Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2006ko martxoaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
1159

67/2006 EBAZPENA, urtarrilaren 31koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Santiago Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendari lanpostua betetzeko deialdi publikoa iragartzen duena.

Santiago Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendari lanpostua hutsik dago (Arabako Osasun-barrutia). Hori dela eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du zuzendaritza nagusi honek. Hona hemen oinarriak

OINARRIAK:

Lehenengoa.– Santiago Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendari lanpostua betetzeko deialdian —ebazpen honen bitartez egiten da deia—, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioen erakundeei atxikitako langile finkoek parte har dezakete —funtzionarioek, estatupekoek nahiz lan-kontratuko langile finkoek—, bai eta Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta horko erakunde autonomoetako funtzionarioek eta beste langile batzuk ere. Hauek dira bete beharko dituzten baldintzak:

1.– Unibertsitate titulua eduki beharko dute.

2.– Administrazio- eta kudeaketa-lanetan esperientzia izan beharko dute.

Bigarrena.– Interesatuek Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Erakunde Zentraleko Giza Baliabideetako Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak, 10 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako eran ere aurkez ditzakete (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Prozedura Erkidearena, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeaz aldatua).

Hirugarrena.– Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek curriculum vitae aurkeztu beharko dute eskabidearekin batera. Hauek adierazi beharko dituzte:

– Ikasketa-tituluak.

– Betetako lanpostuak.

– Lanbidean eta kudeaketa sanitarioan duten esperientzia.

– Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta azaltzeko moduko beste edozein merezimendu.

Eskatzen diren betekizunei eta aurkeztutako merezimenduei buruzko agiriak aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri aurkez dezakete.

Laugarrena.– Deialdi hau Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez ebatziko da. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea emango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko urtarrilaren 31.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.


Azterketa dokumentala