Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2006ko apirilaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Herrizaingo Saila
1961

AGINDUA, 2006ko martxoaren 28koa, Herrizaingo sailburuarena, zeinaren bidez ebatzi egiten baita Herrizaingo Saileko Zerbitzu Zuzendaritzako goi-kargu baten idazkari lanpostua, izendapen askez, betetzeko deialdia.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c artikuluari jarraiki eta lege horretako 10.1.c artikuluan ematen zaizkidan eskumenak erabiliz, hauxe

XEDATU DUT:

Lehenengoa.– Herrizaingo Saileko Zerbitzu Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izendatzea Begoña Barturen Goyenechea andrea. Kodea: 1001, dotazioa: 51, maila: 18.

Bigarrena.– Izendapen horrek 2006ko martxoaren 30etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Administrazio bideari amaiera ematen dion agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik harako hilabeteko epean, eman duen organoaren aurrean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzitarako Epaitegiaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik harako bi hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko martxoaren 28a.

Herrizaingo sailburua,

JAVIER BALZA AGUILERA.


Azterketa dokumentala