Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2006ko apirilaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
2155

LEHIAKETA PUBLIKOA, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuarena, Zumarragako ospitaleko Erradiologia Zerbitzua irudia atzemateko ekipamenduz hornitu eta horren instalazioa kontratatzeko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua, Osasun Sailari atxikitako entitate publikoa, Araba kalea, 45 zk. - E, 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba). Telefonoa: 945 00 62 76. Faxa: 945 00 62 03.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Ekonomikoko eta Kontratazioko Zuzendariordetza.

c) Espedientearen zenbakia: G/140/20/0/0715/ O361/0000/022006.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Zumarragako ospitaleko Erradiologia Zerbitzua irudia atzemateko ekipamenduz hornitu eta horren instalazioa.

b) Entregatu beharreko unitate-kopurua: betekizun teknikoen pleguan zehaztutakoa.

c) Loteak eta kopurua: bakarra.

d) Entregatzeko lekua.

e) Entregatzeko epea: ikusi oinarriak.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 100.000,00 euro.

5.– Behin-behineko fidantza: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Erakunde Zentrala.

b) Helbidea: Araba kalea, 45.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01006.

d) Telefonoa: 945 00 62 76.

e) Telefaxa: 945 00 62 03.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko epea amaitu baino 6 egun lehenago.

7.– Kontratistaren betebeharrak. Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: ikusi oinarriak, horiek egiaztatzeko aurkeztu behar diren agiriak zeintzuk diren jakiteko.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2006ko maiatzaren 11, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitakoak.

c) Eskabideak aurkezteko lekua: ikusi 1. puntua.

d) Lizitatzaileak nahitaez noiz arte eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete, eskaintzak jendaurrean irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak onartzea: ikusi oinarriak.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea, b) Helbidea, c) Herria: ikusi 1. puntua, d) Eguna: 2006ko maiatzaren 17a (baldin eta Herri Administrazioen Kontratuen Erregelamendu Orokorreko 80.4 artikuluan xedatutakoa aplikatzeagatik atzeratzen ez bada), e) Ordua: 11:45ak.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarkien gastuak: 383,05 euro.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna.

13.– Deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web orria: https://expedientes.osakidetza.net/contrata.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko martxoaren 28a.

Kontratazio Mahaiko ordezko lehendakaria,

CARLOS AGUIRREBEITIA MOMEÑE.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana