.8.– Behe-tentsioko kalifikazio indibidualeko txartela: espezialitateak.

a) Etxebizitza eta eraikinetarako automatizazioko, energiaren kudeaketa teknikoko eta segurtasuneko sistemak.

b) Kontrol banatuko sistemak.

c) Gainbegiratzeko, kontrolatzeko eta datuak eskuratzeko sistemak.

d) Prozesuen controla.

e) Energia banatzeko aireko edo lurpeko lineak.

f) Su hartzeko edo lehertzeko arriskua duten lokalak.

g) Ebakuntza-gelak.

h) Goi-tentsioko deskargako lanparak, argi-errotuluak eta antzekoak.

i) Behe-tentsioa sorrarazteko instalazioak.

Prestakuntza-ziklo hauetako baten titulazioa:

– Maila Ertaineko Prestakuntza Zikloa: Ekipo eta Instalazio Elektroteknikoak.

– Goi Mailako Prestakuntza Zikloa: Instalazio Elektroteknikoak.

II.9.– Hozteko instalazioetarako kalifikazio indibidualeko txartela.

Prestakuntza-ziklo edo prestakuntza-ikastaro hauetako bat gainditu izanaren titulazioa edo ziurtagiria:

– Maila Ertaineko Prestakuntza Zikloa: hozteko, girotzeko eta berotzeko instalazioak muntatu eta mantentzea.

– Goi Mailako Prestakuntza Zikloa: eraikin- eta prozesu-instalazioak muntatu eta mantentzea.

– Prestakuntza-ikastaroa, IV. eranskinak espezialitate honetarako zehaztutako edukiaren eta iraupenaren arabera.

II.10.– Hozteko instalazioak kontserbatu edo konpontzeko kalifikazio indibidualeko txartela.

Titulazioa: I.9. puntuan adierazitakoa.

II.11.– Gas-instalazioetarako kalifikazio indibidualeko txartela, GI I kategoria.

Prestakuntza-ikastaroa, IV. eranskinak espezialitate honetarako zehaztutako edukiaren eta iraupenaren arabera.

II.12.– Gas-instalazioetarako kalifikazio indibidualeko txartela, GI II kategoria.

Titulazioa: I.11. puntuan adierazitakoa.

II.13.– Gas-instalazioetarako kalifikazio indibidualeko txartela, GI III kategoria.

Exijitutako titulazio- edo esperientzia-betebeharrak:

– Espezialitate teknikoko lehen edo bigarren zikloko unibertsitate-titulazioa.

– Edo GI II txartelaren jabe izatea (gutxienez 2 urteko antzinatasunarekin), eta IV. eranskinean espezialitate honetarako zehaztutako prestakuntza-ikastaroa gainditzea.

II.14.– Gas-instalazioetarako kalifikazio indibidualeko txartela, GI IV kategoria.

Exijitutako titulazio- edo esperientzia-betebeharrak:

– Espezialitate teknikoko Titulazio Ertaina edo Goi Titulazioa.

– Edo GI II zein GI III txartelen jabe izatea (gutxienez 2 urteko antzinatasunarekin), eta IV. eranskinean espezialitate honetarako zehaztutako prestakuntza-ikastaroa gainditu izana.

II.15.– Petroliotik eratorritako erregai likidoen instalazioetarako kalifikazio indibidualeko txartela. I. Kategoria.

Ikastaroaren gaitasun-probak gainditu izanaren akreditazioa, IV. eranskinak espezialitate honetarako zehaztutako edukiaren eta iraupenaren arabera.

II.16.– Petroliotik eratorritako erregai likidoen instalazioetarako kalifikazio indibidualeko txartela. II. Kategoria.

Ikastaroaren gaitasun-probak gainditu izanaren akreditazioa, IV. eranskinak espezialitate honetarako zehaztutako edukiaren eta iraupenaren arabera.

II.17.– Petroliotik eratorritako erregai likidoen instalazioak konpontzeko kalifikazio indibidualeko txartela. III. Kategoria.

Ikastaroaren gaitasun-probak gainditu izanaren akreditazioa, IV. eranskinak espezialitate honetarako zehaztutako edukiaren eta iraupenaren arabera.

II.18.– Dorre-garabiko operadorearen kalifikazio indibidualeko txartela.

Lehen Mailako Ikasketa Ziurtagiria eta IV. eranskinean espezialitate honetarako adierazitako gaitasun-probak gainditzea, baita begi-zorroztasunari, orientazio-zentzuari, orekari, entzun-zorroztasunari eta psikologia-gaitasunei buruzko osasun-azterketa gainditzea ere.

II.19.– Autopropultsatutako garabi mugikorren garabilariaren edo operadorearen kalifikazio indibidualeko txartela: A eta B Kategoriak.

Lehen Mailako Ikasketa Ziurtagiria eta IV. eranskinean espezialitate honetarako adierazitako gaitasun-probak gainditzea, baita honelako jardueretarako berariazko azterketa medikua, psikoteknikoa eta fisikoa ere, begi-zorroztasunari, orientazio-zentzuari, orekari, entzun-zorroztasunari buruzko azterketa barne.

II.20.– Meategiko makinistaren kalifikazio indibidualeko txartela.

Dagokion gidabaimenaren jabe izatea, eta dagokion makineria maneiatzeko gaitasunari buruzko probak gainditzea. Probak berariazko araudien arabera egingo dira.

III. ERANSKINA
BALIOKIDETASUNAK

ESPEZIALITATEA: BARRUKO UR INSTALAZIOAK

Kategoria	Exijitutako titulazioa	Baliokidetasuna

Iturgintzarako kalifikazio indibidualeko txartela.	Maila Ertaineko PZ: hozteko, girotzeko eta 	Iturgintza (Eraikuntza eta Obrak). LH I

	berotzeko instalazioak muntatu eta mantentzea.

	Goi Mailako PZ: eraikin- eta prozesu-instalazioak 	 Instalazioak (Eraikuntza eta Obrak). LH II

	muntatu eta mantentzea.

ESPEZIALITATEA: PRESIO APARATUAK

Kategoria	Exijitutako titulazioa	Baliokidetasuna

Galdaren Industria Operadorea.	Ikastaroa.	(EZ)

ESPEZIALITATEA: ERAIKINETAKO INSTALAZIO TERMIKOAK

Kategoria	Exijitutako titulazioa	Baliokidetasuna

Berokuntzako eta ur bero sanitarioko instalazioetarako 	 Maila Ertaineko PZ: hozteko, girotzeko eta berotzeko 	Hozteko eta Berotzeko Ekipoak instalatu eta

kalifikazio indibidualeko txartela (A instalatzailea).	 instalazioak muntatu eta mantentzea.	mantentzea (Elektrizitatea eta Elektronika).

		II. Modulua

	Goi Mailako PZ: eraikin- eta prozesu-instalazioak 	 Instalazioak (Eraikuntza eta Obrak). LH II

	muntatu eta mantentzea

Girotzeko instalazioetarako kalifikazio indibidualeko 	 Aurrekoarena.	Aurrekoarena

txartela (B instalatzailea).

Berokuntzako eta ur bero sanitarioko instalazioak 	 Aurrekoarena	Aurrekoarena

mantentzeko kalifikazio indibidualeko txartela

(A mantentzailea).

Girotzeko instalazioak mantentzeko kalifikazio 	 Aurrekoarena	Aurrekoarena

indibidualeko txartela (B mantentzailea).

ESPEZIALITATEA: BEHE TENTSIOA

Kategoria	Exijitutako titulazioa	Baliokidetasuna

Behe-tentsioko kalifikazio indibidualeko txartela 	Maila Ertaineko PZ: Ekipo eta Instalazio Elektroteknikoak.	Elektrizitatea (LH.I Elektrizitatea eta

(oinarrizko kategoria).		Elektronika)

		Instalatzaile eta mantentzaile elektrikoa

		(II.MOD Elektrizitatea eta Elektronika)

	Goi Mailako PZ: Instalazio Elktroteknikoak.	 Instalazio eta Linea Elektrikoak

		(Elektrizitatea eta Elektronika). LH II

		Makina Elektrikoak (Elektrizitatea

		eta Elektronika) LH II

Behe-tentsioko kalifikazio indibidualeko 	Maila Ertaineko PZ: Ekipo eta Instalazio Elektroteknikoak.	Elektrizitatea (LH.I Elektrizitatea

txartela. Espezialitateak:		eta Elektronika)

a) Etxebizitza eta eraikinetarako automatizazioko, 		 Instalatzaile eta mantentzaile elektrikoa

energiaren kudeaketa teknikoko eta segurtasuneko		 (II.MOD Elektrizitatea eta Elektronika)

sistemak.

b) Kontrol banatuko sistemak	Goi Mailako Prestakuntza Zikloa: Instalazio 	Instalazio eta Linea Elektrikoak (Elektrizitatea

c) Gainbegiratzeko, Kontrolatzeko eta datuak 	 Elktroteknikoak.	eta Elektronika). LH II

eskuratzeko sistemak.		Makina Elektrikoak (Elektrizitatea eta

d) Prozesuen kontrola.		Elektronika) LH II

e) Energia banatzeko aireko edo lurpeko lineak.

f) Su hartzeko edo lehertzeko arriskua duten lokalak.

g) Ebakuntza-gelak.

h) Goi-tentsioko deskargako lanparak,

argi-errotuluak eta antzekoak.

i) Behe-tentsioa sorrarazteko instalazioak.

ESPEZIALITATEA: HOZTEKO INSTALAZIOAK.

Kategoria	Exijitutako titulazioa	Baliokidetasuna

Hozteko instalazioetarako kalifikazio indibidualeko 	 Maila Ertaineko PZ: hozteko, girotzeko eta berotzeko 	Hozteko eta Berotzeko Ekipoak instalatu

txartela.	instalazioak muntatu eta mantentzea	eta mantentzea II. MOD.

	Goi Mailako PZ: eraikin- eta prozesu-instalazioak 	 Instalazioak (Eraikuntza eta Obrak). LH II

	muntatu eta mantentzea.

Hozteko instalazioak kontserbatu edo konpontzeko 	Maila Ertaineko PZ: hozteko, girotzeko eta berotzeko 	Hozteko eta Berotzeko Ekipoak instalatu

kalifikazio indibidualeko txartela.	instalazioak muntatu eta mantentzea	eta mantentzea II. MOD.

	Goi Mailako PZ: eraikin- eta prozesu-instalazioak 	 Instalazioak (Eraikuntza eta Obrak). LH II

	muntatu eta mantentzea.

ESPEZIALITATEA: GAS-INSTALAZIOAK

Kategoria	Exijitutako titulazioa	Baliokidetasuna

Gas-instalazioetarako kalifikazio indibidualeko 	 Ikastaroa	Ez

txartela. GI-I kategoria

Gas-instalazioetarako kalifikazio indibidualeko 	 Ikastaroa	Ez

txartela. GI-II kategoria

Gas-instalazioetarako kalifikazio indibidualeko 	 Espezialitate teknikoko maila ertaineko edo goi-mailako 	Ez

txartela. GI III kategoria 	titulazioa edo GI-II txartelaren jabe izatea

	(2 urteko antzinatasuna) eta ikastaroa

Gas-instalazioetarako kalifikazio indibidualeko 	 Espezialitate teknikoko maila ertaineko edo goi-mailako 	Ez

txartela, GI IV kategoria	titulazioa edo GI-II zein GI-III txartelen jabe izatea

	(2 urteko antzinatasuna) eta ikastaroa

ESPEZIALITATEA: ERREGAI LIKIDOAK

Kategoria	Exijitutako titulazioa	Baliokidetasuna

Petroliotik eratorritako erregai likidoen 	Ikastaroa	 Ez

instalazioetarako kalifikazio indibidualeko

txartela. I. Kategoria

Petroliotik eratorritako erregai likidoen 	Ikastaroa	 Ez

instalazioetarako kalifikazio indibidualeko

txartelak. II. kategoria

Petroliotik eratorritako erregai likidoen 	Ikastaroa	 Ez

instalazioak konpontzeko kalifikazio

indibidualeko txartela. III. kategoria:

ESPEZIALITATEA: GARABIAK

Kategoria	Exijitutako titulazioa	Baliokidetasuna

Dorre-garabiko operadorearen kalifikazio 	Ikastaroa	 Ez

indibidualeko txartela.

Autopropultsatutako garabi mugikorren 	Ikastaroa	Ez

operadorearen kalifikazio indibidualeko

txartela (A eta B kategoriak).

ESPEZIALITATEA: MEATEGIAK

Kategoria	Exijitutako titulazioa	Baliokidetasuna

Meategiko makinistaren kalifikazio indibidualeko 	 Makineria maneiatzeko gaitasunari buruzko probak	EZ

txartela.

IV. ERANSKINA
PRESTAKUNTZA IKASTAROEN GUTXIENEKO IRAUPENA ETA PROGRAMAK

IV.1.– Iturgintzarako kalifikazio indibidualeko txartela (barruko ur-instalazioak):

a) Gutxieneko iraupena: 20 ordu.

b) Gutxieneko programa:

1.– Alderdi orokorrak:

1.1.– Unitateak.

1.2.– Azalera.

1.3.– Bolumena.

1.4.– Pitagorasen Teorema.

1.5.– Hirukotearen erregela.

2.– Marrazketa teknikoari buruzko arauak:

2.1.– Sinbologia.

2.2.– Instalazio-diseinua.

3.– Barruko instalazioak:

3.1.– Instalazio baten zatiak.

3.2.– Aldiberekotasun-koefizienteak.

3.3.– Aparatuen gutxieneko emariak.

3.4.– Horniduren sailkapena.

4.– Instalazioen materialak:

4.1.– Tutuak, balbulak eta osagarriak.

4.2.– Ponpak eta deposituak.

4.3.– Loturak.

5.– Instalazioen neurriak ezartzea:

5.1.– Zatien diametroak.

6.– Jasotzeko multzoak.

7.– Probak.

8.– Araudia.

Agindua, 1975eko abenduaren 9koa, ur-hornidurako barruko instalazioetarako Oinarrizko Araua (1976-01-13ko BOE) eta Agindu honetan bildu ez den beste edozein araudi onartzen dituena, baldin eta araudi hori Agindu hau eman ondoren eta probak egin baino 5 hilabete geroago argitaratu bada.

IV.2.– Galdaren industria-operadorearen kalifikazio indibidualeko txartela:

a) Gutxieneko iraupena: 30 ordu.

b) Gutxieneko programa:

1.– Oinarrizko kontzeptuak.

Oinarrizko matematika. Unitateak. Presioa. Tenperatura. Egoera-aldaketak: baporizazioa eta kondentsazioa. Beroaren transmisioa: erradiazioa, konbekzioa eta eroapena. Ur-lurruna: asea, gainberotzea eta birberotzea. Berariazko lurrun-bolumenak. Berariazko beroa. Presioaren eta lurrunaren tenperaturaren arteko lotura.

2.– Galdaren ezaugarri orokorrak.

Definizioak. Exijitutako baldintzak. Segurtasun-elementuak Galdara baten zatiak. Berokuntza-azalera: erradiazioa eta konbekzioa. Bero-transmisioa galdaretan, antolamenduaren eta zirkulazioaren arabera. Galdaren sailkapena, haien ezaugarri nagusien arabera.

3.– Errekuntza.

Errekuntzaren prozesua, airearen eta keen bolumen teorikoak. Tximiniak. Tiro naturala eta behartua. Sakonuneetan eta sakonune handietan dauden etxeak.

4.– Galdara pirotubularren eraikuntza xedapen orokorrak.

Etxe lau eta ondulatuak. Etxeko kamerak, tutuak, tiranteak eta larakoak. Tutu-formako plaketan tutuak finkatzea. Tiranteak, barra tenkatuak, matrazuak, kartelak. Ke-kutxak. Erregistro-ateak; gizakia, burua, eskua eta gas-espantsioa.

5.– Galdara akuotubularren eraikuntza xedapen orokorrak.

Etxea. Baporizazio-sorta. Kolektoreak. Danborrak eta domoak. Tutuak, danborrak eta kolektoreak finkatzea. Erregistroko eta gas-espantsioko ateak. Aurrezkailuak. Aire-berogailuak. Gainberogailuak. Birberogailuak. Galdara bertikalak, field tutuak, garretarako pantaila-tutuak, bat-bateko baporizazioko galdarak, hodibihurrak.

6.– Galdaretarako osagarriak eta elementu gehigarriak.

Ixteko balbulak, asentu-balbulak eta uhate-balbulak. Euste-balbulak, asentu-balbulak, klapeta-balbulak eta disko-balbulak. Segurtasun-balbulak. Deskarga azkarreko balbulak. Purga iraunkorreko balbulak. Maila-adierazleak, iturriak eta zutabea. Flotagailu eta elektrodo bidezko maila-kontrolak. Maila termotatikoaren mugatzaileak. Elikatzeko ur-ponpak. Elikadura-uretarako ur-injektoreak, astoak eta turbinak. Manometroak eta termometroak. Presostatoak eta termostatoak. Erregailu motak. Errekuntza-ekipoaren elementuak.

7.– Galdaretarako uraren tratamendua.

Galdaretarako uraren ezaugarriak. Deskaltzifikagailuak eta desmineralizagailuak. Desgasifikazio termikoa eta aditiboek eragindakoa. pH-aren erregularizazioa Kondentsatuak berreskuratzea. Egin beharreko purgen erregimena.

8.– Galdaren eroapena eta mantentzea.

Lehen martxan jartzea: ikuskatzeak. Zerbitzuan jartzea. Zerbitzutik kanpo jartzea. Presioa igoarazten duten arrazoiak. Maila bat-batean jaitsiarazten duten arrazoiak. Galdara baten eta beste galdara batzuen arteko komunikazioa edo inkomunikazioa. Galdarak mantentzea. Geldialdi luzean kontserbatzea.

9.– Arandia.

– Presio Aparatuen Arautegia.

– 1244/1979 Errege Dekretua, apirilaren 4koa. Galdarei, aurrezkailuei eta gainberogailuei dagokien zatia. Proba hidraulikoak egitea. Eguneko operazio-parteak.

IV.3.– Berokuntzako eta ur bero sanitarioko instalazioetarako kalifikazio indibidualeko txartela (A instalatzailea).

a) Gutxieneko iraupena: 385 ordu; horietatik 225, jakintza teknikoei buruzkoak (150 ordu gai teorikoei buruzkoak, eta 75 ordu gai praktikoei buruzkoak), eta 160 ordu berariazko jakintzari buruzkoak (100 gai teorikoei buruzkoak, eta 60 gai praktikoei buruzkoak).

b) Gutxieneko programa:

• Jakintza teknikoei buruzko gaiak:

1.– Berokuntzako eta ur bero sanitarioa sortzeko instalazioen kalkuluari, orekatze hidraulikoari eta termikoari, probei, funtzionamenduari eta martxan jartzeari buruzko ezaugarri orokorrak.

2.– Tutuak, hodiak, aparatuak eta osagarriak lotzeko moduak eta lotura horiek gauzatzea.

3.– Dilatazio termikoari buruzko ezaugarri orokorrak. Ekipo, aparatu eta osagarrien sostengua eta ainguraketa, eta sostengu eta ainguraketa horiek gauzatzea.

4.– Korrosioari buruzko ezaugarri orokorrak eta korrosioaren tratamendua.

5.– Erregulazio- eta kontrol-sistemei buruzko ezaugarri orokorrak.

6.– Honako ekipo eta elementu hauen muntaketari, erabilerari eta funtzionamenduari buruzko berariazko jakintzak:

– Galdarak.

– Ponpak.

– Haizagailuak.

– Balbulak.

– Unitate terminalak.

– Neurrira egindako ekipoak.

7.– Elektrizitateari buruzko oinarrizko jakintza.

8.– Sorgailuak erregai solidoz, likidoz eta gaseosoz elikatzeari buruzko oinarrizko jakintzak.

• Berariazko jakintzei buruzko gaiak:

1.– Energia aurrezteari eta ingurumena babesteari buruzko oinarrizko jakintzak.

2.– Instalazioen funtzionamenduari eta mantentzeari buruzko jakintzak.

3.– Erregulazio- eta kontrol-ekipoen doikuntzari buruzko jakintzak.

4.– Ur-tratamenduari buruzko oinarrizko jakintzak.

5.– Erregulazio automatikoko ekipo, elementu eta sistemen funtzionamenduari eta konponketari buruzko oinarrizko jakintzak.

6.– Orekatze hidraulikoko eta instalazioen amaierako ekipoari buruzko jakintzak.

7.– Lubrifikazioari buruzko oinarrizko jakintzak.

8.– Instalazioen instalazio elektrikoari buruzko oinarrizko jakintzak.

9.– Berokuntzako eta ur bero sanitarioko instalazioetan legionelosia prebenitu eta kontrolatzeari buruzko jakintzak.

10.– Eguzki-energiaren aplikazio termikoei buruzko jakintzak.

11.– Araudia:

1751/1998 Errege Dekretua, uztailaren 31koa, eraikinetako instalazio termikoen arautegia (RITE) eta arautegi horren jarraibide tekniko osagarriak (ITC) onartzen dituena.

IV.4.– Girotzeko instalazioetarako kalifikazio indibidualeko txartela (B instalatzailea).

a) Gutxieneko iraupena: 355 ordu; horietatik 225, jakintza teknikoei buruzkoak (150 ordu gai teorikoei buruzkoak, eta 75 ordu gai praktikoei buruzkoak), eta 130 ordu berariazko jakintzei buruzkoak, (80 gai teorikoei buruzkoak, eta 50 gai praktikoei buruzkoak).

b) Gutxieneko programa:

• Jakintza teknikoei buruzko gaiak:

1.– Girotzeko instalazioen kalkuluari, orekatze hidraulikoari eta termikoari, probei, funtzionamenduari eta martxan jartzeari buruzko ezaugarri orokorrak.

2.– Tutuak, hodiak, aparatuak eta osagarriak lotzeko moduak eta lotura horiek gauzatzea.

3.– Dilatazio termikoari buruzko ezaugarri orokorrak. Ekipo, aparatu eta osagarrien sostengua eta ainguraketa, eta sostengu eta ainguraketa horiek gauzatzea.

4.– Korrosioari buruzko ezaugarri orokorrak eta korrosioaren tratamendua.

5.– Erregulazio- eta kontrol-sistemei buruzko ezaugarri orokorrak.

6.– Honako ekipo eta elementu hauen muntaketari, erabilerari eta funtzionamenduari buruzko berariazko jakintzak:

– Hozteko makinak.

– Ponpak.

– Haizagailuak.

– Balbulak.

– Unitate terminalak.

– Ekipoak.

7.– Elektrizitateari buruzko oinarrizko jakintzak.

8.– Sorgailuak erregai solidoz, likidoz eta gaseosoz elikatzeari buruzko oinarrizko jakintzak.

• Berariazko jakintzei buruzko gaiak:

1.– Energia aurrezteari eta ingurumena babesteari buruzko oinarrizko jakintzak.

2.– Instalazioen funtzionamenduari eta mantentzeari buruzko jakintzak.

3.– Erregulazio- eta kontrol-ekipoen doikuntzari buruzko jakintzak.

4.– Ur-tratamenduari buruzko oinarrizko jakintzak.

5.– Erregulazio automatikoko ekipo, elementu eta sistemen funtzionamenduari eta konponketari buruzko oinarrizko jakintzak.

6.– Orekatze hidraulikoko eta instalazioen amaierako ekipoari buruzko jakintzak.

7.– Lubrifikazioari buruzko oinarrizko jakintzak.

8.– Instalazioen instalazio elektrikoari buruzko oinarrizko jakintzak.

9.– Girotzeko instalazioetan legionelosia prebenitu eta kontrolatzeari buruzko jakintzak.

10.– Araudia:

1751/1998 Errege Dekretua, uztailaren 31koa, eraikinetako instalazio termikoen arautegia (RITE) eta arautegi horren jarraibide tekniko osagarriak (ITC) onartzen dituena.

IV.5.– Berokuntzako eta ur bero sanitarioko instalazioak mantentzeko kalifikazio indibidualeko txartela (A mantentzailea).

a) Gutxieneko iraupena: 385 ordu; horietatik 225, jakintza teknikoei buruzkoak (150 ordu gai teorikoei buruzkoak, eta 75 ordu gai praktikoei buruzkoak), eta 160 ordu berariazko jakintzei buruzkoak, (100 gai teorikoei buruzkoak, eta 60 gai praktikoei buruzkoak).

b) Gutxieneko programa:

• Jakintza teknikoei buruzko gaiak:

1.– Berokuntzako eta ur bero sanitarioa sortzeko instalazioen kalkuluari, orekatze hidraulikoari eta termikoari, probei, funtzionamenduari eta martxan jartzeari buruzko ezaugarri orokorrak.

2.– Tutuak, hodiak, aparatuak eta osagarriak lotzeko moduak, eta lotura horiek gauzatzea.

3.– Dilatazio termikoari buruzko ezaugarri orokorrak. Ekipo, aparatu eta osagarrien sostengua eta ainguraketa, eta sostengu eta ainguraketa horiek gauzatzea.

4.– Korrosioari buruzko ezaugarri orokorrak eta korrosioaren tratamendua.

5.– Erregulazio- eta kontrol-sistemei buruzko ezaugarri orokorrak.

6.– Honako ekipo eta elementu hauen muntaketari, erabilerari eta funtzionamenduari buruzko berariazko jakintzak:

– Galdarak.

– Ponpak.

– Haizagailuak.

– Balbulak.

– Unitate terminalak.

– Neurtzeko ekipoak.

7.– Elektrizitateari buruzko oinarrizko jakintzak.

8.– Sorgailuak erregai solidoz, likidoz eta gaseosoz elikatzeari buruzko oinarrizko jakintzak.

• Berariazko jakintzei buruzko gaiak:

1.– Energia aurrezteari eta ingurumena babesteari buruzko oinarrizko jakintzak.

2.– Instalazioen funtzionamenduari eta mantentzeari buruzko jakintzak.

3.– Erregulazio- eta kontrol-ekipoen doikuntzari buruzko jakintzak.

4.– Erregailu mota guztien doikuntzari eta erregulazioari buruzko jakintzak.

5.– Errekuntzari buruzko jakintzak.

6.– Ur-tratamenduari buruzko oinarrizko jakintzak.

7.– Erregulazio automatikoko ekipo, elementu eta sistemen funtzionamenduari eta konponketari buruzko oinarrizko jakintzak.

8.– Orekatze hidraulikoko eta instalazioen amaierako ekipoari buruzko jakintzak.

9.– Lubrifikazioari buruzko oinarrizko jakintzak.

10.– Galdara-erregailua multzoaren kontrolari, erregulazioari eta segurtasunari buruzko jakintzak.

11.– Instalazioen instalazio elektrikoari buruzko oinarrizko jakintzak.

12.-Berokuntzako eta ur sanitarioko instalazioetan legionelosia prebenitu eta kontrolatzeari buruzko jakintzak.

13.– Berotzeko instalazioak mantentzea. Prebentzioko eta zuzentzeko mantentze-lanetarako teknika eta irizpideak. Mantentze-lanak planteatzea eta prestatzea. Ordenagailu bidez lagundutako mantentzea kudeatzea.

14.– Konpontzeko prozedurak. Funtzionamendu okerraren arrazoi nagusiak.

15.– Araudia:

1751/1998 Errege Dekretua, uztailaren 31koa, eraikinetako instalazio termikoen arautegia (RITE) eta arautegi horren jarraibide tekniko osagarriak (ITC) onartzen dituena.

IV.6.– Girotzeko instalazioak mantentzeko kalifikazio indibidualeko txartela (B mantentzailea).

a) Gutxieneko iraupena: 355 ordu; horietatik 225, jakintza teknikoei buruzkoak (150 ordu gai teorikoei buruzkoak, eta 75 ordu gai praktikoei buruzkoak), eta 130 ordu berariazko jakintzei buruzkoak, (80 gai teorikoei buruzkoak, eta 50 gai praktikoei buruzkoak).

b) Gutxieneko programa:

• Jakintza teknikoei buruzko gaiak:

1.– Airea girotzeko instalazioen kalkuluari, orekatze hidraulikoari eta termikoari, probei, funtzionamenduari eta martxan jartzeari buruzko ezaugarri orokorrak.

2.– Tutuak, hodiak, aparatuak eta osagarriak lotzeko moduak eta lotura horiek gauzatzea.

3.– Dilatazio termikoari buruzko ezaugarri orokorrak. Ekipo, aparatu eta osagarrien sostengua eta ainguraketa, eta sostengu eta ainguraketa horiek gauzatzea.

4.– Korrosioari buruzko ezaugarri orokorrak eta korrosioaren tratamendua.

5.– Erregulazio- eta kontrol-sistemei buruzko ezaugarri orokorrak.

6.– Honako ekipo eta elementu hauen muntaketari, erabilerari eta funtzionamenduari buruzko berariazko jakintzak:

– Hozteko makinak.

– Ponpak.

– Haizagailuak.

– Balbulak.

– Unitate terminalak.

– Neurtzeko ekipoak.

7.– Elektrizitateari buruzko oinarrizko jakintzak.

8.– Sorgailuak erregai solidoz, likidoz eta gaseosoz elikatzeari buruzko oinarrizko jakintzak.

• Berariazko jakintzei buruzko gaiak:

1.– Energia aurrezteari eta ingurumena babesteari buruzko oinarrizko jakintzak.

2.– Instalazioen funtzionamenduari eta mantentzeari buruzko jakintzak.

3.– Erregulazio- eta kontrol-ekipoen doikuntzari buruzko jakintzak.

4.– Ur-tratamenduari buruzko oinarrizko jakintzak.

5.– Erregulazio automatikoko ekipo, elementu eta sistemen funtzionamenduari eta konponketari buruzko oinarrizko jakintzak.

6.– Orekatze hidraulikoko eta instalazioen amaierako ekipoari buruzko jakintzak.

7.– Lubrifikazioari buruzko oinarrizko jakintzak.

8.– Hozgarriei eta hozgarriak maneiatzeari buruzko jakintzak.

9.– Instalazioen instalazio elektrikoari buruzko oinarrizko jakintzak.

10.– Girotzeko instalazioetan legionelosia prebenitu eta kontrolatzeari buruzko jakintzak.

11.– Girotzeko instalazioak mantentzea. Prebentzioko eta zuzentzeko mantentze-lanetarako teknika eta irizpideak. Mantentze-lanak planteatzea eta prestatzea. Ordenagailu bidez lagundutako mantentzea kudeatzea.

12.– Konpontzeko prozedurak. Funtzionamendu okerraren arrazoi nagusiak.

13.– Araudia:

1751/1998 Errege Dekretua, uztailaren 31koa, eraikinetako instalazio termikoen arautegia (RITE) eta arautegi horren jarraibide tekniko osagarriak (ITC) onartzen dituena.

IV.7.– Behe-tentsioko kalifikazio indibidualeko txartela – Oinarrizko Kategoria.

a) Gutxieneko iraupena: 40 ordu instalazio elektrikoen enpresetan gutxienez urtebeteko esperientzia duten maila ertaineko teknikarientzat, eta 100 ordu esperientziarik ez duten maila ertaineko teknikarientzat.

b) Gutxieneko programa:

– Arrisku elektrikoa.

– Korronteak giza gorputzari eragiten dizkion efektuak.

– UNE 20572-1 Araua.

– Lan elektrikoen segurtasuna eta osasuna. Tentsio-lanak.

– Aldi baterako instalazioak eta obrak. ITC BT 33.

– Material elektrikoak hautatzea, zerbitzu-baldintzen eta kanpoko eraginen arabera.

– UNE 20460-3 Araua.

– Materialak sailkatzea babes-mailaren arabera.

– UINE 20324 Araua.

– UNE EN 50102 Araua.

– ITC BT 43.

– Transformazio-zentroak. Motak. Lurrerako konexioak.

– Neutroko eta masetako konexio-sistemak. Motak. Babesak hautatzerakoan nolako eragina duten.

– ITC BT 33.

– Zuzeneko harremanen aurkako Babes Neurriak.

– Zeharkako harremanen aurkako Babes Neurriak. Selektibitatea.

– Immunitatea.

– Gaintentsioen aurkako Babes Neurriak.

– Gainintentsitateen aurkako Babes Neurriak.

– Zirkuitulaburren aurkako Babes Neurriak. Selektibitatea.

– Etengailu magnetotermikoa eta etengailu diferentziala. Funtzionamendu-printzipioak. Sentikortasunak. Kurbak…

– Behe Tentsioko lur-konexioko instalazioak.

– Konexio ekipotentzialak.

– Instalazioak egiaztatzea. Kontrol-puntuak. Neurri elektrikoak.

– Industria Sailaren eta Konpainia Hornitzaileen aurrean instalazioak izapidetzea.

– Instalazioaren ziurtagiria.

– Diseinu-memoria teknikoa.

– Proiektuak.

– Eskema elektrikoak marraztu eta interpretatzea (unifikarrak, kable anitzekoak, maniobrakoak).

– Zirkuitulaburreko Intentsitateen kalkuluak.

– Gauza bera korronte-dentsitate bidezko eta tentsio-erortze bidezko eroaleei dagokienez.

– RBT 2002 eta horren ATO/ITC. Aplikazioko Gida Teknikoa. Funtsezko elementuak.

– Nahitaez bete beharreko UNE arauak.

– BT, ATEX eta Makinen Segurtasunari buruzko Zuzentarauak.

IV.8.– Behe-tentsioko kalifikazio indibidualeko txartela. Espezialitateak.

a) Gutxieneko iraupena: 40 ordu instalazio elektrikoen enpresetan gutxienez urtebeteko esperientzia duten maila ertaineko teknikarientzat, eta 100 ordu esperientziarik ez duten maila ertaineko teknikarientzat.

b) Gutxieneko programa:

Oinarrizko kategoriarako adierazi dena (IV.7); horri honako hauek gehituko zaizkio:

– 1955/2000 Errege Dekretua, abenduaren 1ekoa, energia elektrikoaren garraioa, banaketa, merkaturatzea eta hornidura eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituena (2000ko abenduaren 27ko BOE; 2001eko martxoaren 13ko BOEk berretsi zuen).

– III. titulua, II. kapitulua "Hargune elektrikoak eta hornidurarako beharrezkoak diren gainerako jarduerak".

– VI. titulua, I. kapitulua, 3. atala "Tarifa-hornidurako eta sareetara sartzeko kontratuak eskualdatu eta subrogatzea". 6. atala. "Neurria eta kontrola" eta II. kapitulua "Zerbitzu-kalitatea".

– Behe Tentsiorako Arautegi Elektronikoa, abuztuaren 2ko 842/2002 Errege Dekretuak onartua. BOEn argitaratu zen, 2002ko irailaren 18an.

– Arautegi hori garatzen duten Jarraibide Tekniko Osagarriak (ITC-BT). Abuztuaren 2ko 842/2002 Errege Dekretuak onartu zituen, eta 2002ko irailaren 18ko BOEn argitaratu ziren.

– Honako UNE Arau hauek: oinarrizko kategoriarako adierazitako UNE Arauak eta beste hauek: UNE 20615, UNE 20615/1C, UNE 20615/2C, UNE-EN 50015, UNE-EN 50018, UNE-EN 50020, UNE-EN 50039, UNE-EN 50107, UNE-EN 50281-1-2, UNE-EN 60079-10, UNE-EN 60079-14, UNE-EN 60079-17.

IV.9.– Hozteko instalazioetarako kalifikazio indibidualeko txartela.

a) Gutxieneko iraupena: 100 ordu.

b) Gutxieneko programa:

1.– Matematikari eta fisikari buruzko jakintza orokorrak. Hozteko unitateak. Terminologia.

2.– Fluido frigorigenoak. Ezaugarriak, sailkapena, nomenklatura. Ozono-geruza babestea.

3.– Marrazketa teknikoa: sinbologia eta instalazio-diseinua. Oinarrizko eskemak.

4.– Hoztearen zikloa. Mollieren diagrama. Psikrometria. Entalpi diagrama.

5.– Hozteko beharren kalkulua. Instalazio baten kalkulu-orria.

6.– Hozteko instalazioak deskribatzea. Hozteko instalazioen elementuak eta funtzioak.

7.– Materialak. UNE Arauak. Tutuen neurriak ezartzea. Soldadura motak. Isolamendua.

8.– Konpresorea. Definizioa, funtzionamendua eta motak. Super-hoztea. Lubrifikatzaileak. Kalkulua.

9.– Lurrungailua. Definizioa eta funtzionamendua. Izotza kentzea. Kalkulua.

10.– Kondentsadorea. Definizioa eta funtzionamendua. Kalkulua.

11.– Espantsio-balbula. Definizioa eta funtzionamendua. Kalkulua.

12.– Zirkuituari erantsitako aparatuak. Iragazkiak, olio-bereizgailuak, likido-ontziak, manometroak...

13.– Instalazioak gainpresioen aurka babestea. Automatismoak.

14.– Ekipo trinko eta zatituak kokatzea. Makina-gelak.

15.– Konpresore eta kondentsadoreen aireztapena.

16.– Zarata eta bibrazioak. Nola xurgatzen diren.

17.– Ganbera eta makina-geletako instalazio elektrikoak.

18.– Hozteko instalazio bat gauzatzea eta martxan jartzea. Fluido frigorigenoa kargatzea. Doitzeak eta probak.

19.– Energia aurreztea.

20.– Segurtasuna hozteko ekipo eta instalazioak muntatu eta mantentzerakoan. Segurtasunari eta higieneari buruzko planak eta arauak.

21.– Hozteko instalazioak legeztatzea. Proiektua. Erabiltzailea erregistratzeko liburua. Mantentze-kontratua. Aldizkako ikuskatzeak.

22.– Arandia:

– Hozteko Instalazioetarako Segurtasun Arautegia.

– Presio Aparatuen Arautegia (ITC-MIE-AP-9).

– 1997/23/EB zuzentaraua, presio-ekipoei buruzkoa.

– Behe Tentsioko Arautegia.

– 2037/2000 Europar Arautegia, ozono-geruza agortzen duten substantziei buruzkoa.

– UNE Arauak.

– Arrisku-instalazioetan legionelosia prebenitzeari eta kontrolatzeari buruzko arautegia.

IV.10.– Hozteko instalazioak kontserbatu eta konpontzeko kalifikazio indibidualeko txartela.

a) Gutxieneko iraupena: 140 ordu.

b) Gutxieneko programa: ikastaroa hotzeko instalazioak gauzatzeko adierazi denaren antzekoa izango da (II.9), eta honako gai hauekin osatuko da:

1.– Hozteko instalazioak mantentzea. Prebentzioko eta zuzentzeko mantentze-lanetarako teknika eta irizpideak. Legionelosiaren aurkako mantentze higieniko-sanitarioa. Mantentze-lanak planteatzea eta prestatzea. Ordenagailu bidez lagundutako mantentzea kudeatzea.

2.– Instalazio baten ezaugarriak neurtzea. Instalazio baten errendimendu bolumetrikoa. Hozteko ahalmena. Emariak neurtzea. Hozteko instalazioetan matxurak bilatzea.

3.– Konpontzeko prozedurak. Funtzionamendu okerraren arrazoi nagusiak. Konpresorean esku hartzea. Lubrifikazioa. Hozgarriak: maneiatzea eta berreskuratzea.

IV.11.– Gas-instalazioetarako kalifikazio indibidualeko txartela, IG I kategoria.

a) Gutxieneko iraupena: 120 ordu.

b) Gutxieneko programa:

A) Eskakizun teorikoak:

1.– Matematika.

– Osoko zenbakiak eta hamartarrak.

– Oinarrizko eragiketak osoko zenbakiak eta hamartarrak erabiliz (gehienez, 4 osoko zenbaki eta 3 hamartar).

– Zatikiak. Zatiki bat hamartar bihurtzea.

– Proportzionaltasunak.

– Hirukotearen erregela bakuna.

– Ehunekoak.

– Unitateen Nazioarteko Sistema: luzerak (m, dm, cm eta mm), azalerak (m2, dm2, cm2, eta mm2) eta bolumenak (m3, dm3, litro, cm3 eta mm3).

– Lerroak: zuzen eta kurbak, paralelo eta perpendikularrak, horizontalak, bertikalak edo okerrak.

– Angelua: izendapena. Angelu-unitateak (sistema sexagesimala). Angelu zuzena, zorrotza, kamutsa. Malda-kontzeptua.

– Poligonoak: karratua, laukizuzena eta triangelua.

– Azalerak: karratua, triangelua, laukizuzena.

– Bolumenak: paralepipedoak.

2.– Fisika.

– Materia: partikula, molekula, atomoa, molekula bakuna, molekula konposatua. Substantzia bakuna eta konposatua.

– Materiaren egoerak: egoera solidoa, egoera likidoa, egoera gaseosoa. Molekulen mugimendua. Forma eta bolumena. Molekulen arteko talkak.

– Indarra, masa, azelerazioa eta pisua. Kontzeptuak. Unitateen Nazioarteko Sistema.

– Presioa. Presio-kontzeptua. Presio estatikoa. Presioen ateko aldea. Pascalen printzipioa. Unitateak (Pa, bar). Presio atmosferikoa. Presio absolutua eta presio erlatiboa. Manometroak: likidodunak eta metalezkoak. Bestelako presio-unitateak (mca, nmHg, atm). Karga-galera.

– Energia, potentzia eta errendimendua:

– Energia-kontzeptua. Energia motak. Unitateen Nazioarteko Sistema eta baliokidetasunak.

– Potentzia-kontzeptua. Potentziaren formula. Unitateen Nazioarteko Sistema.

– Errendimendu-kontzeptua. Horren adierazpena.

– Beroa:

– Bero-kontzeptua. Unitateak. Berariazko beroa. Bero-trukea. Bero kantitatea Goreneko Bero Ahalmena eta Gutxieneko Bero Ahalmena.

– Tenperatura:

– Kontzeptua; neurriak, Celsius eskala (zentigradua).

– Beroaren efektuak:

– Dilatazioa; bero sentikorra; egoera-aldaketak; fusioa, solidotzea, baporizazioa, kondentsazioa.

– Beroaren transmisioa:

– Eroapen bidez, material eroaleak, isolatzaileak eta erregogorrak.

– Konbekzio bidez.

– Erradiazio bidez.

– Emaria: kontzeptua eta unitateak (m3/h, kg/h).

– Tentsioa, erresistentzia, intentsitatea: kontzeptua eta unitateak.

– Potentzia eta energia: kontzeptua eta unitateak.

3.– Kimika.

– Gas erregaietan dauden elementu eta gorputz kimikoak: nitrogenoa, hidrogenoa, oxigenoa, karbonoaren konposatuak (CO 2 eta CO). Hidrokarburoak (GLP), metanoa, etanoa, propanoa, butanoa.

– Airea nahasketa gisa.

– Gas erregai komertzialak: familiak, gas manufakturatua, aire propanatua, aire metanatua, petroliotik likidotutako gasak (butanoa eta propanoa), gas naturala: nola lortzen den eta ezaugarriak (konposizioa, Goreneko Bero Ahalmena, dentsitate erlatiboa, hezetasuna).

– Errekuntza: erregaia eta erregarria. Errekuntza-erreakzioak. Errekuntza osoa eta osatu gabea. Aire primarioa eta aire sekundarioa. Gar zuria eta urdina. Sutze- eta sugar-tenperatura. Goreneko bero-ahalmena.

4.– Marrazketa teknikoa: sinbologia eta instalazio-diseinua.

5.– Materialak, loturak eta osagarriak.

5.1.– Tutuak:

5.1.1.– Berunezko tutuak. Ezaugarri tekniko eta komertzialak.

5.1.2.– Altzairuzko tutuak. Ezaugarri tekniko eta komertzialak.

5.1.3.– Kobrezko tutuak. Ezaugarri tekniko eta komertzialak.

5.1.4.– Tutu malguak. Ezaugarri tekniko eta komertzialak.

5.2.– Loturak:

5.2.1.– Lotura mekanikoak.

5.2.1.1.– Bridak. Definizioa eta erabilera.

5.2.1.2.– Errakoreak. Definizioa eta erabilera.

5.2.1.3.– Ermetoak edo antzekoak. Definizioa eta erabilera.

5.2.2.– Soldadura motak.

5.2.2.1.– Beruna-beruna soldadura:

– Desoxidatzaileak.

– Soldatzeko aleazioak.

– Propanobutano-sopletea.

– Gasolina-lanparatxoa.

5.2.2.2.– Kapilaritate bidezko soldadura. Biguna eta sendoa.

5.2.2.3.– Soldadura oxiazetilenikoa (botilak + presio-erreguladoreak, sopletea, soldatzeko garrak, ekarpen-materiala, soldatzeko sistemak. Soldatu bitarteko gertakariak).

5.2.2.4.– Arku bidezko soldadura elektrikoa. Multzo transformatzaileak: motak, elektrodoak: klaseak.

5.2.3.– Soldatutako loturak:

5.2.3.1.– Beruna-beruna.

5.2.3.2.– Beruna-kobrea, brontzea edo letoia.

5.2.3.3.– Kobrea-kobrea, letoia, brontzea.

5.2.3.4.– Altzairua-altzairua.

5.2.3.5.– Altzairua-kobrea, letoia.

5.2.3.6.– Altzairua-beruna (mahukarekin).

5.2.3.7.– Letoia-letoia, brontzea.

5.2.3.8.– Brontzea-brontzea.

5.3.– Osagarriak:

5.3.1.– Tutuenak.

5.3.2.– Tutuei eustekoak (euskarria eta bridak).

5.3.3.– Alderik aldeko zuloak. Fatxadakoak, barnealdekoak, sabaikoak.

5.3.4.– Zorroak.

5.3.5.– Berunezko tutuen babes mekanikoak.

5.4.– Tutu, proba eta entseguen instalazioak.

5.5.– Kontagailuen instalazioa.

5.6.– Lokalen aireztapena.

– Erretako gasen ebakuazioa.

– Errekuntzarako airea sartzea.

– Aireztapena.

5.7.– Erregailuak.

– Ezaugarri orokorrak.

– Erregailu atmosferikoak: gar zurikoak, gar urdinekoak eta infragorriak.

– Deskribapena (injektorea, airea erregulatzeko organo primarioak, nahasgailua edo Venturi, erregailuaren burua).

– Funtzionamendua (aireztapen primarioaren ehunekoa, garren azterketa). Askatzea. Itzulera, egonkortasuna, punta horiak. Garren egonkortasunean eta itxuran eragiten duten faktoreak.

5.8.– Aparatuen babes- eta segurtasun-gailuak.

– Definizioa:

– Motak:

– Bimetalikoak. Definizioa eta funtzionamendua.

– Termopareak. Deskribapena eta funtzionamendua.

– Atmosfera-analizagailua. Definizioa eta funtzionamendua.

– Termostatoak. Definizioa eta funtzionamendua.

5.9.– Pizteko gailuak.

– Efektu pezoelektriko bidezkoak.

– Txinparta elektriko bidezkoak.

– Erresistentzia elektriko bidezkoak.

– Pizte programatua.

5.10.– Erabiltzeko aparatuak.

– Etxeko erreketa-aparatuak: motak eta ezaugarriak. Konexio onargarriak.

– Erregulazio-gailuak. Babes- eta segurtasun-gailuak. Pizteko gailuak.

– Ur bero sanitarioa sortzeko etxeko aparatuak: ura bat-batean sortzeko aparatuak eta metagailuak. Baldintzak eta instalazioa. Funtzionamendu-ezaugarriak eta erregulazio-gailuak. Babes- eta segurtasun-gailuak. Pizteko gailuak.

– Etxeko berokuntza-aparatu finkoak: berokuntzako eta ur bero sanitarioa sortzeko galdarak. Hormako erradiadoreak. Ur beroko sorgailuak. Instalazio-baldintzak. Funtzionamendu-ezaugarriak. Babes- eta segurtasun-gailuak. Martxan jartzeko gomendioak. Pizteko gailuak.

– Berogailu mugikorrak: motak eta ezaugarriak. Babes- eta segurtasun-gailuak.

– "Herriko" aparatuak: motak eta ezaugarriak.

– Etxean erabiltzeko aparatuen funtzionamendu-presioak.

– Aparatuen funtzionamendua egiaztatzea.

5.11.– Gas-instalazioen osagarriak.

– Giltzak: sailkapena eta ezaugarriak.

– Erreguladoreak: eginkizuna eta motak.

– Kontagailuak: eginkizuna eta motak.

– Deflektoreak: eginkizuna eta motak.

– Ihes-detektagailuak.

5.12.– 15 kilogramoz azpiko edukia duten GLP botilak.

– Deskribapena eta motak.

– Funtzionamendua.

– Balbula eta erreguladoreak.

– Instalazioa (araudia).

5.13.– Instalazioen eskema.

– Krokizazioa.

– Taula grafikoen erabilera.

– Gas-sinbologia.

– Instalazioen plano eta eskemak.

5.14. Instalazio hartzaileen kalkulua.

– Beharrezko datuak.

– Gasaren ezaugarriak.

– Goreneko Bero Ahalmena.

– Sarrerako gutxieneko presioa.

– Karga onargarria galtzea.

– Gas-kontsumoa.

– Aparatu-potentzien zenbaketa.

– Aldiberekotasun-koefizientea.

– Eroapen-trazatua.

– Luzera errealak.

– Kalkuluaren luzera baliokideak.

– Eranskinak.

– Gas-kontsumoko taulak aparatuen arabera (m3/h edo kg/h).

– Diametroak zehazteko taulak, honako hauen arabera:

– Emaria.

– Kalkulu-luzera.

– Gas mota bakoitzerako onartutako karga galtzea.

– Kalkulu-adibidea. Operatzeko modua.

5.15.– Segurtasuna eta larrialdiak.

– Gasaren industriaren berariazko arriskuak.

– Suteak, deflagrazioak eta detonazioak: suzko triangelua. Su motak. Prebentzioa, babesa eta itzaltzea. Deflagrazioak.

– Intoxikazioak. Gasak berak eragindakoak. Errekuntzaren produktuek eragindakoak. Intoxikazio-sintomak eta larrialdi-neurriak.

– Gomendio orokorrak. Aireztapena eta estankotasuna. Ihesak detektatzea. Eta gasa konpontzea. Gas-zerbitzua berrezartzea. Erregailu-doikuntza.

B) Eskakizun praktikoak:

Instalazioak:

1.– Tutuen krokisa, trazadura eta neurketa.

2.– Tutuak okertzea.

3.– Tutuak ebakitzea.

4.– Kobrezko eta berunezko tutuak eta osagarriak soldatzea.

5.– Txertoak eta deribazioak.

6.– Lotura mekanikoak: errakoreak, ermetoak edo antzekoak, bridak.

7.– Tutuak finkatzea eta babesak (berunezko tutuak), alderik aldeko zuloak, zorroak eta zigilatzea jartzea.

8.– Estankotasun-probak.

9.– Ebakuazioak eta aireztapenak. Metalezko tutu zurrunez, tutu malguz eta bestelako materialez gauzatzea. Deflektoreak eta haize-babesak muntatzea. Sareta jartzea.

Aparatuak:

1. Etxean erabiltzeko zenbait aparaturen funtsezko elementu eta gailuak identifikatzea.

2.– Erreketa-aparatu bat konektatu eta martxan jartzea. Erregailuen aire primarioa doitzea. Segurtasun-gailuaren funtzionamendua egiaztatzea.

3.– Ur beroa bat-batean sortzeko aparatu bat muntatu, konektatu eta martxan jartzea. Segurtasun-gailuaren funtzionamendua egiaztatzea.

4.– Ur beroa sortzeko eta berokuntzako aparatu indibidualen funtzionamendua egiaztatzea.

Azken praktika:

Instalazio bat egitea, honako hauek baliatuz:

a) Gas bideratua.

b) GLP botilak.

