Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2006ko martxoaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Bilbao Bizkaia Kutxa
1189

IRAGARKIA, Ohiko Batzar Nagusirako deialdia egiten duena.

Administrazio Kontseiluak, 2006ko otsailaren 23an egindako batzarraldian hala erabakirik, eta Gizarte-Estatutuetako 31. artikuluan agintzen dena betez, Erakundeko Kontseilari Nagusi jaun-andreei, Ohiko Batzar Nagusirako deialdia zabaltzea erabaki du. Batzarra, lehenengo deialdian, martxoaren 24an izango da, ostirala, arratsaldeko 17:30ean, Sondikan dagoen Olako Hezkuntza Bereziko Institutuko Areto Nagusian, eta bigarren deialdian, 18:00etan, egun eta leku berean, hauxe izango delarik

EGUNEKO GAI-ZERRENDA:

I.– Batzarra eratu.

II.– Lehendakariaren informea.

III.– Kontrol-batzordearen informea.

IV.– Aztertu eta onartu, egoki bada, txostena, urteko balantzea eta emaitzen kontua. Era berean, aztertu eta onartuko dira, egoki bada, Administrazio-Kontseiluaren kudeaketa-txostena eta 2005eko ekitaldiari dagokion emaitzen banaketa.

V.– Zuzendaritza Nagusiaren izendapenaren berrespena.

VI.– Ekintza ongile soziala. Onartu, egoki bada, 2005eko ekitaldiaren kudeaketa eta likidazioa, 2006. urterako aurrekontua, gizarte-ekintza berriak eta Administrazio-Kontseiluari baimena eman, Eusko Jaurlaritzaren 240/2003 Dekretuko 21. artikuluan aurreikusitako ahalmenak erabiltzeko.

VII.– "BBK taldea" Kanpo-Auditoreen izendapena.

VIII.– Eskari-galderak.

IX.– IV., V., VI. eta VII. puntuen bozketa.

X.– Batzarreko akta onartu.

Bilbao, 2006ko martxoaren 6a.


Azterketa dokumentala