Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2005eko azaroaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
5687

IRAGARKIA, Merkataritza zuzendariak 2005eko uztailaren 26an emandako zehapen-prozedura hasteko erabakia "Hogarluz" dendaren titularra den Lakua Color 03 SLri jakinarazteko dena.

Zehapen-prozedura hasteko erabaki hori interesdunari jakinarazten ahalegindu arren, ezin izan da lortu, eta, beraz, honako iragarki hau argitaratzen da, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea aldatu zuen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.4 artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Zehapen-prozedura hasteko erabakia.

01A002/05/2005 espedientea.

Titularra: Lakua Color 03, S.L., "Hogarluz" saltokiaren titularra.

NAN/IFK: B01301365.

Lehenengoa.– Prozedura hastea erabaki duen organoa eta prozedura ebazteko eskumena duen organoa:

Prozedura hasteko erabakia hartzeko eskumena duen organoa da ebazteko eskumena duena, zehapen-ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 29.1 artikuluan ezarritakoaren arabera: "Prozedura ebazteko eskumena duten organoek prozedura hasteko eskumena ere izango dute". Hala ezartzen da, halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 127. artikuluaren 1. eta 2. puntuetan.

Merkataritza zuzendariak du zehapen-espedientea ebazteko eskumena, urriaren 16ko 223/2001 Dekretuaren 19.1.i artikuluan ezarritakoaren arabera (2001eko urriaren 24ko EHAA, 206. zk.), dekretu horren bitartez ezartzen baita Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko egitura organiko eta funtzionala.

Bigarrena.– Prozedura hastea dakarten gertakariak:

2005eko ekainaren 24an Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Arabako Lurralde Bulegoan Jesús M.ª Egurenek idazkia aurkeztu zuen, bertan honakoa adierazten du funtsean:

– Nolabaiteko lehia desleiala antzematen duela lanparak saltzen dituen "Hogarluz" deituriko saltokiak bere erakusleihoan kartel berde fosforeszentez "negozioa uzteagatiko likidazioa" iragartzen baitu, lehenago "erreformagatiko likidazio osoa" iragarri zuenean. Halaber, aipatu saltokiak baimen egokiak eskatu dituela egiaztatzeko eskatzen du.

2005eko ekainaren 30ean, zerbitzu-agindu bat betez, Merkataritza eta Turismo Saileko Arabako Lurralde Bulegoko Ikuskapen Zerbitzuak "Hogarluz" saltokira (honen titulartasuna Lakua Color 03 SLk du) agertu ziren, eta, Eider Pérez Fernández saltzailea bertan zela, 01253 ikuskapen-akta jaso zuten; honela dio hitzez hitz:

1.– Bisitatutako saltokiak "likidazioagatiko salmenta" egiten duen egiaztatzeko helburuarekin jasotako zerbitzu-aginduari dagokionez, hain zuzen ere, publizitatea egiten duela egiaztatu da, aipatu saltzeko eran eta ondorengo era honetan:

– Saltokiaren erakusleihoetan "negozioa uzteagatiko likidazioa" iragartzen duten hiru kartel daude.

– Halaber, bertaratutakoari (eta arduradunari telefonoz) autonomia erkidego honetan indarrean dagoen legeriak likidazioagatiko salmentari buruz xedatzen duenaren berri eman zaio, baita berau ez betetzea zigorgarri izan daitekeela ohartarazi ere.

2.– Bertaratutakoaren arabera 2 aste daramate gutxi gorabehera lehen aipaturiko publizitatea egiten eta datorren uztailaren 30ean saltokia itxiko dute.

Hirugarrena.– Salatutako arau-haustea, sailkapena eta zehapena:

Gertakari horiek urratu egiten dute maiatzaren 27ko Merkataritza-jarduerari buruzko 7/1994 Legearen 38.1.ñ artikuluan xedatutakoa (1994ko ekainaren 13ko EHAA, 11. zk.).

Administrazioko arau-hauste horiek arau-hauste arin modura daude sailkatuta, Merkataritza-jarduerari buruzko 1994ko maiatzaren 27ko 7/1994 Legearen 43.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Aipatutako arau-hauste hori zigortzeko, instrukzioa egindakoan bestelakorik erabaki badaiteke ere, ezar daitezkeen diru-zehapenak 1.502,53 eurora artekoak izan daitezke, betiere, Merkataritza-jarduerari buruzko Legearen 43.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta lege bereko 45. artikuluari lotuta, hor ezartzen baitira zehapenak mailakatzeko irizpideak.

Laugarrena.– Instrukzio-egilea izendatzea:

Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Zerbitzu Orokorretako zuzendariak, 2005eko uztailaren 26an emandako probidentziaren bitartez, zehapen-prozedura honen instrukzio-egile izendatu zuen Irma Domingorena Zapirain, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Arabako lurralde-bulegoari atxikitako letradua. Hala egin zuen ondorengo bi arauak aintzakotzat harturik: batetik, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen urriaren 16ko 223/2001 Dekretuaren 7. eta 11. artikuluak (2001eko urriaren 24ko EHAA, 206. zk.); eta bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioek duten zigortzeko ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 29. artikulua.

Aintzakotzat harturik azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 127. artikuluaren 1. eta 2. puntuak eta zehapen-ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 29. eta 36. artikuluak aipatutako aurrekariak,

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– Zehapen-espedientea hastea Lakua Color 03 SLri, B01301365 IFKduna eta helbidea Gorbea 9-11, 01012 Vitoria-Gasteizen duena, "Hogarluz" saltokiaren titularra, lehen aipatutako helbidean kokatua, arau-hausterik egin ote duen zehazteko eta, bidezko bada, zuzenbidearen arabera dagozkion zigorrak ezartzeko.

Bigarrena.– Espedientea hasteko erabakiaren berri eman prozeduraren instrukzio-egileari —Zerbitzu Orokorretako zuzendariaren 2005eko uztailaren 26ko probidentziaren bidez izendatu zutena—, eta, auzi honi buruz dauden jarduketa guztiak igorri.

Hirugarrena.– Zehapen-prozedura hori Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen zigortzeko ahalmenari buruz otsailaren 20an emandako 2/1998 Legearen III. kapituluan ezartzen den jardunbidean garatzen da, betiere, prozeduran noiznahi sartzeko printzipioaren arabera. Horrenbestez, interesdunek eskubidea dute jardunbideko edozein unetan tramitazioa zertan den jakiteko, eta bertan biltzen diren agirien kopiak eskuratzeko.

Laugarrena.– Espedientea hasteko erabakiaren berri ematea erruztatuari eta gainerako interesdunei, jakin dezaten jardunbidearen instrukzio-egilea izendatu dela, eta hori ezesteko erregimena ere badela, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 29. eta 135. artikuluetan xedatzen denaren arabera. Halaber, jakinaraziko zaie hamabost eguneko epea dutela bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak, agiriak edo argibideak aurkezteko, frogaldia irekitzeko eskabidea egiteko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko. Era berean, jakinarazi nahi da, goian aipatutako 30/1992 legearen 32. artikuluan xedatuaren arabera, bidalitako idazkiari erantzuteko alegazioak aurkezten badira, aurkezten dituenak enpresaren ordezkari izan beharko duela, eta hori bera frogatu beharko duela dagokion agiri publikoaren bidez.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko uztailaren 26a.

Merkataritza zuzendaria,

JOSÉ LUIS MONTALBÁN MONGE.


Azterketa dokumentala