Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2005eko abenduaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 11 Zenbakiko Epaitegia
6258

EDIKTUA, ordainketak ez egiteagatiko desahuzioa egiteko bideratutako L2 266/05 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 11 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: desahuzio bati buruzko hitzezko judizioa. L2 266/05.

Demandatzailea: Guillermo González Luezas.

Abokatua: Carlos Sebastián Ipiña.

Prokuradorea: Francisco de Borja Fernández Bodegas.

Demandatua: José María Pérez Arias.

Gaia: ordainketak ez egiteagatiko desahuzioa.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da, zeinaren epaitza honako hau baita:

Baietsi egin dut Fernández Bodegas prokuradoreak Guillermo González Luezasen izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, José M.ª Pérez Ariasen aurkakoa. Horregatik, suntsitutzat deklaratzen dut alderdien artean sinatutako errentamendu-kontratua, "Bar Txorierri" izeneko negozioa dagoen lonjari dagokiona (Urkiola kalea, z/g, Derio). Demandatua legezko epearen barruan lokala libre uztera kondenatzen dut, eta zera ohartarazten diot: horrela egiten ez badu, bertatik botako dela.

Halaber, honako zenbateko hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: 7.084 euro, lokala uzten den arte sortzen direnak, eta kontratuan ezarritako berandutza-interesak (hileko % 1).

Kostuak berariaz alderdi demandatuari ezartzen dizkiot.

José María Pérez Arias demandatuak egun helbidea non duen ez dakigunez, erabaki da aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bidez egin beharko da errekurtsoa, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bost egun balioduneko epean. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago epaitegi honetako idazkaritzan.

Bilbao (Bizkaia), 2005eko urriaren 13a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala