Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2005eko azaroaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
5675

EBAZPENA, 2005eko urriaren 19koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, 2006an zehar Eskola Ibiltarien programan parte har dezaten, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe arruntetan Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasketetan ari diren ikasleei zuzendutako postuak eskaintzeari buruzkoa.

Aurreko urteetan bezala, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioarekin batera, Eskola Ibiltariak aurrera eramatea ziurtatzen duten jardunbideak ezarri behar ditu. 1986ko martxoaren 13ko Aginduaren (apirilaren 4ko BOE) lehen artikulua aldatzeari buruzko 1995eko ekainaren 28ko Aginduak (uztailaren 27ko BOE) zioenez, eta Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, bidezkoa da horretarako esleitutako ibilbideak egingo dituzten Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako hamabi eta hamabost ikasle bitarteko 25 taldeak aukeratzea.

2005. urtera arte, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak ziurtatu egiten zuen aukeratutako taldeen joan-etorriak, hitzarmenak eta kontratuak izenpetuz lur-, itsaso- eta aire-garraioko enpresekin. Hala ere, eta garraio-aukerak asko direnez egun, Hezkuntza Ministerioak egokiago iritzi dio ikastetxeentzako laguntzak dirutan emateari, ikastetxea dagoen herritik ibilbidearen abiapunturainoko garraio-gastuak ordain ditzaten; hartara, ikastetxeek aukera izango dute joan-etorriak zuzenean antolatzeko, egokien iritzitako garraiobideak erabilita, baita jarduera prestatzeak dakartzan beste gastu batzuei aurre egiteko ere.

Hori horrela, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– 1.– Eskola Ibiltarien programan parte hartzeko postuetarako deia egiten da. Ekintza bi epetan egingo da, lehenengoa 2006ko martxoaren 28tik ekainaren 12ra bitartean, eta bigarrena, irailaren 26tik azaroaren 27ra bitartean.

2.– Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak laguntza emango die talde parte-hartzaileei, joan-etorriak eta jarduera presta ditzaten; beraz, ibilbidearen abiapuntuko egoitzarainoko garraioa talde bakoitzaren kontura egingo da. Gastu horiei aurre egiteko, baina, aukeratutako ikastetxeek laguntza bana jasoko dute parte hartzen duen talde bakoitzeko (talde bakoitza 12 eta 15 ikasle bitartekoa izango da, eta irakasle bat ere izango du). Laguntzaren zenbatekoa zehazteko garaian, ondoko moduluak erabiliko dira, ikastetxea dagoen herriaren eta ibilbidearen abiapuntuaren arteko kilometro-distantzia (joan-etorria) hartzen baitute kontuan:

500 kilometro baino gutxiago: 960 euro, gehienez ere.

501 eta 1.000 kilometro bitartean: 1.440 euro, gehienez ere.

1.001 eta 2.000 kilometro bitartean: 2.128 euro, gehienez ere.

2.001 eta 2.500 kilometro bitartean: 2.592 euro.

2.500 kilometro baino gehiago, baita Kanariar Uharteetako, Balearretako eta Melillako ibilbideak egiten dituzten ikastetxeek ere: 3.072 euro, gehienez ere.

Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak jarriko ditu laguntza horiek, eta EAEko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren bitartez ordainduko zaizkio ikastetxe parte-hartzaileei.

3.– Ibilbidea aste bakoitzeko astearte arratsaldez hasiko da, eta itzulera hurrengo astelehen goizean izango da.

4.– Euskal Autonomia Erkidegoko taldeei eman dakizkiekeen 15 ibilbideen katalogoa Ebazpen honen I. eranskinean azaltzen da.

5.– Ibilbideen lurraldekako talde-banaketa II. eranskinean (A eta B) zehazten da.

Bigarrena.– 1.– Eskola Ibiltarietan parte ahal izango dute 2005-2006 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailan ari diren ikasleek.

2.– Ikasleak 12 eta 15 kide bitarte dituzten taldeetan batuko dira, beren ikastetxeko irakasle bana (tutorea edo normalean taldeari eskolak ematen dizkiona) laguntzaile izanik.

3.– Irakasle laguntzailea parte hartzeko proiektuaz arduratuko da.

4.– Duten neurriagatik 12 eta 15 ikasle bitarteko talderik osatzerik ez duten ikastetxeak talde oso bat egiteko bil daitezke, eta irakasle laguntzailea nor izango den adostu beharko dute.

Hirugarrena.– 1.– Ikastetxeko zuzendariak dagokion Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzara (Pedagogia Berrikuntzarako Burutzara) bidaliko ditu eskariak, bete ondoren. Eskabideak aurkezteko, halaber, beste bulego batzuk ere erabil daitezke, hain zuzen ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen (30/1992 Legea) 38.4 artikuluan jasotzen direnak. Zentro eskatzaileek eskabideak posta-bulegoan aurkeztea erabakiz gero, gutun-azal irekian egingo dute, eta horrela, posta-funtzionarioak, gutuna zertifikatu aurretik, zigilua bota ahal izango du eskabide-orrian. Ikastetxeetako erregistroak ez dira sartzen lege horretako 38.4 artikuluan jasotako egoitzen artean.

2.– Eskabidean honako hauek sartu beharko dira: III., IV. eta V. eranskinetan arautzen den ereduari jarraituz:

a) Ikasle bakoitzaren eskaria, dagokion guraso-baimena barne dela (III. eranskina).

b) Zuzendaritzaren txostena (IV. eranskina).

c) Parte-hartzaileen zerrenda osoa (V. eranskina).

3.– Halaber, egin beharreko ekintza eta hautatutako ikasle-zerrenda onartzen dituen ordezkaritza-organo gorenenaren agiria ere sartuko da.

4.– Eskariek, beti 12-15 ikaslez eta irakasle batez osatutako taldeenak, burutu beharreko ekintzen aurreproiektua ekarriko dute berekin, ikastetxearen programakuntzari lotuta eta VI. eranskinaren orientabideen arabera, eta bertan hau azalduko da:

a) Ikasleek bereganatuko dituzten ezagupenak, bai ikastetxeko aurreko lanaren bidez, bai ibilbidea bera eginez.

b) Ekintza horren bitartez, parte hartzen duen ikasle-talde jakin horretan gara daitezkeen gaitasun nagusienak.

c) Parte hartzen duten ikasleen ezaugarri eta interesak kontuan hartuta, sendotu nahi diren bizikidetasunerako joerak, ohiturak eta arauak.

Laugarrena.– Eskaerak aurkezteko epea 2005eko abenduaren 16an amaituko da.

Bosgarrena.– Eskariak aurkezteko epea amaitutakoan, lurralde ordezkaritzetan hautapen-batzorde bana eratuko da, ondoko kideak izango dituena:

– Hezkuntzako lurralde-ordezkaria, batzordeburu arituko dena.

– Pedagogia Berrikuntzako lurralde-burua.

– Aukera Berdintasun Unitateko arduraduna.

Seigarrena.– Balorazio batzordeak eskabidean hutsik edo zehaztugabetasunik antzematen badu, eskatzaileari jakinaraziko dio, eta 10 eguneko epea emango hutsok zuzentzeko. Hamar egunen buruan zuzendu ezean, eskatzaileak eskaerari uko egin diola ulertuko da, ebazpena –4/1999 Legearen 42. artikuluak aurrez ikusitako moduan idatzi beharrekoa– eman ondoren.

Zazpigarrena.– 1.– Batzordeak, hautatu beharreko taldeei buruzko proposamena egingo du, horretarako II. eranskinean agertzen diren talde-kopurura eta ibilbide-banaketara mugatuz.

2.– Hautapena egiterakoan, irizpideak honako hauek izango dira:

a) 5.000 biztanle baino gutxiagoko herrietako zentroak: 2,5 puntura arte

b) Ekintza honetan lehenago parte hartu ez izana: 2 puntura arte

c) Gutxiengo etniko eta/edo kulturalak onartzen dituzten zentroak; onartu ere, matrikulatutako ikasle guztien % 5 baino gehiagoko portzentajean: 1,5 puntura arte

d) Aurkeztutako egitasmoaren kalitatea: 2 puntura arte

e) Egoera berdinean egonez gero, lehentasuna izango dute neska-mutilen proportzio orekatua duten taldeek: 2 puntura arte

3.– Aukeraketa egiterakoan honako hau hartuko da kontuan: udazkeneko txandan parte hartzeko, aukeratu behar diren ikasle-taldeek Lehen Hezkuntzako 4.ean edo 5.ean matrikulaturik egon behar dutela, horrela, parte hartzeko unean, Lehen Hezkuntzako bosgarrena edo seigarrena egiten egon daitezen.

Zortzigarrena.– 1.– Hautaketa egindakoan, aukeratutako ikastetxeei dagokien dokumentazioa Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzara igorriko da.

2.– Halaber, talde eskatzaile guztien zerrenda bidaliko da, lehentasunaren arabera ordenatuta, horrela, sor litezkeen ordezpen beharrei aurre egin ahal izateko. Zerrendaren amaieran kanpo utzitako eskatzaileak eta berauek baztertzeko arrazoiak agertuko dira.

3.– Lurralderen batean ikastetxe berari bi ibilbide emango balitzaizkio, emate hori baldintzapean geratuko da; hain zuzen, beste lurralderen batean, puntuazio nahikoa izanda ere, bere jatorrizko lurraldeari zegozkion guztiak jadanik emanda izateagatik, ibilbiderik egin ezinik eta erreserban geratu den ikastetxerik ez izateko baldintzaren pean.

Bederatzigarrena.– 1.– Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak hautatuei eta lurralde-ordezkaritzei behin betiko hautapenaren emaitzaren berri emango die, dagokion ibilbidea eta data-esleipena agertuz.

2.– Eskarian ageri den ikasleren batek ezin badu jardueran parte hartu, ikastetxeak kurtso bereko beste ikasle bat jar dezake haren ordez; taldeak, nolanahi ere, inoiz ezingo du parte hartu hamabi ikasle eta irakasle bat baino gutxiagorekin, edota hamabost ikasle eta irakasle bat baino gehiagorekin. Kide-kopuru hori ez izatekotan, ikastetxeak Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari jakinarazi, eta idatziz egin beharko dio uko parte hartzeari. Halakoetan, erreserbako ikastetxe batek hartuko du postua, edo bestela, EAEko erreserba-zerrendan ikastetxerik ez bada, beste hezkuntza-administrazio baten mendeko ikastetxeren bati eskainiko zaio.

3.– Uko egitea gertatuz gero, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak jarduera prestatu eta joan-etorrietarako eskainitako laguntzak, erreserbako ikastetxeari ematen zaizkionak, inoiz ez dira uko egin duen ikastetxeari emandakoak baino gehiago izango.

Hamargarrena.– Postua emateak 1986ko martxoaren 13ko Aginduak ezarritako estalduretarako eskubidea dakar.

Hamaikagarrena.– 1.– Hautatu diren taldeetako irakasleek ikasleekin batera prestatuko dituzte ibilaldiko bideak. Egokitu zaien ibilbideko koordinazioarengandik jasoko dituzten materialetan oinarrituz eta programa daitezen berariazko helburuen arabera, ikasleek ibilbide-koadernotxo labur bat egingo dute. Ikastetxean burututako jarduera-prestakuntzaren lanaren laburpena jaso beharko da koadernotxo horretan eta, gero, egingo duten ibilbideko Koordinazio Taldean aurkeztu beharko da.

2.– Ibilbidearen hasierara sartzeko unean, parte hartzen duten ikasle-talde bakoitzaren irakasle arduradunek V. eranskineko jatorrizko eredu bat emango diote Koordinazio Taldeari, behar bezala beteta, izenpetuta eta zigilua emanda.

3.– Ibilbideko Koordinazio Taldeak, ekitaldia prestatzeko dagokion dokumentazio guztia parte hartzen duten ikastetxeei bidaltzerakoan, honako hau ere jakinaraziko die: ibilbideak gauzatzerakoan, talde bakoitzak erabili eta osatu ahal izango duen 1. paragrafoan aipatutako koadernotxoa, edo, alderantziz, parte hartzen duten hiru ikastetxeentzat berdina izango den, eta Koordinazio Taldeak aurretik prestatuko duen ibilbide-koadernotxoa edukiko duten.

Hamabigarrena.– Eskola Ibiltarien Programaren talde onuradunek ondoko dokumentazioa aurkeztu beharko dute jarduera amaitzean:

1.– Egindako bidaiaren eta egonaldiaren azalpen-memoria: gehienez ere, 10 folio. Ondokoak agertuko dira memoria horretan: parte hartu duten ikasleen eta irakasleen kopurua, programaturiko helburuak noraino bete diren, egindako jardueren ebaluazioa, eta, hala bada, hurrengo deialdietan kontuan hartzeko moduko iradokizunak.

2.– Ikastetxeko Zuzendaritzaren ziurtagiria, laguntza ematea ekarri zuen helburu edo xede bete dela adierazten duena. Parte hartu duten ikasle-irakasleen izenak ere jasoko dira bertan.

3.– Aurkibide-karpeta, ondokoak hartuko dituena: Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako laguntzari egotz dakizkiokeen gastuen jatorrizko ordainagiri eta fakturak eta legez onartutako beste edozein gastu-frogagiri.

Laguntzon onuradunak ikastetxe publikoak direnean bakarrik ordezkatu ahal izango da 3. puntuan eskatutako dokumentazioa Eskola Kontseiluaren ziurtagiri batekin. Ziurtagiri hori jasotako laguntzaren aplikazioari buruzkoa izango da, eta aurkibide-karpetan jasotako jatorrizko frogagiriak ordezkatuko ditu. Jatorrizko frogagiri horiek ikastetxeetan geratuko dira, dagozkion kontrol-organoen esku, betiere.

4.– Jarduera egin eta hurrengo hilabetearen barruan, ikastetxe onuradunek memoriaren eta aurreko ataletan eskatutako gainerako dokumentazioaren hiru ale bidali beharko dituzte Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzara (Donostia kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Zuzendaritza horrek, halaber, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioari igorriko dizkio.

AZKEN XEDAPENA

EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hartuko du indarra ebazpen honek.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko urriaren 19a.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,

KONRADO MUGERTZA URKIDI.

I. ERANSKINA
IBILBIDEEN KATALOGOA

Extremadurako Autonomia Erkidegoa

Caceresko Ibilbidea

Edukien laburpena: Caceres, gizadiaren ondarea. Alcantara: energia hidroelektrikoa. Merida: hiriburu erromatar eta autonomikoa. Plasencia eta Monfragüeko Natur Parkea. Guadalupe Trujillo: Extremadura eta Amerika.

Ostatua hartzea: Unibertsitate Laborala BHI (etxetxoak). Unibertsitatearen etorbidea, z/g, 10004 Caceres. Telefonoa: 927 22 59 66.

Gaztela eta Leongo Autonomia Erkidegoa

Leongo Ibilbidea

Edukien laburpena: El Bierzo: Ponferrada, Las Medulas, Villafranca del Bierzo. Leon: erreinu baten historia eta jatorria. La Robla-Valporquerako leizeak. Jimenez de Jamuz, Astorga-Done Jakueren Bidea. Riaño, Kantabriar mendikatea.

Ostatua hartzea: C.R.I.E.L.E. San Cayetano egoitza. Carvajal errepidea, km 3. Telefonoa: 987 87 53 12 eta 987 23 94 86.

Salamancako Ibilbidea

Edukien laburpena: Salamancako monumentuak. Haur eta Gazteentzako Liburuaren Nazioarteko Zentroa (Germán Sánchez Ruipérez Fundazioa). Arribes del Duero. Zilarraren bidea. Bejar (ehun-museoa, Mateo Hernández museoa). Candelario. Ciudad Rodrigoko ibilbidea. Portugaleko muga (Castro Enríquez esperimentu-finka). Ciudad Rodrigoko monumentuak. Frantzia mendizerra. Frantzia haitza. La Alberca.

Ostatua hartzea: Santa Marta de Tormes etxe-eskola. Telefonoa: 923 20 02 21.

Web orrialdea: www.escuelasviajerassalamanca.com

Gaztela–Mantxako Autonomia Erkidegoa

Toledoko Ibilbidea

Edukien laburpena: Toledo hiriburua, erakundeak. Ingurua: Toledoko mendiak. "El Borril" Natura Gela. Carranqueko Arkeologiko Parkea. Mantxa: Consuegra. Cervantesen ibilbidea: Illescas eta Toboso. Toledoko artea eta monumentuak.

Ostatua hartzea: Sta. Maria del Sagrario aterpetxea. Andaluciako errepidea, 36200 km.a . 45224 Seseña Nuevo (Toledo). Telefono eta fxa: 91 893 61 52.

