Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2006ko apirilaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Durangoko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
2092

EDIKTUA, titulu judizial bat betearazteko bideratutako 171/04 judizioaren ondoriozkoa.

Durangoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: L2 171/04 titulu judizial bat betearazteko.

Demandatzailea: Oscar Gutiérrez Orgaz.

Abokatua:

Prokuradorea: Virginia Tejada Fernández.

Demandatua: Aresol Sport.

Gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatu judizioaren gainean autoa eman da. Hauek dira xedapenak:

XEDAPENAK

1.– Alderdi exekutatzaile den Oscar Gutiérrez Orgazek eskatuta, parte exekutatu den Aresol Sporten kontra, ondoren zehaztutako zenbatekoak exekutatzea agintzen da: 681,69 euro, tronkoarenak, eta 204,50 euro, interes eta kostuei dagozkienak.

2.– Alderdi betearaziaren ondasunak eta eskubideak enbargatu, erreklamatutako erantzukizunak bete arte.

3.– Bidal bekio exhorto bat Galdakaoko Bake Epaitegiari, ondoren datorrena egin dezan:

1) Ordaintzeko errekerimendua egin gabe, alderdi betearazia den Aresol Sporten ondasunak enbargatu beharko dira aipatutako zenbatekoak estali arte, Prozedura Zibilari buruzko Lege berriaren III. liburuko IV. tituluko III. kapituluko 1. sekzioan ezarritako traba gauzatuz.

2) Betearazpena egingo zaionari errekerimendua egin, gehienez ere hamar eguneko epean epaitegi honetan edo enbargoa egiterakoan batzorde judizialaren aurrean betearazpenaren zenbatekoa estaltzeko adinako ondasun eta eskubideen zerrenda adieraz dezan. Behar denean, kargen eta zamen berri eman beharko du, eta higiezinen kasuan, okupatuta dauden, nortzuk dauden eta zein titulu duten adierazi beharko du. Ohartarazten zaio zigorrak ezarri ahal zaizkiola, gutxienez desobedientzia larria leporatuta, baldin eta: dituen ondasunen zerrenda aurkezten ez badu, bereak ez diren ondasunak aipatzen baditu, enbargatzekoak izan daitezkeen ondasunak aipatzen ez baditu edo ondasun horiek dituzten kargak edo zamak aipatzen ez baditu. Horrez gain, gerta daiteke aldizka isunak jartzea, errekerimenduari behar bezala erantzuten ez badio.

4.– Exekutatuaren ondarea ikertzeari dagokionez bidali bekio ofizioa Erregistroko Kontsulta Zerbitzuari.

5.– Alderdiei jakinarazi prozesu hau gauzatzen den bitartean helbidea aldatzen badute, epaitegi honi berehala jakinarazi beharko diotela, Prozedura Zibilari buruzko Lege berriaren 155.5 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz (PZLb).

6.– Betearazpen-demandaren eta erantsitako agirien kopiak entregatuaz, jakinaraz bekie —epatzerik eta zitaziorik gabe— ebazpen hau betearazpena ezarri zaienei, edozein unetan betearazpenean azaldu ahal daitezen.

Ebazpen hau irmoa da, eta horren aurka ez dago errekurtsorik aurkezterik (PZLb, 551.2 artikulua). Hala ere, agindu den betearazpenaren aurka egin dezakete zordunek, hamar eguneko epean, auto hau jakinarazten den egunetik aurrera.

Hori erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura.	Idazkariaren sinadura.

Aresol Sport demandatuak eta haren administratzaile den Eva Patricia Oliveira Pérezek helbidea egun non duten ez dakigunez gero, erabaki da ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan agindutakoarekin bat (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dute interesatuek, epaitegi honetako idazkaritzan.

Durango (Bizkaia), 2006ko martxoaren 20a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala