Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2006ko apirilaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
2084

EDIKTUA, titulu judizial bat betearazteko bideratutako L2 146/06 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: L2 146/06 titulu judizial bat betearazteko.

Alderdi demandatzailea: Iberdrola Distribución Eléctrica SAU.

Alderdi demandatua: María Soledad Muza Jiménez.

Gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatu judizioaren gainean ebazpena eman da. Hau dio hitzez hitz:

AUTOA

Epailea: Cristina López de la Fuente.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Data: bi mila eta seiko martxoaren hamarra.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Martínez Rivero prokuradoreak, Iberdrola Distribución Eléctrica SAUren izenean eta ordez, María Soledad Muza Jiménezen aurkako ohartarazpen-prozedurarako idazki bat aurkeztu zuen. Probidentzia batez idazki hori onartu egin zen, eta eskatutako zenbatekoa ordaintzeko eskatzea erabaki zen. Errekerimendua egin da eta ez aurka egiteko idazkirik aurkeztu ez eta ordaindu denik egiaztatu ere.

Bigarrena.– Horregatik, betearazpena abiarazteko eta neurriak hartzeko eskatu du eskatzaileak.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 816.1 artikuluan agintzen denez (PZLb), ordaintzeko errekerimendua egin zaion zordunak hogei eguneko epean eskatzaileari ordaintzen ez badio edo aurka eginez prozeduran agertzen ez bada, auto bat emango da zor den diru-zenbatekoaren betearazpena abiarazteko.

Kasu honetan, hartzekodunak eskabidea egin du eta zordunari errekerimendua egin zaio, baina ez da azaldu epaitegi honetan. Horrek guztiorrek bide ematen du betearazpena dakarren titulua eratzeko, Prozedura Zibilari buruzko Lege berriaren 517. artikuluaren 9. zenbakian eta 816.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz. Erreklamatutako zenbatekoa, bestalde, epemugatua, zehaztua eta likidoa da.

Bigarrena.– Prozedura Zibilari buruzko Lege berriaren 816.2 artikuluan agintzen denez, betearazpena abiarazteko autoa ematen den egunetik aurrera, aipatu legearen 576. artikuluan jasotako interesak sortuko ditu zorrak. Beraz, bidezko da legezko interesak ezartzea, bi puntuz gehituta.

Interesei eta kostuei dagokienez, erreklamatutakoak ez du gainditzen 575.1. artikuluan ezarritako muga.

Titulu judizialak betearazterakoan ez da beharrezkoa ordainketa aldez aurretik errekeritzea (PZLb, 580. artikulua). Beraz, bidezkoa da ebazpen honetan alderdi betearazleak izendatutako ondasunak enbargatzeko zuzenean agintzea, erreklamatutako zenbatekoei aurre egiteko nahiko direla uste baita, halaxe xedatzen baita Prozedura Zibilari buruzko Lege berriaren 553.1.4 artikuluan.

XEDAPENAK

1.– Alderdi betearazle den Iberdrola Distribución Eléctrica SAUren izenean eta ordez Martínez Rivero prokuradoreak eskatuta betearazpena abiarazi da María Soledad Muza Jiménezen aurka, zeina alderdi betearazia baita. Zenbatekoa: batetik, 1.379,57 euro, tronkoarenak, zeinak gaurtik aurrera legezko interesak —bi puntuz gehituta— sortuko baititu, eta bestetik, 413,87 euro, interes eta kostuengatik, nahiz eta azken horiek gero likidatu egin daitezkeen.

2.– María Soledad Muza Jiménezen ondasun direnez, ondasun hauek enbargatutzat jotzen dira:

– Saldoa, kontu korronteak edo beste batzuk.

Eskatutakoarekin bat etorriaz, bidali bekie ofizioa BBK eta BBVA banku-erakundeei, banku-erakundean bere izenean irekitako kontu korrontean María Soledad Muza Jiménez exekutatuak duen saldoa atxiki eta erreklamatutako erantzukizunei aurre egiteko. Zenbatekoa epaitegi honetako Kontsignazio eta Gordailuen Kontuan sartu beharko da.

3.– Alderdiei jakinarazi prozesu hau gauzatzen den bitartean helbidea aldatzen badute, epaitegi honi berehala jakinarazi beharko diotela, Prozedura Zibilari buruzko Lege berriaren 155.5 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz (PZLb).

4.– Jakinaraz bekio alderdi betearaziari ebazpen hau iragarki-oholaren bidez eta EHAAn argitaratuta, eta betearazpen-demandaren eta erantsitako agirien kopiak entregatu, epatzerik eta zitaziorik egin gabe, hain justu ere, edozein unetan betearazpenean azaltzeko aukera izan dezan. Ebazpena Martínez Rivero prokuradoreari igorriko zaio eginbideak gauzatu ditzan.

Ebazpen hau irmoa da, eta horren aurka ez dago errekurtsorik aurkezterik (PZLb, 552.2 artikulua). Hala ere, abiarazi den betearazpenaren aurka egin dezakete zordunek, auto hau jakinarazten den egunaren ondoko hamar eguneko epean (PZLb, 816.2. eta 556.1 artikuluak).

Hori erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura.	Idazkariaren sinadura.

Alderdi demandatuak helbidea edo bizilekua non duen jakiterik ez dagoenez gero, epaileak, 2006ko martxoaren 10ean emandako auto batez, erabaki du ediktu hau epaitegiko iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, zitazioa egiteko eginbidea gauzatzeko. Hala agintzen da Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan.

Barakaldo (Bizkaia), 2006ko martxoaren 10a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala