Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2006ko apirilaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
1982

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioaren gaineko 1085/05 judizioaren ondoriozkoa.

PROBIDENTZIA

Epaile magistratua: Gerardo Calvo Tello.

Lekua: Donostia-San Sebastián.

Data: bi mila eta seiko martxoaren hamahirua.

Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZLb) 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, Michael Brand demandatuari eman bekio ediktu bidez aipatu ebazpenaren berri, bere gaur egungo helbidea ezezaguna denez gero, ezin baitzaio aurrez aurreko jakinarazpena egin. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da ediktua.

Inpugnatzeko modua: berraztertzeko errekurtsoaren bidez, epaitegi honetan; hori gorabehera, erabakitakoa gauzatu egingo da. Errekurtsoa idatziz aurkeztu beharko da, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik harako bost egun balioduneko epean; errekurtsogilearen ustez zein arau-hauste egin den adierazi beharko da. Eskakizun horiek bete ezean, errekurtsoa ez da onartuko (PZLb, 451. eta 452. artikuluak).

Hori erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.

EPAILEAREN SINADURA.	IDAZKARIAREN SINADURA.


Azterketa dokumentala