Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2006ko apirilaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
1968

EBAZPENA, 2006ko martxoaren 15ekoa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, Sofía San Millán del Valle lankideak NBE-2005BA/0056 erreferentziako proiektuan garatu behar zuen jardunaren zati bati uko egiteko eskabidea onartzen duena. Proiektu hori Máster en Cooperación Internacional Descentralizada entitateak aurkeztu zuen Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko 2005eko Fondoaren kontura Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko, Nazio Batuetako nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei laguntzak emateko deialdian.

Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko, Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei 2005. urtean emateko laguntzetarako deia egin zuen Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2005eko otsailaren 15eko Aginduan ezarritakoaren bat, Máster en Cooperación Internacional Descentralizada entitateari 13.500 euroko diru-laguntza eman zitzaion, Sofía San Millán del Valle lankidearen gastuak ordaintzeko. Aipatutako lankideak Mexikon garatu behar zuen jarduera.

2006ko urtarrilaren 31n diru-laguntza zati bati uko egiteko eskabidea iritsi zitzaion Lankidetzaren Garapenerako Zuzendaritzari.

Ukoaren arrazoiak lankideak bulegoaren kudeaketarekin dituen ezadostasunak dira.

Azaldutako guztiagatik, entitate onuradunak eskatutako aldaketak onartzearen aldeko txostena egin zuen Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak. Beraz, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– "Máster en Cooperación Internacional Descentralizada" entitateak Sofía San Millán del Valle proiektuan eskatutako ukoa onartzea; erakunde onuradunak 5.625 euro itzuli beharra dakar horrek, dagoeneko egina zegoen 6.750 euroko bigarren ordainketari zegozkionak. Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoren konturako 2005eko proiektuak laguntzeko deialdiaren barruan aurkeztu zen proiektua.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Gizarte Gaietako sailburuordeari zuzenduta. Ebazpenaren jakinarazpena egiten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko martxoaren 15a.

Garapen Lankidetzarako zuzendaria,

IGOR IRIGOYEN FUENTES.


Azterketa dokumentala