Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2005eko azaroaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
5678

EBAZPENA, 2005eko irailaren 16koa, Lurralde Antolamendu eta Biodibertsitate sailburuordearena. Horren bidez, Urdaibai Biosfera Erreserbaren eremu geografikoan dauden toki erakundeei, partzuergoei eta mankomunitateei, lurraldearen garapen iraunkorra sustatzeko eta biodibertsitatearen iraupenerako jarduerak egiteko 2005. urtean eman zaizkien diru-laguntzak ezagutarazten dira. Hori guztia, 2005eko apirilaren 20ko Aginduak ezarritakoaren arabera.

Aipatutako diru-laguntzen deialdi-agindua ikusi, eta emandako diru-laguntzen zerrenda argitaratzea beharrezkoa dela agintzen duen xedapena betez,

Honako hau,

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– Emandako diru-laguntzen ondoko zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Proiektua	Erakunde onuraduna	Emandakoa, eurotan

Proyecto	Entidad beneficiaria	Concedido, en euros

"Arratzu, ugaritasunaren harana" argitalpena	 Arratzuko Udala	12.500

San Pedroko kobaren itxiera	Busturiako Udala	6.875

V. Azoka Ekologikoa Busturia-Axpen	Busturiako Udala	 2.280

Energia berriztagarriei buruzko azoka	Gernika-Lumoko Udala	690

"Mugikortasunaren Europar astea: lanera nire autoa gabe"	 Gernika-Lumoko Udala	890

Gernika-Lumoko garraio publikoaren sustapena	 Gernika-Lumoko Udala	13.123

"Ibarrangelu, artadietatik itsasbasterrera" argitalpena	 Ibarrangeluko Udala	12.500

VIII. Nekazal ata Abeltzain Azoka	Muxikako Udala	 5.022

Udalaren web orriaren diseinua	Muxikako Udala	450

Txatxarramendiko parke botanikoaren gida txikiaren argitalpena	Sukarrietako Udala	5.670	

Vitoria-Gasteiz, 2005eko irailaren 16a.

Lurralde Antolamendu eta Biodibertsitate 			sailburuordea,

ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.


Azterketa dokumentala