Web orrialdea: www.jccm.es/educacion/prog_ educ/esc_viaje/index.htm

Andaluziako Autonomia Erkidegoa

Mendebaldeko Andaluziako Ibilbidea

Edukien laburpena: Kordoba: gizadiaren ondarea, Kristau Erregeen Alkazarra, Judutegia. Natur parkeak: Cardeña-Montoro mendizerra. Madinat Al-zharako multzo arkeologikoa. Los Pedroches arana. Pozoblancoko nekazaritzako elikagaien industria. Sevilla: katedrala, Giralda, Errege Alkazarrak, Santa Cruz auzoa, Espainiako plaza eta M.ª Luisa parkea.

Ostatua hartzea: "M. Careaga y C. De Mora" eskola-egoitza, Fleming doktorea, 1; 14445 Cardeña (Kordoba). Telefonoa: 957 17 41 20.

Ekialdeko Andaluziako Ibilbidea

Edukien laburpena: Almeria: udaletxea, katedrala, hiria eta Alcazaba. El Ejido: plastikopeko laborantza intentsiboa. Gatako lurmuturreko natur parkea eta "El Albardinal" lorategi botanikoa. Granada: Alhambra eta Generalifea; Karlos V.aren jauregia, hirigunea. Zientzien parkea.

Ostatua hartzea: "Carmen de Burgos eskola-egoitza. Nijarko errepidea, km 7, Almeria. Telefonoa: 950 62 60 33.

Kataluniako Autonomia Erkidegoa

Kataluniako Ibilbidea

Edukien laburpena: nekazaritzako eraldatze-industria: ardandegi batzuetara bisita. Nuria harana. Montserrateko mendia. Bartzelona: Generalitateko Palaua. Familia Santua. Güell Parkea. Rambla. Lizeoa. Metroa. Zoologikoa. Museoak. Portua.

Ostatua hartzea: Ametller dorrea aterpetxea, Veïnat de Santa Elena d´Agell, Cabrera de Mar (Maresme). Bartzelona. Tel.: 93 759 44 48.

Valentziako Autonomia Erkidegoa

Valentziako Autonomia Erkidegoko Ibilbidea

Edukien laburpena: Sagunt: gaztelua eta erromatarren garaiko antzokia. Valentzia: gune historikoa. Saler eta Albufera. Alacant. Benidorm. Valentziako metropolia, arte eta jakintzen hiria.

Ostatua hartzea: Lliriako La Salle zentroa. Adamuzko bidea, km 30. Posta kutxa: 286, 46160 Lliria (Valentzia).Telefonoa: 96 279 06 42.

Kanarietako Autonomia Erkidegoa

Tenerifeko Ibilbidea

Edukien laburpena: Uhartearen iparraldean/ipar-mendebaldean: Paketatze-biltegia: Platanoa. Icod de los Vinos: milaka urteko herensuge-zuhaitza. Garachicoko portua. Uhartearen ekialdean/iparraldean: La Laguna: gizadiaren ondarea. Gofio delakoa (hots, irin txigortua) egiteko errota. Zientzien eta Kosmosaren Museoa. Candelaria. Teresitas hondartza. Uhartearen iparraldean: Anaga parkea: Cruz del Carmen bisitarientzako zentroa. Tenerifeko Antropologia Museoa. Santa Cruz Tenerifekoa. Uhartearen iparraldean/ipar-mendebaldean: Puerto de la Cruz: Loro parkea (izaki bizidunen azterketa: landareak eta animaliak). Martiánez lakua itsas-parkea. Iparraldean/erdialdean: Esperantza mendia. Teideko parke nazionala. Bisitarientzako zentroa. Humboldten begiratokia. Espezieen Aklimataziorako Lorategia.

Ostatua hartzea: Pedro García Cabrera eskola-egoitza, M. Lora y Tamayo etorbidea, 2. 38207 La Laguna. Tel.: 922 26 45 65.

Madrilgo Autonomia Erkidegoa

Madrilgo Ibilbidea

Edukien laburpena: Mendiak: Manzanaresko eskualde-parkea, Escorialgo San Lorenzo. Prado museoa. Garraioak: "Metro"a. Austriarren eta Borbondarren Madrila, parke zoologikoa. Ikus-entzunezko komunikabideak. Erkidegoko herri bati bisita. Industria bati bisita. Cosmo Caixa. Erretiroko parkea. Barajas Aireportua

Ostatua hartzea: Eskola Trukeen Zentroa, Colmenar Viejoko errepidea, km 12,800 Madril. Tel.: 91 372 12 84 eta 91 734 27 00 223 luz.

Web orrialdea: www.madrid.org@sfp/escuelasviajeras

Murtziako Autonomia Erkidegoa

Murtziako Ibilbidea

Edukien laburpena: Nekazaritza intentsiboa eta industria eratorriak: "El Jimenado" hazitegira, Torre Pachecoko Nekazaritza Eskolara eta Eraldatzeko Industriara bisita (Campos del Ríoko kontserba-fabrika). Cartagena: Itsas Arkeologiako Museo Nazionala. Portua eta ibilaldia hirian barrena (erromatarren garaiko antzokia). Eskualdeko Batzarra, Portman eta La Unión meatzaritza-museoa. Ura eta baratzea: Tajotik Segurara ura eramatea (Uraren Etxea), ureztatzeko sistema tradizionalak (Abarángo noriak). Segura ibaia ezagutzea (inguruetako natura ezagutzeko ibilaldia). Bela eta piragua ikastaroa. Murtzia: Zientzia eta Uraren Museoa, Salcillo Museoa, eta ibilaldia hirian barrena (katedrala). Bela eta piragua ikastaroa (jarraipena). Mar Menor: Los Urrutiaseko "El Carmolí" mendira igotzea. Mar Menor: Perdiguera uhartea (txangoa txalupaz).

Ostatua hartzea: "Infanta Cristina" Errendimendu handiko zentroa. Mariano Ballester hiribidea, 2. Los Alcazares. Tel.: 968 57 51 89.

Web orrialdea: www.carmurcia.es

Asturiasko Autonomia Erkidegoa

Asturiasko Ibilbidea

Edukien laburpena: Oviedo: Printzerriko Batzar Nagusia, Asturiasko arte prerromanikoa, Arte Eder Museoa eta alde zaharra. Vidío lurmuturra eta Cudillero: panoramika. Meatze-arroak: Kontsumitzailearen Prestakuntzarako Zentroa eta Meatzaritza Museoa. Gijón: hiriaren panoramika, Unibertsitate Laborala, Trenbidearen Museoa. Llagar Cabueñes. Tamón: La Furtako Natur Gela eta industri produkzioa. Cangas de Onís: Covadonga eta Picos de Europako Parke Nazionala. Llanes: panoramika. Villanueva de Santo Adriano: hartzaren ibilbidea (itxiturak eta hartzaren etxea; Proazara bisita).

Ostatua hartzea: Perlora (opor hiria). Perlora Carreño. 33491 Asturietako Printzerria. Tel.: 985 87 02 50.

Balearretako Autonomia Erkidegoa

Balearretako Ibilbidea

Edukien laburpena: Palma: hiria eta monumentuak: historia, artea, ohiturak, leku ikusgarriak... Mallorcako eskualdeak: Llevant, Pla, Es Raiguer, Tramuntana eta Migjorn; nekazaritza, industria, turismoa, garraio-bideak eta natura-ingurunea.

Ostatua hartzea: Playa de Palma aterpetxea. Costa Brava kalea, 13. 07610 Palma. Telefonoa: 971 26 08 92

Galiziako Autonomia Erkidegoa

Galiziako Ibilbidea

Edukien laburpena: Lugoko Mariña: Viveiro, Chavingo, eukaliptoak, San Roque mendia, kontserba-industria, Burelako arrantza-portua eta Fozko itsaslabarrak. Lugo eta lautada: Lugo (harresia, katedrala, museo probintziala) Fonmiñá, Castro de Viladonga. Done Jakueren bidea: Santiago (katedrala, Galiziar Herriaren museoa). Rias Baixas: Cambados, Arousako uhartea, Vigo (Castrelosko Pazo, Vigotik Moañaraino itsasontziz). Coruña: Zientzien etxea, Gizakumearen Museoa (Domus), Herkulesen dorrea era Mª Pita plaza.

Ostatua hartzea: Sarriako etxe-eskola, Galizia Plaza, zk.g.. 20700 Sarria (Lugo). Telefonoa: 982 53 10 55

Aragoiko Autonomia Erkidegoa

Aragoiko Ibilbidea

Edukien laburpena: Aragoiko industria-gunea. Autonomia Erkidegoa eta bere antolakuntza. Zaragozako artea eta monumentuak. Hiriko zerbitzuak eta ingurua. Aragoiko landa-ingurunea eta bertako bizimoduak: harana eta Pirinioak, lehorreko eta ureztapenezko laborantza. Huescako probintzia: antzinako Aragoiko erresumaren jatorria. Natura-guneak eta ingurumena: Ordesako eta Monte Perdidoko parke nazionala. Ibilaldia Teruelgo probintzian zehar: bizimoduak eta inguru ezberdinak.

Ostatua hartzea: "Venta del Olivar" ikasleen jardueretarako egoitza, Plaza nagusia, zk.g.. Venta del Olivar auzoa. 50011 Zaragoza. Telefonoa: 976 34 11 33

II. ERANSKINA / ANEXO II

A) Udaberriko txanda / Fase de primavera

	Lurraldea/Territorio

	Araba	Bizkaia	Gipuzkoa

Ibilbidea/Ruta

Ekialdeko Andaluzía/Andalucía Oriental	1	 		

Murtzia/Murcia	1		1	

Madril/Madrid			1	

Balearrak/Baleares			1	

Toledo		1		

Salamanca		1		

Galizia/Galicia		1		

Caceres		1		

Katalunia/Cataluña		1		

Aragoi/Aragón			1	

Tenerife		1		

Guztira/Total	2	6	4	

B) Udazkeneko txanda / Fase de otoño

	Lurraldea/Territorio	

	Araba	Bizkaia	Gipuzkoa

Ibilbidea/Ruta				

Mendebaldeko Andaluzia / Andalucía Occidental		 1		

Katalunia/Cataluña			1	

Salamanca			1	

Toledo	1			

Valentziako Erkidegoa / Com. Valenciana	1		 	

Aragoi/Aragón		1		

Caceres			1	

Madril/Madrid		1		

Murtzia/Murcia		1	1	

Leon		1		

Asturias		1		

Galizia/Galicia		1		

Guztira/Total	2	7	4	

III. ERANSKINA
ESKOLA IBILTARIAK
(Eskabide orria)

1.– Ikaslearen datu pertsonalak

(Ikasle bakoitzeko bat bete)

Izen-abizenak 	

Adina ................................................ Helbidea 	.............................

Telefono zenb. ............................................ Udalerria 	........................

Lurraldea 	............................ Posta kodea

Egiten ari den ikasketak 	

Ikastetxea 	

Ikastetxeko telefono zenb. 	

Aitaren lanbidea 	

Amaren lanbidea 	

Lehenago esperientzia honetan parte hartu al du?

&#9;Bai <FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" n &#9;Ez <FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" n

......................(e)n, 2005eko..........k....
(Ikaslearen sinadura)

2.– Gurasoen baimena

Nik, &#9;............................................. jaunak/andreak,

&#9;............................................. aitak/amak/tutoreak,

Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak antolatutako Eskola Ibiltarietan parte hartzeko baimena ematen diot, eta nire ezagupena adierazten dut Programaren moztea behartuko lukeen edozein ezbehar gertatuko balitz, ezarritako data baino lehen etxera itzuli ahal izango duelakoari buruz.

(Data eta sinadura)

Oharrak: ikasleak arazo fisiko edo psikikoak dituenean adierazi beharko da: &#9;......................................................

PEDAGOGIA BERRIKUNTZAKO LURRALDE-BURUA

IV. ERANSKINA
IKASTETXEKO ZUZENDARIAK BETETZEKO
(12 eta 15 ikasleko talde bakoitzeko bat bete)

1.– Ikastetxearen Izena &#9;

&#9;

2.– Udalerria eta Lurraldea &#9;

&#9;

3.– Telefono zenbakia .&#9;................... Posta Kodea

4.– e-mail .&#9;

5.– Neska eta mutilen artean, nola osatzen den 12 eta 15 ikasle bitarteko taldea:

&#9;<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" n Mutil&#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" n Neska

6.– Haien ikasturtea &#9;.............

7.– Taldea lagunduko duen irakaslearen izen-abizenak

&#9;

NAN edo EZP

Zein ikasturtetan eta zein arlotan irakasten duen (Ager dadila taldeko irakaslea edo tutorea den ................................

Nahiago diren ibilbideak (Gustukoenetik hasita 4 aipatu)

1.– &#9;

2.– &#9;

3.– &#9;

4.– &#9;

(Udalerria, data eta ikastetxeko zuzendariaren sinadura)

PEDAGOGIA BERRIKUNTZAKO LURRALDE-BURUA

V. ERANSKINA
ESKOLA IBILTARIAK

Eranskin hau birritan bete beharko da: eredu bat eskaerari atxikiko zaio eta bestea Koordinazio Taldeari emango zaio ibilbideari ekiteko orduan.

Lurraldea: ..............................&#9;

&#9;Udalerria: .........................................&#9;

Ikastetxea: &#9;

Helbidea: &#9;............................... Posta kodea:

Telefonoa: &#9;........................ Faxa:

E-maila: &#9;

– 5.000 biztanle baino gutxiagoko herrian egotea:&#9;

&#9;Bai <FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" n &#9;Ez <FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" n

–&#9; Gutxiengo etniko eta/edo kulturalak onartzen dituen zentroa; onartu ere, matrikulatutako ikasle guztien %5a baino gehiagoko ehunekoan:&#9;

&#9;BAI <FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" n &#9;Ez <FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" n

Zuzendariaren izena: &#9;.............................................

Ikasleekin doan irakaslearen izena: &#9;

Langile erregistroko zk.: &#9;............ NAN zenbakia:

Adina

Egingo duten ibilbidea: &#9;

Data: &#9;

Mutil-kopurua: &#9;............. Neska-kopurua:

Gehienez ere, 4 ibilbide lehenetsi: lehentasun-ordenaren arabera adierazi ibilbideak, baita ikastetxearen herritik ibilbidearen abiapuntura dagoen distantzia (joan-etorria), kilometrotan:

Ibilbidea&#9;Distantzia, km-tan (joan-etorria,

&#9;ikastetxearen herritik ibilbidearen abiapuntura)&#9;

1

2

3

4

Aukeratutako ikasleen abizenak eta izenak&#9;Ikasmaila&#9; Adina&#9;Telefonoa

&#9;1.&#9;&#9;&#9;&#9;

&#9;2.&#9;&#9;&#9;&#9;

&#9;3.&#9;&#9;&#9;&#9;

&#9;4.&#9;&#9;&#9;&#9;

&#9;5.&#9;&#9;&#9;&#9;

&#9;6.&#9;&#9;&#9;&#9;

&#9;7.&#9;&#9;&#9;&#9;

&#9;8.&#9;&#9;&#9;&#9;

&#9;9.&#9;&#9;&#9;&#9;

&#9;10.&#9;&#9;&#9;&#9;

&#9;11.&#9;&#9;&#9;&#9;

&#9;12.&#9;&#9;&#9;&#9;

&#9;13.&#9;&#9;&#9;&#9;

&#9;14.&#9;&#9;&#9;&#9;

&#9;15.&#9;&#9;&#9;&#9;

* Jarraian, ikasleren batek arazo fisiko edo psikikoak dituenean adierazi beharko da. Parte hartzaileren bat elbarria bada, bere urritasunaren neurria zehaztu beharko da: ........................

Ikastetxearen zuzendaria

(Udalerria, zigilua eta izenpea)

PEDAGOGIA BERRIKUNTZAKO LURRALDE BURUA

VI. ERANSKINA

Aldez aurreko alderdiak:

Eskola Ibiltaria "gelatik at ikasten jarraitzeko" baliabidea da, ikasleei ibilbide jakin batzuen bidez Espainia osatzen duten erkidegoak eta haien ezaugarri bereziak ezagutzeko aukera ematen diena.

Helburu orokorrak:

Jarduera honen helburuak, besteak beste, ondoko hauek dira:

– Bisitatutako erkidegoa eta bertako jendea, ohiturak, historia eta baliabideak ezagutu, ulertu eta errespetatzea.

– Jardueran parte hartzen duten ikasle taldeen arteko elkarbizitza sustatzea eta hizkuntza eta kulturaren arloetan dituzten desberdintasunak onartzen eta errespetatzen irakastea.

– Ingurumena eta ondarea baloratu eta errespetatzeko ohitura eta jarrerak sorraraztea.

– Etengabe ikastearen aldeko jarrera sortzea ikasleengan, hala gela barruan nola kanpoan.


Azterketa dokumentala