Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2005eko azaroaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
5682

EDIKTUA, jabetza baten gainean bideratutako 388/05 prozeduraren ondoriozkoa.

EDIKTUA

Raquel Pérez de Lazarragak, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko idazkariak, honako hau

Jakinarazten dut: Epaitegi honetan gehiegizko edukieraren jabari-espediente baten prozedura bideratu da (388/05), Julia Arciniega López de Armentia, Francisco Javier del Río Arceniega, Tomás del Río Arciniega eta Elena del Río Arciniegak eskatuta, honako finka honen gehiegizko edukiera dela-eta:

Lasarteko herrian, Araban, Abajo auzoan 4. zenbakian dagoen etxea eta berari atxikita duen baratzea. Finka osoak 480 m2 ditu; azalera horretatik, etxeari ehun eta laurogei metro eta zortzi dezimetro karratu dagozkio eta baratzeari, berriz, berrehun eta laurogeita hemeretzi metro eta bi dezimetro karratu. Mugak: iparraldean, Lasartetik Aretxabaletara doan errepidea; hegoaldean, kale estua edo irtenbiderik gabeko kalea; ekialdean, 2. finka zatitua; eta mendebaldean kontzejuko bidea.

Alderdi demandatuak 360 m2-ko gehiegizko edukieraren jabetza inskribatu nahi du.

Probidentzia batez erabakitakoaren arabera, ediktu honen bidez dei egiten zaie eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsonei —ez baitakigu nortzuk diren—, hain justu ere, espedientean agertzeko aukera izan dezaten, bere eskubideen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko; ediktu hau argitaratu, eta hurrengo hamar eguneko epean agertu beharko dute.

Halaber, mugakideari egiten zaio zitazioa, lehen aipatutako epearen barruan espedientean ager dadin, bere eskubideen alde egiteko.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko urriaren 17a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala