Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2006ko apirilaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1971

AGINDUA, 2006ko martxoaren 16koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Erandioko (Bizkaia) "Erandio" Musika Eskola Publikoari musika espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Erandioko (Bizkaia) "Erandio" Musika Eskola Publikoaren erakunde titularraren ordezkariak musika espezialitateak gehitzeko baimena eskatuz hasarazi duen espedientea aztertu da.

Espedientea Hezkuntzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak izapidetu du, indarrean dagoen araudiak eskatutako agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskumena duten erakundeek beren txostena egin diote.

Urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen da irakasleei Musika Eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (289/1992 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak —Musika Eskolak— sortzea eta horien jarduna arautzen duena; 1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).

Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Erandioko (Bizkaia) "Erandio" Musika Eskola Publikoari (kode zenbakia: 48011366) baimena ematen zaio 2005-2006 ikasturtetik aurrera biola eta perkusioa espezialitateak irakasteko.

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira: 1., 2., 3. eta 4. mailakoak.

Adarra:

– Kantua: korua.

– Instrumentu sinfonikoak: biolina, flauta, klarinetea, saxofoia, tronpeta, biolontxeloa, biola eta perkusioa.

– Instrumentu polifonikoak: pianoa, akordeoia, gitarra eta klabezina.

– Bertakoa: trikitixa eta panderoa.

– Zenbait joera: bateria.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko martxoaren 16a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


Azterketa dokumentala