Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2006ko martxoaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
1166

AGINDUA, 2006ko otsailaren 9koa, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuarena, nekazaritza eta arrantza sektoreetako ibilbide profesionalei ematen zaizkien "Gonzalo Nardiz Bengoetxea" sarien 2005eko saridunak ezagutaraztekoa.

Irailaren 9ko 210/2003 Dekretuaren bitartez nekazaritza eta arrantza sektoreetako ibilbide profesionalei emateko "Gonzalo Nardiz Bengoetxea" sariak eratu ziren.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2005eko abuztuaren 3ko Aginduaren bidez, nekazaritza eta arrantza sektoreetako ibilbide profesionalei ematen zaizkien "Gonzalo Nardiz Bengoetxea" sarien 2005eko deialdia egin zen.

Aipatutako agindu horren zazpigarren oinarrian eta ondorengoetan ezarritakoaren arabera, eta, epaimahaiak, elkartu eta erabakia hartu duenez, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Nekazaritza sektoreko ibilbide profesionalari ematekoa den "Gonzalo Nardiz Bengoetxea" sariaren 2005eko deialdiko sariduna nor den ezagutaraztea. Hautagai hau izan da sariduna:

José Etxebarria Urrutia jauna.

Saridunak oso ibilbide profesional nabarmena dauka baratzezaintza eta frutagintzan, bai Euskal Herriko berezko aldaerak ikertu eta berreskuratzeko arloan eta bai ekoizpen arloan. Oso ezagunak dira bere produktuen kalitatea eta bere familia-ustiategiaren eredua.

Bigarrena.– Arrantza sektoreko ibilbide profesionalei ematekoa den "Gonzalo Nardiz Bengoetxea" sariaren 2005eko deialdiko sariduna nor den ezagutaraztea. Saria aho batez eman zaio hautagai honi:

José Ignacio Espel Fernández jaunari.

Saridunaren ibilbide profesionala erakunde publikoei lotuta egon izan da nagusiki, eta bide horretatik buru-belarri aritu izan da beti euskal arrantza-ontzidiaren balore eta interesak defendatzen. Den bezalako pertsona preziatua eta langile ona izanik, bere inguruan atxikimenduak eta adostasunak biltzeko gaitasun handia du.

Hirugarrena.– Aditzera ematea 2005eko "Gonzalo Nardiz Bengoetxea" sarietako epaimahaiak erabaki duela aitorpen berezia egitea Luis María Biteri Gonzalez de Mendibil jaunak nekazaritzaren sektorean izan duen ibilbide profesional aipagarriari, ibilbide berritzailea eta gizarte-ikuspegi sakonekoa izan baita, batez ere esnetarako aziendaren sektorean. Izan ere, baserria modernizatzen eta abeltzain eta nekazarien bizitza profesionalizatu eta hobetzen laguntzeko ahalegin handia egin baitu.

Laugarrena.– Interesdunei erabaki hauen berri ematea.

Bosgarrena.– Agindu honek administrazio-bidea agortzen du eta bere aurka interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Aginduaren aurka zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, dagoeneko aipatutako aldizkari ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko otsailaren 9a.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburua,

GONZALO SÁENZ DE SAMANIEGO BERGANZO.


Azterketa dokumentala