Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2005eko azaroaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
5679

EDIKTUA, porrot bati buruzko 716/04 prozeduraren ondoriozkoa.

Identifikazio Zenbaki Orokorra: 48.04.2-04/024921.

Prozedura: 716/04, porrota.

Gaia: N36, porrota.

Nork: Talleres Ferralla, S.L. eta Cimentaciones y Estructuras de Hormigón GM Dosfer.

Prokuradoreak: Jesús Gorrotxategi Erauzkin eta Francisco Ramón Atela Arana.

Noren aurka: Cimentaciones y Estructuras de Hormigón G.M. Dossfer, S.L.

Prokuradorea:

EDIKTUA

Epaitegi honetan, Francisco Ramón Atela Arana prokuradoreak eskaturik (Cimentaciones y Estructuras de Hormigón GM Dosfer sozietatearen izenean), Cimentaciones y Estructuras de Hormigón GM Dosfer sozietatearen porrotari buruzko 716/04 Judizioa bideratu da; eta gaurko egunez epaia eman da, zeinaren bidez erabaki baita porrot egin duenaren hartzekodunak (helbide ezezagunekoak) ediktu bidez zitatzea, hain zuzen ere, epaitegi honetako entzunaldi-aretoan (17. zk., 2. solairua), 2005eko abenduaren 16an, goizeko 10:00etan egingo den Hartzekodunen Batzar Nagusian agertu ahal daitezen, eta hala porroteko sindikoak izenda daitezen; eta, bestalde, honako ohartarazpena egiten zaie: bertaratzen ez badira, zuzenbideaz bat datorren kaltea izango dutela.

Bilbao (Bizkaia), 2005eko urriaren 7a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala