Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2005eko azaroaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
5685

LEHIAKETA PUBLIKOA, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuarena, administrazio-kontratu bereziaren bidez, honako hau kontratatzeko dena: Txagorritxuu Ospitaleko sarrera nagusia eta atondoa birmoldatzea, arkitektura-oztopoak kentzea, dagoen denda ustiatzea eta hori atondora eramatea, eta hori prestatu eta instalatzeko obrak egitea.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua, Txagorritxu Ospitalea, Jose Atxotegi kalea z.g. 01009 Vitoria-Gasteiz. Telefonoa: 945 00 70 93, telefaxa: 945 00 70 87.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Administratiboko Atala.

c) Espedientearen zenbakia: I/404/20/3/1467/0000/ V131/102005.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Txagorritxu Ospitaleko sarrera nagusia eta atondoa birmoldatzea, arkitektura-oztopoak kentzea, dagoen denda ustiatzea eta hori atondora eramatea, eta hori prestatu eta instalatzeko obrak egitea.

b) Loteak: bakarra.

c) Gauzatzeko lekua: Txagorritxu Ospitalea (Vitoria-Gasteiz).

d) Gauzatzeko epea: 20 urte (luzatu egin daiteke).

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

a) Gehienezko aurrekontua, gutxi gorabehera: 300.000 euro.

b) Dagoen denda ustiatzea:

Esleipendunak egiten duen inbertsioaren finantzazioa —gehienez jotako aurrekontuarekin bat baitator— honela konpentsatuko da: esleipendunak ustiatuko du denda, 20 urtez gehienez ere.

5.– Behin-behineko fidantza: lizitazioaren aurrekontuaren % 2.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea, b) Helbidea, c) Herria eta posta kodea, d) Telefonoa, e) Telefaxa: ikusi 1. puntua.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko epea amaitu baino 6 egun lehenago.

7.– Kontratistaren betebeharrak: ikusi oinarriak, ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa egiaztatzeko aurkeztu behar diren agiriak zeintzuk diren jakiteko.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2005eko abenduaren 1a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua: Txagorritxu Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako Zuzendaritza (Kontratazio Administratiboa), Jose Atxotegi kalea z.g., 01009 Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: hiru hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: bai.

9.– Eskaintzak irekitzea. a) Entitatea, b) Helbidea, c) Herria: ikusi 1. puntua.

d) Eguna: 2005eko abenduaren 12a, baldin eta Herri Administrazioen Kontratuetako Erregelamendu Orokorreko 80.4 artikuluan aurreikusitako moduan eskaintzarik aurkezten ez bada.

e) Ordua: 10:00.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

13.– Deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web orria: www.osakidetza-svs.org

Vitoria-Gasteiz, 2005eko urriaren 19a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JESÚS ESCAURIAZA OTÍN.


Azterketa dokumentala