Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2006ko apirilaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
2142

EBAZPENA, 2006ko apirilaren 4koa, Gizarte Ongizateko zuzendariarena, hiru urtetik beherako haurrak dituzten familiei laguntzeko eta hiru urtetik beherako haurren arretarako zentroen sarea finkatzeko 2006ko otsailaren 15eko Aginduan araututako diru-laguntzei buruzko ebazpen-proposamena eman behar duen kide anitzeko organoko kideak izendatzen dituena.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren 2006ko otsailaren 15eko Aginduak (otsailaren 23ko EHAA) hiru urtetik beherako haurrak dituzten familiei laguntzeko eta hiru urtetik beherako haurren arretarako zentroen sarea finkatzeko diru-laguntzak arautzen ditu. Agindu horren 8. artikuluan xedatzen denez, Gizarte Ongizateko zuzendariak izendatutako kide anitzeko organo batek ebazpen-proposamena emango du. Organo hori teknikari-mailako eta Gizarte Ongizateko Zuzendaritzari atxikitako hiru funtzionariok osatuko dute. Gizarte Ongizateko zuzendariak izendatuko ditu, baita horien artean lehendakaria eta idazkaria aukeratu ere.

Aurrekoarekin bat etorriz, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Honako pertsona hauek izendatzea diru-laguntzei buruzko ebazpen-proposamena emango duen kide anitzeko organoko kide izateko:

– M.ª José Berciano Pérez andrea, Gizarte Ongizateko Zuzendaritzako teknikaria, lehendakari-lanak egingo dituena.

– Emilio Sola Ballojera jauna, Gizarte Ongizateko Zuzendaritzako teknikaria.

– Isabel Paredes Zabala andrea, Gizarte Ongizateko Zuzendaritzako teknikaria, idazkari-lanak egingo dituena.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko apirilaren 4a.

Gizarte Ongizateko zuzendaria,

CARMEN VICIOSO ETXEBARRIA.


Azterketa dokumentala