Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2006ko martxoaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Euskal Herriko Unibertsitatea
1581

EBAZPENA, 2005eko otsailaren 22koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gerentziarena, administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak argitaratzeko dena.

Gerentziaren 1999ko martxoaren 9ko Erabakiaren bidez argitaratu egin ziren unibertsitate honetako administrazio eta zerbitzuetako pertsonal funtzionario eta laboralaren lanpostuen zerrendak (1999ko apirilaren 30eko EHAA). Ondoren, Gerentziaren 1999ko maiatzaren 27ko Erabakiaren bitartez zuzendu egin ziren martxoaren 9ko erabakian ikusitako akatsak (1999ko ekainaren 22ko EHAA).

Gerentziaren 2000ko urriaren 6ko Erabakiaren bidez argitaratu egin zen unibertsitate honetako behin-behineko pertsonalarentzat gordetako lanpostuen zerrenda (2000ko urriaren 25eko EHAA).

Data batean indarrean dauden lanpostuen zerrendak eguneratu egin behar dira behin eta berriro, indarreango prozedurei jarraiki onartuak izan diren aldaketak eginez, Euskal Funtzio Publikoaren 6/1989 Legeko 16. artikuluan jasotakoa betetzeko.

Adierazitakoa kontuan hartuta, Gerentzia honek, Gobernu Kontseiluak 2005eko azaroaren 24an eta 2006ko otsailaren 22an egin zituen bileretan gaia aztertu eta aldaketak onartu ondoren, eta Errektorearen 2004ko ekainaren 17ko Erabakiaz emandako ahalmenez baliatuz, ondokoa

ERABAKI DU:

Lehenengoa.– Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren lanpostuen zerrendei egindako aldaketak, erabaki honen eranskinean jasota daudenak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuak izan daitezela xedatzea.

Bigarrena.– Interesatuek aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango dute aldaketen kontra Gobernu Kontseiluaren aurrean, hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Leioa, 2006ko otsailaren 22a.

Gerentea,

PATXI XABIER AIZPURUA TELLERIA.

ERANSKINA

A) Errektorearen 2005eko abenduaren 14ko Ebazpenak hasitako balioespen-prozesuaren ondorioz maila-aldaketarik jaso duten pertsonal funtzionario eta lan-kontratudunaren langileen zerrendako postuak.

Ondoren zerrendaturik agertzen diren lanpostuen dotazio guztiei aldatu zaie esleitutako norako edo ordainketa-maila eta ondoren adierazten dena izango da, kasuan kasuko mailari dagokion osagarri espezifikoari esleitutako zenbatekoa ere egokituko zaielarik.

Kodea	Izena	Lehengo maila 	Maila berria

		(behin-behinekoa)	(behin betikoa)

210	Testu akademikoak itzultzeko teknikaria	27	 28

238	Unibertsitate-hedakuntzarako teknikari ertaina	 18	21

239	Ikerkuntzarako ekonomi gestioaren arduraduna	23	 26

241	Artxibo nagusiko teknikaria	21	22

242	DBLO segurtasun-arduraduna	24	25

243	Ingurumen-gestioaren teknikaria	23	24

245	Gradu-ikasketen zerbitzuko burua	27	26

246	Gradu-ondoko ikasketen zerbitzuko burua	27	 26

247	Ikasketa-plan, ikastegi eta sailen ataleko burua	 24	23

248	Master eta doktoregoaren ataleko burua	24	23

252	Barriolako administratzailea	22	21

253	Azterketa, dokumentazio eta proiektuen arduraduna	 23	24

B) Errektorearen 2005eko abenduaren 14ko Ebazpenak hasitako balioespen-prozesuaren ondorioz behin betiko maila-baieztapenik jaso duten pertsonal funtzionario eta lan-kontratudunaren langileen zerrendako postuak.

Behin betikotzat baieztatzen zaie ondoren zerrendaturik agertzen diren lanpostuen dotazio guztiei, behin-behinekoz esleitutako norako edo ordainketa-maila, hauetako bakoitzaren balioespenak aldez aurretik esleitutakoaren maila bera eman baitu.

Kodea	Izena	Baieztatutako maila

221	Hizkuntza plangintzarako teknikaria	23

240	Ikerkuntzarako ekonomi gestioaren teknikaria	23

244	Argitarapen-idazkaritzako teknikaria	23

249	Campuseko teknikari juridikoa	23

250	Campuseko ekonomi teknikaria	23

251	Campuseko antolakuntza-teknikaria	23

254	Idazkaritza nagusiko teknikaria	23

C) Pertsonal funtzionario eta laboralaren lanpostuen zerrendako lanpostu aldatuak

1.1.– Dagokion jardute sailean honako hau aldatuko da:

Zk.	Kode	Lanpostuaren Izena	Hor.	H.E.	 Taldea	K/E	Adm.	Maila	O. Esp.	H. Esk.	 B.E.	Ohar.	Campusa

60	Argitalpen Zerbitzua

F 67	047	Argitarapen-Gunearen Burua	1	L	A	 01	UPV/EHU	25	2279208	3			3

1.2.– Horren ordez honako hau esan behar duelarik:

Zk.	Kode	Lanpostuaren Izena	Hor.	H.E.	 Taldea	K/E	Adm.	Maila	O. Esp.	H. Esk.	 B.E.	Ohar.	Campusa

060	Argitalpen Zerbitzua

F 67	047	Argitalpen Zerbitzuko burua	1	L	A	 01	UPV/EHU	25	2279208	3			3

2.1.– Dagokion ihardute sailean honako hau aldatuko da:

Zk.	Kode	Lanpostuaren Izena	Hor.	H.E.	 Taldea	K/E	Adm.	Maila	O. Esp.	H. Esk.	 B.E.	Ohar.	Campusa

363	Industria Ingeniaritza Teknikorako U.E. (Bizkaia)

F 625	147	Menpekoa	77	L	E	04	UPV/EHU	 13	1090080	1			3

2.2.– Horren ordez honako hau esan behar duelarik:

Zk.	Kode	Lanpostuaren Izena	Hor.	H.E.	 Taldea	K/E	Adm.	Maila	O. Esp.	H. Esk.	 B.E.	Ohar.	Campusa

363	Industria Ingeniaritza Teknikorako U.E. (Bizkaia)

F 1027	018	Administrazio-Laguntzailea (Ikastegiak)	 122	L	D	03	UPV/EHU	16	1089072	2			3

3.1.– Dagokion ihardute sailean honako hau aldatuko da:

Zk.	Kode	Lanpostuaren Izena	Hor.	H.E.	 Taldea	K/E	Adm.	Maila	O. Esp.	H. Esk.	 B.E.	Ohar.	Campusa

351	Enpresa Ikasketen U.E. (Bizkaia)

F 579	168	Telefonaria	24	L	D/E	03/04	 UPV/EHU	15	1225164	2			3

3.2.– Horren ordez honako hau esan behar duelarik:

Zk.	Kode	Lanpostuaren Izena	Hor.	H.E.	 Taldea	K/E	Adm.	Maila	O. Esp.	H. Esk.	 B.E.	Ohar.	Campusa

351	Enpresa Ikasketen U.E. (Bizkaia)

F 1028	018	Administrazio-Laguntzailea (Ikastegiak)	 123	L	D	03	UPV/EHU	16	1089072	2			3

4.1.– Dagokion ihardute sailean honako hau aldatuko da:

Zk.	Kode	Lanpostuaren Izena	Hor.	H.E.	 Taldea	K/E	Adm.	Maila	O. Esp.	H. Esk.	 B.E.	Ohar.	Campusa

0078	Erizaintza Saila

L 147	094	Lantegi eta Laborategiko Maisua	6	L	 II		UPV/EHU	24		3		01	3

4.2.– Horren ordez honako hau esan behar duelarik:

Zk.	Kode	Lanpostuaren Izena	Hor.	H.E.	 Taldea	K/E	Adm.	Maila	O. Esp.	H. Esk.	 B.E.	Ohar.	Campusa

0078	Erizaintza Saila

L 351	164	Laborategiko Teknikari Berezilaria	78	 L	III		UPV/EHU	20		2			3

5.– Baliabide orokorretarako gerenteordetzari adskribiturik geratuko dira gerentziari eta prebentzio-zerbitzuari egun adskribituta diren lanpostu guztiak, pertsonal funtzionari nahiz lan-kontratuen menpekoentzakoak izan, gerentearen idazkariaren lanpostua izan ezik.


Azterketa dokumentala