Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2005eko azaroaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
5673

AGINDUA, 2005eko azaroaren 8koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, 2005. urteko diru-laguntzetarako deia egiten duena, Lanbide Heziketako Euskal Planaren esparruan jarduerak garatzeko, Planak berak aurreikusitako Lanbide Heziketako ikastetxe integralen sareko ikastetxe pribatuetan eta tokiko korporazioen titulartasuneko ikastetxe publikoetan eta aipatu Planean aurreikusitako ondorioetarako lanbide-arloren baten inguruko hitzarmenen bat egin duten ikastetxeetan.

Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko apirilaren 22an egindako bileran onarturiko Lanbide Heziketako Euskal Planak Lanbide Heziketako ikastetxe publiko eta pribatuen sarea sortzea aurreikusi zuen, erakundeen prestakuntza-eskaintzaren iragazkortasuna ahalbidetzeko, langileek kualifikatzeko egindako ahaleginak ahalik eta gehien sustatzeko helburuarekin, hain zuzen ere.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2001eko urtarrilaren 29ko Aginduaren bidez, Lanbide Heziketako Euskal Planak aurreikusitako Lanbide Heziketako ikastetxe integralen sarea osatzen duten ikastetxeen zerrenda argitaratu zen. Horretaz gain, bertan finkatu zen zein ikastetxerekin egingo diren lanbide-arloren baten inguruko hitzarmenak, aipatutako plan horretan aurreikusitako ondorioetarako.

Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2004ko azaroaren 9an egindako bileran, 2004-2007 aldirako Lanbide Heziketako Euskal Plana onetsi zuen. Plan horrek hauxe eskatu die, besteak beste, lehen aipatu sarearen barruan dauden ikastetxeei: irakaskuntza-jarduerez gain ere beste batzuk garatzea, heziketa-zikloetan diharduten ikasleentzako. Jarduera horien finantzaketa, ordea, ez dago hezkuntza-itunetan aurreikusita.

Diru-laguntza horiek eman ahal izateko, horretarako ezarritako zenbait aurrekontu-partidatan banatutako nahikoa kreditu izango dugu 2005eko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan, 10/2004 Legeak, abenduaren 28koak, onartutakoetan.

Horregatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren VI. tituluak – Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren eremuko diru-laguntzak arautzeari buruzkoa- eta abenduaren 28ko 10/2004 Legeak –horren bidez Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurak 2005eko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onartu zituen– xedatutakoaren arabera, eta Lanbide Heziketako Zuzendariaren proposamenez.

Hori guztia dela eta, honakoa

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Diru-laguntzetarako deia egiten da, Lanbide Heziketako Euskal Plana garatzearekin zerikusia duten jarduerak egiteko, planak berak aurreikusitako Lanbide Heziketako ikastetxe integralen sareko ikastetxe pribatuetan eta tokiko korporazioen titulartasuneko ikastetxe publikoetan, eta aipatutako planean aurreikusitako ondorioetarako lanbide-arloren baten inguruko hitzarmenen bat egin duten ikastetxeetan.

2. artikulua.– Ondoko kontzeptuak direla eta emango dira diru-laguntzak:

a) Berrikuntza-proiektuak irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan.

b) Kudeaketa integralerako ereduak ezartzeko proiektuak.

c) Teknologia-berrikuntzako proiektuak.

d) Kalitate eta etengabeko hobekuntzarako programak ezartzeko proiektuak.

e) Kultura ekintzailea sustatzeko proiektuak.

f) Informazioaren eta telekomunikazioen teknologia berriak ezartzeko proiektuak.

Ondoko ikastetxeek izango dute diru-laguntza horietara aurkeztea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2001eko urtarrilaren 29ko Aginduaren 1. artikuluan aipatutako ikastetxe pribatuek eta toki korporazioen titularitatepeko ikastetxe publikoek; Agindu beraren 3. artikuluak aipatzen duenak – Agindu horrek, gogoratu, Lanbide Heziketako Euskal Planak aurreikusitako Lanbide Heziketako ikastetxe integralen sarea osatzen duten ikastetxeen zerrenda argitaratu zuen-; eta esandako planean aurreikusitako ondorioetarako lanbide-arloren baten inguruko hitzarmenen bat egin duten ikastetxeek.

3. artikulua.– Diru-laguntza hauek lortu ahal izateko, ikastetxe eskatzaileek ondorengo eskakizunak bete beharko dituzte:

a) Agindu hau argitaratutako datan ez egotea ezgaitua diru-laguntzak jasotzeko, hezkuntza-itunak arautzen dituen araudian edo besteren batean aurreikusitako arau-hausteren bat dela medio.

b) Ez egotea Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateratuaren 50. artikuluko 5. paragrafoak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatuak, ezarritako arrazoiren baten eraginpean.

c) Egunera izatea bere gizarte- eta zerga-betebeharren ordainketak. Hori hezkuntza-itunen araudia onartzen duen irailaren 8ko 293/1987 Dekretuaren hirugarren xedapen iragankorrean eta Ogasun eta Herri Administrazio Sailak horretarako ezarritako araudian aurreikusitakoari jarraiki egiaztatu beharko da.

d) Diru-laguntzak eta laguntzak eman eta, hala balegokio, onuradunei ordaindu ahal izateko, onuradunak amaituta eduki beharko du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomiadunek emandako —eta izaera bereko diren— diru-laguntza publikoak itzultzeko prozedura nahiz zigor-espediente oro, horiek oraindik izapide-aldian badaude behintzat.

4. artikulua.– Agindu honi dagozkion laguntzen xederako, 1.800.000 euro bideratuko dira 2005eko ekitaldi honetan, horretarako EAEko Aurrekontu Orokorretan ezarritako aurrekontu-partiden kargura.

Artikulu honetan adierazitako guztizko zenbateko hori, ordea, aldatu ahal izango da, betiere eskatutako diru-laguntzen guztizkoa kontuan izanik, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren bestelako laguntza-programak gauzatzetik sortzen diren eta horietan agortzen ez diren aurrekontu erabilgarrien arabera, betiere horiek erabaki aurretik. Horren berri Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen ebazpenaren bidez emango da.

5. artikulua.– Interesa duten ikastetxeek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Lanbide Heziketako zuzendariari bidali beharko diote eskabidea, behar bezala beteta, I. eranskinaren arabera. Ikastetxeak zein lurralde historikotan dauden, horko Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzan aurkeztu beharko dute eskabidea, edo bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak bere 38.4 artikuluan aipatutako organoetatik edozeinetan. Eskabideak aurkezteko epea hilabete izango da, Agindu hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Eskabidearekin batera honakoak aurkeztuko dira:

a) Eskatzailearen NANaren fotokopia.

b) Eskabidea sinatzen duenak laguntza eskatzeko nahikoa ahalmen duela baieztatzen duen agiria, zuzenbidearen aldetik baliozkoa izango dena.

c) Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua berritzearen, kudeaketa integralerako ereduen, teknologia-berrikuntzaren eta kultura ekintzailea sustatzearen inguruan ikastetxean egindako proiektuen ezaugarriak argituko dituen memoria, 8.artikuluan ezartzen denari lotuta. Memoria honi, proiektu bakoitzeko, aurreikusten diren gastuen aurrekontu desglosatua erantsiko zaio.

d) 2004. urtean emandako lanerako eta etengabeko prestakuntzaren egiaztagiriak; orobat, urte horretan amaitu eta aurreko urtean hasi zirenenak. Hori guztia, salbuespen batekin: Hobetuz-Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzaren Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzak emandakoa, ofizioz egiaztatuko baita.

e) Ogasun eta Gizarte Segurantzako ordainketak egunera daudela dioen egiaztagiria.

f) Zinpeko aitorpena, ondokoa egiaztatuz: sexuaren ziozko bereizketa egiteagatik zigor administratibo edo penala, ez eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea dela bide debeku horrekin zigortutakoak ere, ezarritako arrazoiren baten eraginpean ez daudela.

Eskabideak ez baditu betetzen aurreko pasartean eskatutako baldintzak eta, hala badagokio, aplikagarri den berariazko legeriak eskatutakoak, interesdunari eskatuko zaio 10 eguneko epean konpontzeko okerra edo aurkezteko beharrezko agiriak. Hori egin ezean bere eskabidea, deialdiaren erabakia hartzeko eskumena duen organoak aurrez horretarako hartutako erabakiaren ondoren, bazter utziko dela adieraziko zaio.