C) Araudia:

1.– Gas erregaien zerbitzu publikoaren araudi orokorra (1973ko urriaren 26ko Dekretua) eta aldaketak (III. eta IV. kapituluak).

2.– Jendea bizi den eraikinetako gas-instalazioen oinarrizko arauak (1974ko martxoaren 29ko Agindua).

3.– Gasa erregai gisa erabiltzen duten aparatuen arautegia (maiatzaren 20ko 494/1988 Errege Dekretua) eta arautegi hori garatzeko xedapenak.

4.– Kategoriari dagozkion GLP botilak dituzten instalazioek bete beharreko arauak.

5.– Instalatzailearen kategoriari dagozkion instalazioekin zerikusia duten gainerako xedapenak, baldin eta gaitasun-probak egiteko garaian indarrean badaude.

6.– Etxeko erabilera kolektiboetarako edo erabilera komertzialetarako lokaletako gas-instalazioen arautegia (urriaren 22ko 1853/1993 ED).

7.– 1428/1992 Errege Dekretua, azaroaren 27koa, gas-aparatuei buruzko 1990/396/EEE zuzentaraua aplikatzeko xedapenak ematen dituena.

8.– Agindua, 2000ko uztailaren 12koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, gaseko galdara eta berogailuetako instalazio indibidualen errekuntzatik eratorritako gasen ebakuazioa arautzen duena (2004-03-22ko EHAA).

9.– Urtarrilaren 29ko 28/2002 Dekretua, etxeko erabileretarako edo erabilera komertzialetarako indarreko gas-instalazioak ikuskatzea eta aztertzea arautzen duena, eta Dekretu hori garatzen duen 2002ko apirilaren 16ko Agindua.

IV.12.– Gas-instalazioetarako kalifikazio indibidualeko txartela, IG II kategoria.

a) Gutxieneko iraupena: 140 ordu.

b) Gutxieneko programa:

A) Eskakizun teorikoak:

IG Ierako zehaztutako gaiak bilduko ditu, baita honako gai hauek ere:

1.– Matematika.

– Oinarrizko zenbakiak, osoko zenbakiak eta hamartarrak erabiliz.

– Zenbaki negatiboak: eragiketak.

– Eskalak.

– Potentziak eta erro karratuak. 10 oinarriko eta berretzaile negatiboko potentziak.

– Zirkunferentzia. Zirkulua. Diametroa.

– Azalera irregularrak: triangelatzea.

– Grafikoak irudikatzea.

2.– Fisika.

– Masa bolumetrikoa eta dentsitate erlatiboa: kontzeptuak. Unitateen Nazioarteko Sistema.

– Erradiazio infragorri ikusgarri eta ultramoreak.

– Venturi efektua: aplikazioak.

– Gasetako PBT erlazioak. Gas perfektuen ekuazioa. Tenperatura iraunkorpeko transformazioa. Bolumen iraunkorpeko transformazioa. Presio iraunkorpeko transformazioa.

– Lurrun-tentsioa (GLP botilak).

– Elektrizitateari buruzko nozioak.

– Gorputz isolagarriak eta eroaleak.

– Ohmen Legea. Jouleren efektua. Soldadurari aplikatutako adibideak.

3.– Kimika.

– Gas geldoak. Inertizazioa.

4.– Materialak, loturak eta osagarriak.

– Loturak. Lotura mekaniko kiribilduak. Definizioa eta erabilera.

5.– Erregailuak.

– Aire presurizatuzko erregailu automatikoak: motak eta deskribapena.

6.– Aparatuen babes- eta segurtasun-gailuak.

– Organo detektatzaileak, argiarekiko sentikorrak.

– Zelula fotoelektrikoak.

– Zelula fotoeroaleak. Deskribapena eta funtzionamendua.

– Deskargako tutuak. Deskribapena eta funtzionamendua.

– Organo detektatzaileak, garraren eroankortasuna erabiliz.

7.– Aparatuak beste gas mota batzuetara egokitzea.

– Beharrezko betebeharrak.

– Erreketa-aparatuak egokitzeko funtsezko eragiketak.

– Ur beroa sortzeko eta berokuntzako aparatuak egokitzeko funtsezko eragiketak.

– Industria-aparatuak egokitzea.

– Egokitzearen ostean, aparatuen funtzionamendua egiaztatzea.

8.– Gas-instalazioen osagarriak.

– Emari-presioaren mugagailuak.

– Inbertsoreak.

– Solenoidezko balbulak.

– Lokarri dielektrikoak.

– Kondentsatua biltzeko gailua.

– Botila-errakoreak.

– Lirak.

– Ikus-adierazleak.

– Gehiegizko emariko balbulak.

– Euste-balbulak.

9.– 15 kg-tik gorako GLP depositu mugikorrak.

– Motak: deskribapena.

– Funtzionamendua.

– Instalazioa (araudia).

B) Eskakizun praktikoak: GI I kategoriarako adierazi direnak eta honako hauek:

Instalazioak:

1.– Erresistentzia- eta estankotasun-probak.

2.– Inertizazio-probak.

Aparatuak:

1.– Etxean erabiltzeko zenbait aparaturen funtsezko elementu eta gailuak desmuntatu eta identifikatzea.

2.– Ur beroa bat-batean sortzeko aparatu bat muntatu, konektatu eta martxan jartzea. Gastua zehaztea eta doitzea. Ur-emaria eta aparatuaren potentzia baliagarria egiaztatzea. Segurtasun-gailuaren funtzionamendua egiaztatzea.

3.– Erreketa-aparatuak zenbait familiatako gasetara egokitzea. Aparatuek gas mota bakoitzarekin nola funtzionatzen duten egiaztatzea.

4.– Ur beroa sortzeko eta berokuntzako aparatuak zenbait familiatako gasetara egokitzea. Aparatuek gas mota bakoitzarekin nola funtzionatzen duten egiaztatzea.

Azken praktika:

Instalazio bat egitea, honako hauek erabiliz:

a) Gas bideratua.

b) GLP botilak.

C) Araudia:

II.11. puntuan adierazitakoa.

IV.13.– Gas-instalazioetarako kalifikazio indibidualeko txartela, GI III kategoria.

a) Gutxieneko iraupena: 85 ordu.

b) Gutxieneko programa:

A) GI II-rekiko bestelako eskakizun teorikoak.

1.– Fisika.

– Ihes-korrontea.

– Korronte galbanikoak.

– Babes katodikoaren oinarriak eta funtzionamendua (babes-anodoak eta korronte inprimatuzko zirkuituak).

2.– Materialak, loturak eta osagarriak.

– Tutuak: polietilenozko tutuak.

– Loturak. Soldadura motak. Polietilenozko tutuen loturak.

3.– Tutu-instalazioak, entsegu-probak (sare eta harguneak).

4.– Gas-instalazioen osagarriak. Erregulazio-ganberak.

B) GI II-rekiko bestelako eskakizun praktikoak.

1.– Polietilenozko tutuak: ebaketa, loturak, "saddley" topekako elektrosoldadura.

2.– Tutuak zangan jartzea.

3.– Babes katodikoaren aplikazioa; aparatuen irakurketa.

Azken Praktika:

Babes katodikoa duen lurperatutako tutuak eta goi-presioa hartzen duen instalazioa egitea, erregulaziogunea barne.

C) Araudia:

– II.11 puntuan adierazitakoa, Sareei eta erregai gaseosoen harguneei buruzko arautegia, eta garapen-xedapenak.

– UNE 60.620 eta 60.621 Araua.

IV.14.– Gas-instalazioetarako kalifikazio indibidualeko txartela, GI IV kategoria.

a) Gutxieneko iraupena: 110 ordu.

b) Gutxieneko programa:

A) GI II-rekiko bestelako eskakizun teorikoak.

1.– Fisika.

– Ihes-korronteak.

– Korronte galbanikoak.

– Babes katodikoaren oinarriak eta funtzionamendua (babes-anodoak eta korronte inprimatuzko zirkuituak).

– Elektrizitate estatikoa eta hura ezabatzeko modua.

– Lur-hartuneak eta neurketa.

– Aireko eta lurpeko GLP deposituak. Polietilenozko estalkia duten depositu lurperatuak.

2.– Kimika.

– Korrosioa: klaseak eta arrazoiak. Babesak: aktiboak eta pasiboak.

3.– Materialak, loturak eta osagarriak.

– Tutuak. Polietilenozko tutuak.

– Loturak. Soldadura motak. Polietilenozko tutuen loturak.

4.– Tutu-instalazioak, probak eta entseguak.

– Sareak eta harguneak.

– GLPri aplikatzea.

5.– Gas-instalazioen osagarriak.

– Erregulazio-ganberak.

– Deposituen balbulak.

– Hiru bidetako balbulak.

– Purga-balbulak.

– Ontziz aldatzeko mahukak. Akoplamenduak. UNE Arauak.

– Ur-ponpak: oinarrizko jakintzak.

– Konpresoreak: funtzionamendu- eta erabilera-printzipioak.

– Baporizagailuak.

B) GI II-rekiko bestelako eskakizun praktikoak.

1.– Polietilenozko tutuak: ebaketa, loturak, "saddley" topekako elektrosoldadura.

2.– Tutuak zangan jartzea.

3.– Babes pasiboak aplikatzea (desoxidatzailea, pinturak, zintak eta abar).

4.– Babes katodikoaren aplikazioa, aparatuen irakurketa.

5.– GLP deposituak eta horien osagarriak muntatzea.

6.– Segurtasun-balbula bat probatzea eta horren tara zehaztea.

7.– Proba hidraulikoak.

Azken Praktika:

GLP instalazio bat egitea, depositu finkoarekin eta instalazio hartzailerainoko tutu-sarearekin.

C) Araudia:

II.13. puntuan adierazitakoa, eta depositu finkoetan GLP biltegiratzeari buruzko arautegiak.

IV.15.– Petroliotik eratorritako erregai likidoen instalazioetarako kalifikazio indibidualeko txartela. I. Kategoria.

a) Gutxieneko iraupena: 175 ordu guztira; horietatik 100 eskola teorikoetarako, eta 75 eskola praktikoetarako.

b) Gutxieneko programa:

A) Eskakizun teorikoak:

A.1.– Matematika:

– Osoko zenbakiak eta hamartarrak.

– Oinarrizko eragiketak, osoko zenbakiak eta hamartarrak erabiliz.

– Zatikiak.

– Proportzionaltasunak.

– Hirukotearen erregela bakuna.

– Ehunekoa.

– Luzera, azalerak eta bolumenak.

– Lerro zuzenak, kurbak, paraleloak eta abar.

– Angeluak.

– Poligonoak.

– Zirkulua, diametroa eta zirkunferentzia.

– Azalerak: karratua, triangelua eta laukizuzena.

– Bolumenak.

A.2.– Fisika:

– Materia.

– Materiaren egoerak.

– Indarra, masa, azelerazioa eta pisua.

– Masa bolumetrikoa eta dentsitate erlatiboa.

– Presioa: presio-kontzeptua, presio estatikoa, Pascalen printzipioa, presio atmosferikoa eta abar.

– Energia, potentzia eta errendimendua.

– Beroa: kontzeptua, unitateak, berariazko beroa eta abar.

– Tenperatura: kontzeptua; neurriak, Celsius eskala.

– Beroaren efektuak.

– Beroaren transmisioa.

– Emaria: kontzeptua eta unitateak.

– Lurrun-transmisioa.

– Elektrizitateari buruzko nozioak.

– Gorputz isolagarriak eta eroaleak.

– Ohmen Legea. Jouleren efektua. Soldadurari aplikatutako adibideak.

– Ihes-korronteak, korronte galbanikoak.

– Babes katodikoaren oinarriak eta funtzionamendua.

– Biskositatea: motak eta unitateak.

A.3.– Kimika:

– Petroliotik eratorritako produktuetako elementu eta konposatuak.

– Airea nahasketa gisa.

– Petroliotik eratorritako produktu likidoen sailkapena.

– Petroliotik eratorritako produktu komertzialak (hidrokarburoak, C eta D klaseak).

– Errekuntza.

– Korrosioa, klaseak eta arrazoiak. Babesak: aktiboak eta pasiboak.

A.4.– Materialak, loturak eta osagarriak.

– Tutuak: altzairuzko eta kobrezko tutuen, eta tutu malguen ezaugarri tekniko eta komertzialak.

– Lotura mekanikoak eta soldatuak.

– Tutuen osagarriak: tutuei eustekoak, alderik aldeko zuloak, zorroak, babes mekanikoak.

– Material plastikozko tutuak.

– Loturak, soldadura motak, material plastikozko tutuen loturak.

A.5.– Instalazio mekanikoak, probak, entseguak eta egiaztatzea. Estankotasun-probak eta entsegu ez-suntsitzaileak:

– Arauzko probak.

– Entsegu ez-suntsitzaileak.

– Estankotasun-probak.

A.6.– Lokalen aireztapena. Gasen ebakuazioa, errekuntzarako airearen sarrera.

A.7.– Instalazioen babesa eta segurtasuna: suteen aurkako babes-instalazioei buruzko jakintza orokorrak.

A.8.– Tanga finko eta mugikorrak, ponpatzeko eta ontziz aldatzeko ekipoak, eta osagarriak:

– Tanga motak eta ezaugarriak.

– Banaketa-ekipoak.

– Balbulak oro har.

– Hiru bidetako balbulak.

– Akoplamendu zurrun eta malguak.

– Aplikatzeko arauak.

– Ponpak, oinarrizko jakintzak.

– Funtzionamendu-konpresoreak eta erabilera.

– Instalazio elektrikoei buruzko jakintzak eta araudia.

A.9.– Instalazioen eskema: krokizazioa, taulak erabiltzea, sinbologia, planoak eta instalazioen eskema.

A.10.– Instalazioen kalkulua:

– Petroliotik eratorritako produktuen ezaugarriak.

– Horrelako produktuen kontsumoak eta biltegiratze-ahalmena.

– Eroapen-trazadura.

– Kontsumo-taulak aparatuen arabera.

– Diametroak emariaren, kalkulu-luzeraren eta karga-galeraren arabera zehazteko taulak.

A.11.– Araudi teknikoari eta legezkoari buruzko jakintzak:

– 2085/1994 Errege Dekretua, urriaren 20koa, petrolio-instalazioen eta ITC - IP01 eta ITC - IP02 jarraibide tekniko osagarrien arautegia onartzen duena.

– 1523/1999 Errege Dekretua, urriaren 1ekoa, 1994-10-20ko 2085/1994 Errege Dekretuak onartutako petrolio-instalazioen arautegia aldatzen duena, eta MI-IP03 eta MI-IP04 jarraibide tekniko osagarriak, 1997-09-15eko 1427/1997 Errege Dekretuak eta 1995-12-28ko 2201/1995 Errege Dekretuak onartutakoak, hurrenez hurren.

– 365/2005 Errege Dekretua, apirilaren 8koa, "Petroliotik eratorritako produktu likidoen instalatzaile edo konpontzaileak, eta enpresa instalatzaile edo konpontzaileak" MI-IP 05 jarraibide tekniko osagarria onartzen duena.

– Lan-arriskuak prebenitzeari buruzko araudia.

A.12.– Ingurumen-babesa.

B) Eskakizun praktikoak:

B.1.– Instalazioak:

– Tutuen krokisa, trazadura eta neurketa.

– Tutuak okertzea.

– Tutuak ebakitzea.

– Altzairuzko eta kobrezko tutuak, eta erabiltzeko homologatuta dauden material plastikoz egindako tutuak soldatzea.

– Txertoak eta deribazioak.

– Lotura mekanikoak: errakoreak, ermetoak edo antzekoak, bridak.

– Tutuak finkatzea, eta babesak, alderik aldeko zuloak, zorroak eta zigilatzea jartzea.

– Estankotasun-probak.

– Material plastikozko tutuak. Ebaketa, loturak.

– Tutuak zangan jartzea.

– Babes pasiboak aplikatzea (desoxidatzaileak, pinturak, zintak eta abar).

– Tangak muntatzea. Tangen osagarriak.

– Segurtasun-balbula bat probatzea eta haren tara zehaztea.

– Proba hidrauliko edo pneumatikoak.

B.2.– Aparatuak:

– Ontziz aldatzeko multzoak.

– Neurgailuak oro har.

B.3.– Azken praktika: instalazio bat egitea, tanga, ontziz aldatzeko ekipoa eta neurtzeko ekipoa erabiliz.

IV.16.– Petroliotik eratorritako erregai likidoen instalazioetarako kalifikazio indibidualeko txartela. II. Kategoria.

a) Gutxieneko iraupena: 175 ordu guztira; horietatik 100 eskola teorikoetarako, eta 75 eskola praktikoetarako.

b) Gutxieneko programa:

A) Eskakizun teorikoak:

A.1.– Kimika:

– Petrolio-produktuetako elementu eta konposatuak.

– Airea nahasketa gisa.

– Petroliotik eratorritako produktu komertzialak (hidrokarburoak, B C eta D klaseak).

– Errekuntza.

– Korrosioa, klaseak eta arrazoiak. Babesak: aktiboak eta pasiboak.

A.2.– Materialak, loturak eta osagarriak:

– Tutuak: altzairuzko eta kobrezko tutuen, eta tutu malguen ezaugarri tekniko eta komertzialak.

– Lotura mekanikoak eta soldatuak.

– Tutuen osagarriak: tutuei eustekoak, alderik aldeko zuloak, zorroak, babes mekanikoak.

– Material plastikoz eta bestelako materialez egindako tutuak.

– Loturak, soldadura motak, material plastikozko tutuen loturak.

A.3.– Fluidoen mekanikari buruzko nozioak. Ihesak detektatzeko sistema eta prozedurak.

A.4.– Instalazio mekanikoak, probak, entseguak eta egiaztatzea.

A.5.– Harguneak eta kontagailuak instalatzea.

A.6.– Lokalen aireztapena. Gasen ebakuazioa, errekuntzarako airea sartzea.

A.7.– Instalazioen babesa eta segurtasuna:

– Babes pasiboak.

– Babes aktiboak.

– Suteen aurkako babesa.

A.8.– Tanga finko eta mugikorrak, ponpatzeko eta ontziz aldatzeko ekipoak, eta osagarriak:

– Tanga motak eta ezaugarriak.

– Banaketa-ekipoak.

– Balbulak oro har.

– Hiru bidetako balbulak.

– Akoplamendu zurrun eta malguak.

– Aplikatzeko arauak.

– Ponpak.

– Funtzionamendu-konpresoreak eta erabilera.

– Instalazio elektriko aplikagarriei buruzko jakintzak eta araudia.

A.9.– Instalazioen eskema: krokizazioa, taulak erabiltzea, sinbologia, planoak eta instalazioen eskemak.

A.10.– Instalazioen kalkulua:

– Petroliotik eratorritako produktuen ezaugarriak.

– Horrelako produktuen kontsumoak eta biltegiratze-ahalmena.

– Eroapen-trazadura.

– Kontsumo-taulak aparatuen arabera.

– Diametroak emariaren, kalkulu-luzeraren eta karga-galeraren arabera zehazteko taulak.

A.11.– Indarreko araudiari buruzko jakintza:

– 2085/1994 Errege Dekretua, urriaren 20koa, petrolio-instalazioen eta ITC - IP01 eta ITC - IP02 jarraibide tekniko osagarrien arautegia onartzen duena.

– 1562/1998 Errege Dekretua, 2085/1994 Errege Dekretuak onartutako arautegiko "Petroliotik eratorritako produktu likidoak biltegiratzeko parkea" MI-IP02 jarraibide tekniko osagarria aldatzen duena.

– 365/2005 Errege Dekretua, apirilaren 8koa, "Petroliotik eratorritako produktu likidoen instalatzaile edo konpontzaileak, eta enpresa instalatzaile edo konpontzaileak" MI-IP 05 jarraibide tekniko osagarria onartzen duena.

– Lan-arriskuak prebenitzeari buruzko araudia.

A.12.– B klaseko hidrokarburoen instalazioetarako neurri bereziak.

A.13.– Ingurumen-babesa:

– Gasak berreskuratzea (1. eta 2. faseak).

– Efluente kutsatzaileak.

A.14.– Bolumena neurtzeko prozedura bereziei buruzko jakintzak.

A.15.– Hornigailuak:

– Motak.

– Konexio mekaniko eta elektrikoak.

– Bolumen-neurria.

B) Eskakizun praktikoak:

B.1.– Instalazioak:

– Tutuen krokisa, trazadura eta neurketa.

– Tutuak okertzea.

– Tutuak ebakitzea.

– Altzairuzko eta kobrezko tutuak, eta erabiltzeko homologatuta dauden material plastikoez egindakoak soldatzea.

– Txertoak eta deribazioak.

– Lotura mekanikoak: errakoreak, ermetoak edo antzekoak, bridak.

– Tutuak finkatzea, eta babesak, alderik aldeko zuloak, zorroak eta zigilatzea jartzea.

– Estankotasun-probak.

– Material plastikozko tutuak. Ebaketa, loturak.

– Tutuak egin eta jartzea.

– Babes pasiboak aplikatzea (desoxidatzaileak, pinturak, zintak eta abar).

– Babes aktiboen aplikazioa.

– Babes katodikoaren aplikazioa; aparatuen irakurketa.

– Tangak muntatzea eta tangetako osagarriak instalatzea.

– Segurtasun-balbula bat probatzea eta horren tara zehaztea.

– Proba hidrauliko eta pneumatikoak.

– Lur-konexioa.

B.2.– Aparatuak:

– Ontziz aldatzeko multzoak.

– Neurgailuak oro har. Hornigailuak.

B.3.– Azken praktika: instalazio bat egitea, tanga, ontziz aldatzeko ekipoa eta neurtzeko ekipoa erabiliz.

IV.17.– Petroliotik eratorritako erregai likidoen instalazioak konpontzeko kalifikazio indibidualeko txartela. III. kategoria.

a) Gutxieneko iraupena: 175 ordu guztira; horietatik 100 eskola teorikoetarako, eta 75 eskola praktikoetarako.

b) Gutxieneko programa:

A) Eskakizun teorikoak:

A.1.– Matematika:

– Osoko zenbakiak eta hamartarrak.

– Oinarrizko eragiketak.

– Zatikiak.

– Hirukotearen erregela bakuna eta proportzioak.

– Ehunekoak.

– Luzera, azalerak eta bolumenak.

– Unitateak eta baliokidetasunak.

– Angeluak eta maldak.

– Poligonoak.

– Zirkulua, zirkunferentzia, erradioa eta diametroa.

– Triangelua, karratua eta laukizuzena.

– Azalera eta bolumenak: zilindroak eta paralepipedoak.

A.2.– Fisika:

– Materia: materiaren egoerak.

– Tenperatura, beroa, berariazko beroa, eroankortasun termikoa.

– Atmosfera lehergarrietan, beroak gasetan eragiten duen efektua.

– Ultrasoinuak: xafla baten lodiera neurtzeko oinarriak.

– Elastikotasuna eta plastikotasuna.

– Erresistentzia fisikoa.

– Itsasgarritasuna: normala eta tangentziala.

– Abiadura, azelerazioa, masa, pisua, indarra, presioa: kontzeptua eta unitateak.

– Pascalen legea, emaria: kontzeptua eta unitateak.

– Korronte galbanikoak eta ihes-korronteak.

– Babes katodikoa: oinarriak eta tipologia.

A.3.– Kimika:

– Erregai motak: propietateak.

– Kontzentrazioa.

– Dentsitatea.

– Biskositatea.

– Ontzea: hondakinak.

– Gogortasuna: entseguak eta unitateak.

– Erresistentzia kimikoa.

– Korrosioa: klaseak eta arrazoiak.

– Babesak: aktiboak eta pasiboak.

A.4.– Ingurumena:

– Hondakin arriskutsuak.

– Akuiferoak.

– Kutsadura.

– Kutsadura hedatzearen arrazoiak eta efektuak.

– Kutsadura konfinatua.

– Gainjalkina.

– Baimendutako gehienezko kontzentrazioak: taula daniarra.

– Hondakinen kudeaketa.

A.5.– Segurtasuna:

– Eremuen sailkapena.

– Lan-eremuetan seinaleak jartzea: irizpideak.

– Lehergarritasuna, lehergarritasunaren gutxieneko muga, sukoitasuna, sutze-puntua.

– Lur-konexioa.

– Esplosimetroa maneiatzea.

– Itzalgailuak: klaseak eta maneiua.

– Desgasifikazioa.

– Gorputza babestea: inpaktuen aurkakoa, arnasa-babesa.

– Ergonomia eta esfortzuak.

– Lehen laguntzak: nozioak eta aplikazioa.

A.6.– Instalazio mekanikoak:

– Tutu normalizatuak: metalezkoak eta plastikozkoak.

– Konexio eta loturak: mekanikoak soldatuak, termomoldatuak.

– Osagarriak: balbulak, maila-neurgailuak, suebakia...

– Manometroak, manotermografoak, doitasun-ekipoak, eskala-fondoa, bereizmena.

– Entsegu ez-suntsitzaileak. txapa-lodiera.

A.7.– Araudia:

– 2085/1994 Errege Dekretua, urriaren 20koa, petrolio-instalazioen eta ITC - IP01 eta ITC - IP02 jarraibide tekniko osagarrien arautegia onartzen duena.

– 1562/1998 Errege Dekretua, 2085/1994 Errege Dekretuak onartutako arautegiko "Petroliotik eratorritako produktu likidoak biltegiratzeko parkea" MI-IP02 jarraibide tekniko osagarria aldatzen duena.

– 1523/1999 Errege Dekretua, urriaren 1ekoa, 1994-10-20ko 2085/1994 Errege Dekretuak onartutako petrolio-instalazioen arautegia aldatzen duena, eta MI-IP03 eta MI-IP04 jarraibide tekniko osagarriak, 1997-09-15eko 1427/1997 Errege Dekretuak eta 1995-12-28ko 2201/1995 Errege Dekretuak onartutakoak, hurrenez hurren.

– 365/2005 Errege Dekretua, apirilaren 8koa, "Petroliotik eratorritako produktu likidoen instalatzaile edo konpontzaileak, eta enpresa instalatzaile edo konpontzaileak" MI-IP 05 jarraibide tekniko osagarria onartzen duena. UNE 53 991.

– Segurtasun-neurriak: eremu konfinatuetako lanak.

– Ingurumen-arauak: hondakin arriskutsuak biltegiratu eta kudeatzea.

– Lan-arriskuak prebenitzeari buruzko araudia.

B) Eskakizun praktikoak:

– Xafla-lodieren neurgailua maneiatzea.

– Esplosimetroa maneiatzea.

– Su-itzalgailuak.

– Lehen laguntzak lantzeko praktikak.

– Eremu konfinatuetan (kutxatiletan, deposituetan…) sartu eta eremu horiek konfinatzea.

– Lur-konexioa. Pika eta konexioak instalatzea.

– Altzairuzko, kobrezko eta plastikozko tutuak ebaki eta lotzea. Segurtasun-neurriak.

– Lotura mekanikoak: ukondoak, lotzeko azkoinak, errakoreak, ixteko giltzak.

– Tutuak finkatzea, eta babesak, alderik aldeko zuloak, zorroak eta zigilatzea jartzea.

– Babes pasiboak aplikatzea (antioxidatzaileak, zintak eta abar).

– Segurtasun-balbulak probatu eta horien tara zehaztea.

– Proba hidrauliko eta pneumatikoak.

– Deposituak konpondu eta estaltzea. UNE 53 991 txostenak aurreikusitako sistemetako bat aukera daiteke: Epoxi, Poliéster, Viniléster...

IV.18.– Dorre-garabiko operadorearen kalifikazio indibidualeko txartela.

a) Gutxieneko iraupena: 200 ordu, bi modulutan banatuak. Modulu teorikoak 50 ordu izango ditu, eta modulu praktikoak 150 ordu.

b) Gutxieneko programa:

A) Prestakuntza teorikoa:

– Dorre-garabia eta horren osagarriak (profilak, kableak, lastak eta abar).

– Dorre-garabi desmuntagarria zehaztea. Sailkapena. Egiturazko konposizioa. Garabi-besoa.

– Egonkortasun-lastak. Oreken kntrapisuak. Bete beharreko baldintzak. Masa.

– Egiteko kableak. Maneiatzea. Koipeztatzea. Ikuskatzeak. Ordeztea.

– Etxebizitzaren kokalekua. Oinarrizko desnibelak. Bidea. Eraikin eta linea elektrikoen hurbiltasuna. Zenbait garabidun instalazioak. Segurtasun-eremua. Lur-konexioa.

– Garabietako segurtasun-elementuak. Mugagailuak. Indar-parearen segurtasun-momentua. Karga goreneko segurtasuna. Haize-orratz eran jartzea.

– Egonkortasun-baldintzak, zerbitzuan eta zerbitzutik kanpo.

– Txarratxandura zurrunak. Txarratxandura elastikoak.

– Operazioa eta maneiatzea. Betebeharrak eta debekuak. Jakintza eta ezaugarriak. Karga-diagrama. Diagrama-kalkulua.

– Dorre-garabia mantendu eta kontserbatzea.

– Erregulazioa eta zerbitzuan jartzea.

– Oinarrizko legeria: UNE arautegia eta arauak: 2291/1985 Errege Dekretua, 1985eko azaroaren 8koa, eta 836/2003 Errege Dekretua, ekainaren 27koa, obra edo bestelako aplikazioetarako dorre-garabiei dagokien jasotzeko eta mantentzeko aparatuen "MIE-AEM- 2" jarraibide tekniko osagarri berria onartzen duena.

B) Prestakuntza praktikoa:

– Maneiu-arauak (maniobra baimendu eta debekatuak).

– Laneko segurtasun-arauak.

– Egunero eta astero segurtasun- eta mantentze-egiaztatzeak egitea.

– Dorre-garabi bat maneiatzea.

– Dorre-garabi autotolesgarri bat maneiatzea.

IV.19.– Autopropultsatutako garabi mugikorren operadorearen kalifikazio indibidualeko txartela. A kategoria.

a) Gutxieneko iraupena: 300 ordu, honela banatuak: 75 ordu prestakuntza teorikorako, eta 225 ordu prestakuntza praktikorako.

b) Gutxieneko edukia:

A) Prestakuntza teorikoa:

– Araudi aplikagarria. Jasotzeko eta mantentzeko aparatuen arautegia (2291/1985 Errege Dekretua, 1985eko azaroaren 8koa), MIE-AEM-4 ITC (837/2003 Errege Dekretua, ekainaren 27koa, autopropultsatutako garabi mugikorrei dagokien jasotzeko eta mantentzeko aparatuen arautegiko "MIE-AEM-4" jarraibide tekniko osagarriaren testu aldatu eta bategin berria onartzen duena), eta UNE arauak.

– Autopropultsatutako garabi mugikorraren eta osagarrien deskribapena (garabi-besoa, garabi-beso handia, egonkorgailuak, kabina eta sarbideak, kakoak, kableak eta abar). Funtzionamendu orokorra.

– Autopropultsatutako garabi mugikorren motak. Sailkapena. Garabi teleskopikoen eta sareta-garabien arteko aldeak.

– Materialen erresistentziari buruzko nozioak (indarrak, momentuak, egonkortasuna). Grabitate-zentroa. Iraultzeko momentua. Pisu-kalkulua. Soldadurak. Profilak (angeluarrak, karratuak, biribilak).

– Elektrizitateari buruzko nozioak (efektuak, babesak).

– Mantentzeari buruzko nozioak. Olio- eta ur-maila. Pneumatikoen presioa. Injekzio-ekipoak eta ponpak. Funtzionamendu mekanikoko, elektrikoko edo hidraulikoko sistemak. Hozteko, lubrifikatzeko eta balaztatzeko sistemak.

– Autopropultsatutako garabi mugikorren segurtasun-elementuak (kargaren adierazgailua eta mugagailua, erradioaren adierazgailua, mugimendu-mugagailuak eta abar). Segurtasun-koefizienteak.

– Autopropultsatutako garabi mugikorrak muntatu eta desmuntatzea. Garabi-besoa zabaltzeko mekanismoak. Muntaketa berezien prozedurak (sareta-garabiak, garabi-beso txikiak eta abar).

– Garabia lan-eremuan kokatzea (ingurunearen ikuspegi orokorra, ezpondak, linea elektrikoak, lurpetik eramatea, lurraren erresistentzia eta abar).

– Krokatzeko tresnak: metodo egokiena aukeratzea, kontserbatu eta mantentzea (altzairuzko estropuak, kateak, poliesterrezko eslingak, girgiluak). Azterketak eta markatzea. Karga estropuz lotzeko modua. Tresna bereziak (zabuak).

– Garabiarekin egiten diren eragiketa arruntak (estropuz lotzea, nibelazioa, karga- eta seinale-diagramak interpretatzea eta abar). Maniobra debekatuak.

– Garabiarekin egiten diren eragiketa bereziak (pilotatzea, karga bat garabi bat baino gehiago erabiliz jasotzea, garabia erabat muntatua eta zabaldua dagoela lekualdatzea, karga bat egonkorgailurik gabe jasotzea, bolarekin eraistea). Garabi barruan kontuan hartu beharrekoak.

– Arriskua gertu dagoela (ezpondak, aireko linea elektrikoak, aireportuak, trenbidea, errepideak, industria-prozesuko instalazioak eta abar) garabi-eragiketak egitea.

– Egunero, astero eta sei hilean behin egiaztatzea. Autopropultsatutako garabi mugikorra mantendu eta kontserbatzea (jasotzeko sistema eta ibilgailua). Altzairuzko kableen ikuskatzeak eta ordeztea. Sistema hidraulikoa eta itzuleraren aurkako balbulak egiaztatzea.

– Autopropultsatutako garabi mugikorraren operadorearen, krokatzailearen eta maniobraburuaren betebehar eta erantzukizunak.

– Lan-arriskuen prebentzioa: segurtasuna zerbitzuan. Segurtasuna haizearekin. Seinaleak jartzea. Kargarekin lekualdatzea. Segurtasun-neurrien kontrola. Lan-ekipoak.

B) Prestakuntza praktikoa:

– Garabiarekin kontaktatzea. Martxan jartzeko modua azaltzea, egituratik jardun ahal izateko. Mugimenduak egitura birakaritik, kargarik gabe eta kargarekin.

– Maneiu-arauak (maniobra baimendu eta debekatuak). Seinaleak.

– Egunero eta astero segurtasuna egiaztatzea.

– Segurtasun-sistemekin egin beharreko eragiketak. Garabiaren kontrol elektronikoko sistema erabiltzea ("barruko ordenagailua").

– Garabia mantentzea: koipeztatzeguneak, olio-mailak egiaztatzea, garbiketa eta abar.

– Garabia lur mota desberdinetan egonkortzeko ariketak. Garabi zabaldua lekualdatzea, kargarekin eta kargarik gabe.

– Garabi-beso handia muntatzea eta erabiltzea.

– Karga-maneiuan trebatzea: dorre-garabiaren muntaketa simulatzea, zementu-siloa eraitsi edo jasotzea, galdara erabiliz hormigonatzea, adreilu-paleak deskargatzea eta abar.

– Eslingekin praktikak: estropuen, eslingen, girgiluen, kateen eta kakoen mota guztiak bereiztea eta behar bezala erabiltzea.

– Errepidean gidatzea: mendateak, malda eta aldapa luzeak eta abar.

– "Lur orotan" gidatzea: erreduktoreak eta blokeoak

erabiltzea.

– Lur motak bereiztea.

– Laneko segurtasun-arauak.

IV.20.– Autopropultsatutako garabi mugikorren garabilariaren edo operadorearen kalifikazio indibidualeko txartela. B kategoria.

a) Gutxieneko iraupena: 450 ordu, honela banatuak: 150 ordu prestakuntza teorikorako eta 300 ordu prestakuntza praktikorako.

A kategoriako autopropultsatutako garabi mugikorraren operadorearen txartela dutenek B kategoriako txartela eskuratu nahi badute, A kategoriarako adierazitakoa zenbatuko zaie prestakuntza teorikoan eta praktikoan egindako denboratzat. Prestakuntza praktikoaren gainerako denbora, berriz, B kategoriako karga izendatuko autopropultsatutako garabi mugikorrekin bete beharko dute.

b) Gutxieneko programa: A kategoriarako adierazi dena, baina jakintza gehiagorekin.

V. ERANSKINA / ANEXO V
LANBIDE TXARTELAREN EREDUA / MODELO DE CARNÉ PROFESIONAL

&#9; &#9;<IMG SRC="Image14.gif" WIDTH=392 HEIGHT=43>

&#9;&#9;INDUSTRIA, MERKATARITZA&#9;DEPARTAMENTO DE INDUSTRIA,

&#9;&#9;ETA TURISMO SAILA&#9;COMERCIO Y TURISMO

&#9;&#9;…………….ako Lurralde Ordezkaritza&#9;Oficina Territorial de………

&#9;&#9;TXARTELA/CARNÉ

&#9;&#9;IZENA / NOMBRE:

&#9;&#9;NAN / DNI:

&#9;

&#9; LURRALDE BULEGOKO BURUA

&#9;Noiz emana / Fecha de exped.:&#9;JEFE DE OFICINA TERRITORIAL

&#9;LANBIDEAN JARDUTEKO GAITZEN DU, BAINA &#9;HABILITA PARA EL EJERCICIO PROFESIONAL

&#9;ENPRESA BAIMENDU BATEN PLANTILLAN &#9;SOLAMENTE SI ESTÁ EN PLANTILLA EN UNA

&#9;BADAGO SOILIK&#9;EMPRESA AUTORIZADA

&#9;EZ DA BERRITU BEHAR&#9;NO NECESITA RENOVACIÓN

&#9;ONARTUTAKO AKREDITAZIOAK&#9;ACREDITACIONES RECONOCIDAS

VI. ERANSKINA
BAIMENDUTAKO ENPRESEN KATEGORIAK

– Iturgintzako enpresa instalatzailea.

– Berokuntzako eta ur bero sanitarioko enpresa instalatzailea.

– Berokuntzako eta ur bero sanitarioko enpresa mantentzailea.

– Girotzeko enpresa instalatzailea.

– Girotzeko enpresa mantentzailea.

– Behe-tentsioko elektrizitateko enpresa instalatzailea.

– Behe-tentsioko elektrizitateko enpresa instalatzaileak. Espezialitateak.

– Goi-tentsioko elektrizitateko enpresa instalatzaile-mantentzailea.

– Hotz-ekipoen enpresa instalatzailea.

– Hotz-ekipoen enpresa kontserbatzaile-konpontzailea.

– Gas-instalazioen enpresa. GE-I. kategoria.

– Gas-instalazioen enpresa. GE-II. kategoria.

– Gas-instalazioen enpresa. GE-III. Kategoria.

– Gas-instalazioen enpresa. GE-IV. Kategoria.

– Gas-instalazioen enpresa ikuskatzailea.

– Petroliotik eratorritako produktu likidoen enpresa instalatzailea. I. Kategoria.

– Petroliotik eratorritako produktu likidoen enpresa instalatzailea. II. kategoria.

– Petroliotik eratorritako produktu likidoen enpresa konpontzailea. III. kategoria.

– Aparatu jasotzaileen enpresa instalatzailea.

– Aparatu jasotzaileen enpresa kontserbatzailea.

– Dorre-garabien enpresa instalatzailea.

– Dorre-garabien enpresa kontserbatzailea.

– Autopropultsatutako garabi mugikorren enpresa kontserbatzailea.

– Presio-ekipoen enpresa instalatzailea. I. Kategoria.

– Presio-ekipoen enpresa instalatzailea. II. kategoria.

– Presio-ekipoen enpresa konpontzailea. I. Kategoria.

– Presio-ekipoen enpresa instalatzailea. II. kategoria.

– Ikuskatzeko eta gas-probak egiteko enpresa (AP-7).

– Arnasketa autonomoko ekipoetako botilen enpresa kargatzailea (AP-18).

– Arnasketa autonomoko ekipoetako botilak aldian behin ikuskatzeko enpresa (AP-18).

– Arnasketa autonomoko ekipoetako botilak ikuskatzeko enpresa (AP-18).

– Suteen aurkako babesen enpresa instalatzailea.

– Suteen aurkako babesen enpresa instalatzailea.

– Takografoen enpresa instalatzailea.

– Takografoak aldian behin ikuskatzeko enpresa baimendua.

– Abiadura-mugagailuen enpresa instalatzailea.

VII. ERANSKINA
ENPRESA BAIMENDUETARAKO ESKAKIZUNAK, ESPEZIALITATEAREN ETA KATEGORIAREN ARABERA

Enpresa Mota&#9;Pertsonaleko gutxieneko beharrak&#9;Gaitutako teknikari &#9;Ezbeharragatiko aseguru

&#9;&#9;tituludunaren beharra&#9;polizaren gutxieneko zenbatekoa

Iturgintzako instalatzailea&#9;Baimendutako profesional bat&#9;Ez&#9;200.000 euro

Berokuntzako eta ur bero sanitarioko instalatzailea.&#9; Txarteldun operario bat eskatutako kategoria eta espezialitate bakoitzeko.&#9;Ez&#9;300.000 euro

Berokuntzako eta ur bero sanitarioko mantentzailea.&#9; Txarteldun operario bat eskatutako kategoria eta espezialitate bakoitzeko.&#9;Ez&#9;200.000 euro

Girotzeko instalatzailea&#9;Txarteldun operario bat eskatutako kategoria eta espezialitate bakoitzeko.&#9;Ez&#9;300.000 euro

Girotzeko mantentzailea&#9;Txarteldun operario bat eskatutako kategoria eta espezialitate bakoitzeko.&#9;Ez&#9;300.000 euro

Behe-tentsioko elektrizitateko instalatzailea.&#9; Baimendutako operario bat, enpresa bakoitzaren kategoriakoa. &#9;Ez&#9;600.000 euro

&#9;Gehienez 10 operario txartel bakoitzeko.

Behe-tentsioko elektrizitateko instalatzailea. &#9; Baimendutako profesional bat, enpresa bakoitzaren kategoriakoa. &#9;Ez&#9;900.000 euro

Espezialitateak.&#9;Gehienez 10 operario txartel bakoitzeko.

Goi Tentsioko elektrizitateko instalatzaile-mantentzailea.&#9;&#9;Bai&#9;600.000 euro

Hotz-ekipoen instalatzailea&#9;Baimendutako profesional bat, salbu eta enpresak gaitutako teknikari tituluduna badu.&#9;Ez&#9;300.000 euro

Hotz-ekipoen kontserbatzaile-konpontzailea&#9;Baimendutako profesional bat, salbu eta enpresak gaitutako teknikari tituluduna badu.&#9;Ez&#9;300.000 euro

Gas-instalatzailea GE I kategoria&#9;Gehienez 5 operario txartel bakoitzeko.&#9;Ez&#9;300.000 euro

Gas-instalatzailea GE II kategoria&#9;Gehienez 10 operario txartel bakoitzeko.&#9;Bai&#9;300.000 euro

Gas-instalatzailea GE III kategoria&#9;Gehienez 10 operario txartel bakoitzeko.&#9;Bai&#9;500.000 euro

Gas-instalatzailea GE IV kategoria&#9;Gehienez 10 operario txartel bakoitzeko. &#9;Bai&#9;500.000 euro

Gas-instalazioen ikuskatzailea.&#9;Gehienez 5 operario txartel bakoitzeko.&#9;Ez&#9;300.000 euro

Petroliotik eratorritako produktu likidoen &#9;Baimendutako profesional bat Gehienez 5 operario txartel bakoitzeko.&#9;Ez&#9;300.000 euro

instalatzailea. I. kategoria

Petroliotik eratorritako produktu likidoen &#9;Baimendutako profesional bat Gehienez 5 operario txartel bakoitzeko.&#9;Ez&#9;600.000 euro

instalatzailea. II. kategoria

Petroliotik eratorritako produktu likidoen &#9;Baimendutako profesional bat Gehienez 5 operario txartel bakoitzeko.&#9;Ez&#9;600.000 euro

konpontzailea. III. kategoria.

Aparatu jasotzaileen instalatzailea&#9;Gaitutako bost operario&#9;Bai&#9;500.000 euro; instalazio- eta

&#9;&#9;&#9;kontserbazio-jarduerak ere barne

&#9;&#9;&#9;hartuta egon daitezke.

Enpresa Mota&#9;Pertsonaleko gutxieneko beharrak&#9;Gaitutako teknikari &#9;Ezbeharragatiko aseguru

&#9;&#9;tituludunaren beharra&#9;polizaren gutxieneko zenbatekoa

Aparatu jasotzaileen kontserbatzailea.&#9;Gaitutako bi operario&#9;Bai&#9;500.000 euro; instalazio- eta

&#9;&#9;&#9;kontserbazio-jarduerak

&#9;&#9;&#9;ere barne hartuta egon daitezke.

Dorre-garabien instalatzailea.&#9;Gaitutako hiru muntatzaile (bi mekanika-arlokoak eta bat elektrizitate-arlokoa) &#9;Bai&#9;600.000 euro

Dorre-garabien kontserbatzailea.&#9;Gaitutako bi operario&#9; Ez&#9;600.000 euro. Enpresa

&#9;&#9;&#9;instalatzaile-kontserbatzailea bada,

&#9;&#9;&#9;poliza bakarra nahikoa izango da.

Autopropultsatutako garabi mugikorren kontserbatzailea.&#9; Gaitutako operario bat 30 garabiko edo kontserbatu beharreko zati bakoitzeko. &#9;Ez&#9;1.000.000 euro

&#9;Gutxienez horietatik bat kontserbatu beharreko garabien kategoriari dagokion

&#9;autopropultsatutako garabi mugikorraren operadore-txartelaren jabe izango da.

1. kategoriako presio-ekipoen instalatzailea &#9;Soldatzaile homologatu bat.&#9;Bai&#9;500.000 euro

(edonolako aparatuak).

2. kategoriako presio-ekipoen instalatzailea &#9;Soldatzaile homologatu bat, lotura soldatuak erabiltzen baditu.&#9;Ez&#9;300.000 euro

(ITCrik gabeko aparatuak edo AP13, 14 eta 17 ITCei

dagozkien aparatuak soilik).

Presio-ekipoen konpontzailea. I. kategoria&#9;Soldatzaile homologatu bat.&#9;Bai&#9;500.000 euro

Presio-ekipoen konpontzailea. I. kategoria&#9;Soldatzaile homologatu bat.&#9;Ez&#9;300.000 euro

Gas-botilak ikuskatzeko eta gas-probak &#9;&#9;&#9;500.000 euro

egiteko enpresa (AP-7)

Arnasketa autonomoko ekipoetako botilen enpresa &#9;Gaiari buruzko jakintzak dituen espezialista bat&#9;&#9;500.000euro

kargatzailea (AP-18)

Arnasketa autonomoko ekipoetako botilak aldian &#9;Gaiari buruzko jakintzak dituen espezialista bat&#9;Bai&#9;500.000 euro

behin ikuskatzeko enpresa (AP-18)

Arnasketa autonomoko ekipoetako botilak &#9;Gaiari buruzko jakintzak dituen espezialista bat&#9;&#9;500.000 euro

ikuskatzeko enpresa (AP-18)

Suteen aurkako babesen instalatzailea.&#9;– Elektronikan prestakuntza egiaztatua duen espezialista, baldin

&#9;eta enpresa detekzioko, alarmako edo alarma-komunikazioko

&#9;jarduera batean erregistratzen bada.

&#9;– Soldaduran prestakuntza egiaztatua duen espezialista, baldin eta &#9;Bai&#9;900.000 euro

&#9;itzaltzeko sistemen jarduera batean erregistratzen bada.

Enpresa Mota&#9;Pertsonaleko gutxieneko beharrak&#9;Gaitutako teknikari &#9;Ezbeharragatiko aseguru

&#9;&#9;tituludunaren beharra&#9;polizaren gutxieneko zenbatekoa

Suteen aurkako babesen mantentzailea.&#9;– Elektronikan prestakuntza egiaztatua duen espezialista,

&#9;baldin eta enpresa detekzioko, alarmako edo alarma-komunikazioko

&#9;jarduera batean erregistratzen bada.

&#9;– Soldaduran prestakuntza egiaztatua duen espezialista, baldin eta itzaltzeko &#9;Bai&#9;900.000 euro

&#9;sistemen jarduera batean erregistratzen bada.

Takografoen instalatzailea&#9;Takografoen instalatzaile bat&#9;Ez&#9;60.000 euro

Takografoak aldian behin ikuskatzeko &#9;Takografoen instalatzaile bat&#9;Ez&#9;60.000 euro

baimendutako enpresa.

Abiadura-mugagailuen instalatzailea.&#9;Abiadura-mugagailuen instalatzaile bat.&#9;Ez&#9;60.000 euro

VIII. ERANSKINA / ANEXO VIII
BAIMENDUTAKO ENPRESAREN ZIURTAGIRI EREDUA
MODELO DE CERTIFICADO DE EMPRESA AUTORIZADA

BAIMENDUTAKO ENPRESA IZAERA ZIURTATZEKO AGIRIA&#9;CERTIFICADO DE EMPRESA AUTORIZADA

Zenbakia:&#9;Número:

Noiz arteko balioa:&#9;Válido hasta

ESPEZIALITATEA:

ESPECIALIDAD:

ENPRESA:

EMPRESA:

ENPRESAREN ORDEZKARIA:

REPRESENTADA POR:

HELBIDE SOZIALA:

CON DOMICILIO SOCIAL EN:

ENPRESAREN ALTA EGUNA:&#9;ESPEZIALITATEAN ZUZENEAN ENPLEGATUTAKO LANGILE KOPURUA:

FECHA DE ALTA DE LA EMPRESA:&#9;N.º DE PERSONAS EMPLEADAS DIRECTAMENTE EN LA ESPECIALIDAD

ESPEZIALITATEAN BAIMENDUTAKO INSTALATZAILE KOPURUA:&#9;ENPRESAKO LANGILEEN KOPURU OSOA:

N.º INSTALADORES AUTORIZADOS EN LA ESPECIALIDAD:&#9;PERSONAL TOTAL DE LA EMPRESA:

ERREFERENTZIAK/REFERENCIAS

IFZ edo NAN&#9;INDUSTRIA ERREGISTRO ZENBAKIA:

NIF ó DNI&#9;N.º REGISTRO INDUSTRIAL

JARDUERA EKONOMIKOEN GAINEKO ZERGAREN EPIGRAFEA:&#9;BAIMENDUTAKO INSTALATZAILEEN ERREGISTROAREN

EPÍGRAFE DEL IMPUESTO DE ACTIVIDADES ECONÓMICAS:&#9;ALTA ZENBAKIA:

&#9;N.º DE ALTA EN EL REGISTRO DE INSTALADORES AUTORIZADOS

ASEGURU KONPAINIA&#9;ASEGURU POLIZAREN ZENBAKIA

COMPAÑÍA DE SEGUROS&#9;N.º PÓLIZA DE SEGURO

Lurralde Bulego honek aurkeztutako dokumentuak aztertu ditu, baita aurkeztutako txostenak eta aurrekariak aztertu ere. Horiek guztiak aintzat hartuta, enpresa baimenduko honako ziurtagiri hau ematea erabaki du, ziurtagiri hau arautzen duen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuak ematen dizkion eskumenen arabera.

Esta Oficina Territorial, examinada la documentación presentada y a la vista de los informes solicitados y antecedentes obrantes en la misma, ha resuelto otorgar el presente Certificado de empresa autorizada, de acuerdo con las facultades que le otorga el Decreto 63/2006, de 14 de marzo, que lo regula.

…………..………., …………....eko ……..…..…aren …..a / …………….., a …….de ……..……….de 20…

LURRALDE BULEGOKO BURUA / EL JEFE DE OFICINA TERRITORIAL
Sin./Fdo: ………………………………………………

Azterketa dokumentala