6. artikulua.– Batzorde bat arduratuko da proiektuen ezaugarriak aztertzeaz eta sailkatzeaz, baita diru-laguntzen zenbateko zehatza ezartzeaz ere. Ondorengoak izango dira batzorde horretako kide:

– Lanbide Heziketako zuzendaria, batzordeburu izango dena.

– Administrazio eta Diru-bideen zuzendaria edo horrek eskuordetzen duen pertsona.

– Lanbide Heziketako arduraduna.

– Lanbide Heziketako Zuzendaritzako teknikari bat, idazkari arituko dena, eta hitza bai baina botorik izango ez duena.

7. artikulua.– Aurreko artikuluan aipatutako batzordeak, Hezkuntza Ikuskaritzari txostena eskatuko dio, ondorengo gaien inguruko proiektuen gauzatzea egiazta dezan: irakaskuntza-ikaskuntza prozesua berritzea, kudeaketa integralerako ereduak ezartzea, teknologia-berrikuntza, kultura ekintzailea sustatzea. Halaber, proiektuok 8. artikuluan ezartzen dena betetzen duten esango du txostenak.

8. artikulua.– 1.– Diru-laguntzak emateko ondorengo kontzeptuak hartuko dira kontuan:

– Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua berritzea: ikasgelako hezkuntza-jardunean edo ikastetxearen antolamenduan aldaketaren bat eragingo duen edo horiei berrikuntzaren bat ekarriko dien proiektu bat aurkeztu behar da. Horien artean ditugu, esate baterako, teknologia berriak barne hartzea, adimen sortzailea garatzea, auto-ikaskuntza edo urrutiko prestakuntza.

– Ikastetxeen kudeaketa integraleko ereduak: prozesuen bidezko kudeaketan eta kudeaketa autonomoko unitateetan oinarritutako antolaketa-proiektua egitea, edo plan estrategikoak edo kudeaketarako planak garatzea eskatzen du.

– Teknologia-berrikuntza: ikasleen curriculumetan teknologia berriak barne hartzea eskatzen du, besteak beste abiadura handia fabrikazio mekanikoko makinetan, edo CNC programazioen eta automaten hobekuntzak. Baita TCP/IP protokoloaren araberako komunikazioak barne hartzea ere zenbait makinatan, ordenagailuetan, zenbakizko kontroletan, automatetan eta beste hainbatetan. Horretaz gain, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrietara hurbiltzea irakasle eta ikasleak.

– Kalitatearen eta etengabeko hobekuntzaren inguruko programak: ISO 9000 edo EFQMko 300/400 puntuak egiaztatzea.

– Kultura ekintzailea sustatzea: ikasle-irakasleek behar dituzten lokalak, bitarteko teknikoak, aholkularitza eta prestakuntza behar dira, ikasle-talde batek edo batzuek enpresa sor dezaten, eta abian jarri ondoren, bere kasa jarrai dezan jardunean. Ikasle-irakasleak alor horretan prestatzeko berariazko jarduerak

– Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak: sarerako konexioaren faktura behar da.

2.– Diru-laguntzaren zenbateko zehatza finkatzeko Agindu honen II. eranskinean ezarritako moduluak izango ditugu kontuan. Modulu horiek aplikatzeari dagokionez, 2004-2005 ikasturteko heziketa-zikloetako ikasleen datuak eta 5. artikuluaren d) idatz-zatiak aipatzen dituen Lanerako eta/edo Etengabeko Prestakuntza orduak. Nolanahi ere, diru-laguntzen zenbatekoak ezingo du kontzeptu bakoitzaren benetako kostuaren % 100 gainditu.

3.– Aurreko pasartean ezarritako moduluak aplikatzearen ondorioz, deialdira bideratutako zenbatekoa ez bada iristen gisa horretan zehaztutako laguntza guztiak ordaintzeko, horiek hasieran kalkulatutako zenbatekoen proportzioan gutxituko dira.

9. artikulua.– 6. artikuluan aipatutako batzordeak erabaki-proposamena aurkeztuko dio Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordeari. Proposamen horretan ikastetxe onuradunak zerrendatuko dira eta horien banakako laguntzen zenbatekoak adieraziko, 4. artikuluan ezarritako gehienezko mugaren barruan betiere.

10. artikulua.– Diru-laguntza hauek Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearen ebazpenaren bidez emango edo, hala badagokio, ukatuko dira hilabeteko epean, eskaerak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Epe horretan berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi ez bada, eskaria ezetsitzat jo daiteke, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak bere 44.1 artikuluan xedatu duenaren arabera.

Ebazpen horren aurka, edo aipatutako epea berariazko ebazpenik gabe igaro bada, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, aipatutako 30/1992 Legearen 114. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Berariazko ebazpena banan-banan jakinaraztearen kaltetan gabe, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da onuradunen zerrenda eta Agindu honetan xedatutakoaren babesean emandako diru-kopurua, publikotasunaren printzipioa betez.

11. artikulua.– Diru-laguntzen zenbatekoaren % 75 deialdia erabaki ondoren ordainduko da eta gainerako zatia, % 25, proiektuak gauzatu bitartean izandako gastuak agiri bidez justifikatu ondoren, 2006ko martxoaren 31 baino lehen. Horretarako nomina, joan-etorri, alokairu, material, prestakuntza, aholkularitza eta abarren inguruko frogagiriak, 2005ekoak izango direnak, aurkeztu beharko dira. Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien proiektuetarako, banda zabaleko zerbitzuko fakturak aurkeztu beharko dira.

Aurretiko ordainketari dagokionez, bermeak aurkeztu beharko dira 698/1991 Dekretuan, abenduaren 17koan, aurreikusitako kasuetan.

12. artikulua.– Emandako diru-laguntzak baliogabe uzteko arrazoi izango da ikastetxe onuradunek ez betetzea Agindu honetan ezarritako baldintza eta eskakizunetako edozein, baita diru-laguntzak aurkeztutako proiektuan zehaztutakoak ez diren helburuetara bideratzea ere.

Hori dela eta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ahalmena izango du diru-laguntzak benetan nora bideratu diren egiaztatzeko.

Diru-laguntza emateko arrazoi izan diren baldintzak ez direla bete egiaztatzen bada, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio diru-laguntzaren zenbatekoa eta horri dagozkion legezko interesak, Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginean, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutakoan, eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoari jarraiki eta horien arabera.

13. artikulua.– Aurrekoa kaltetu gabe, diru-laguntza emateko kontuan izan diren baldintzetan aldaketaren bat gertatu bada, betiere diru-laguntzaren xedea bete dela ulertuta, eta, hala badagokio, aldi berean beste edozein entitate publikok beste diru-laguntza edo laguntzaren bat eman badu, diru-laguntza emateko erabakia aldatu ahal izango da.

14. artikulua.– Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak bateragarri izango dira xede bera duten eta beste edozein erakunde publiko zein pribatuk eman ditzakeen laguntzekin, horiek direla eta gehiegizko finantziaziorik gertatzen ez bada betiere. Hori gertatuz gero, diru-laguntzaren zenbatekoa murriztuko litzateke dagokion gehienezko mugara arte.

15. artikulua.– Agindu honek araututako diru-laguntzen onuradunek ondorengo betebeharrak izango dituzte ezinbestean:

a) Emandako diru-laguntza onartzea. Diru-laguntza eman zaiela adierazten duen jakinarazpena jaso eta 15 eguneko epean pertsona edo entitate onuradunek berariaz eta idatziz uko egiten ez badiote diru-laguntzari, diru-laguntza onartutzat joko da.

b) Diru-laguntza berori ematerakoan kontuan izan den xede zehatzerako erabiltzea.

c) Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak beren funtzioen jardunean eskatutako informazioa, deialdi honen kargura jasotako diru-laguntzen ingurukoa, eskuratzea.

d) Beste edozein administrazio, erakunde publiko edo pribatuak helburu bererako emandako diru-laguntzak, laguntzak, dirua edo baliabideak eskuratuz gero, horren berri ematea hasierako laguntza eman duen erakundeari.

e) Laguntza ematerakoan kontuan izan zen dena delako egoera objektibo edo subjektiboa aldatu egin baldin bada, horren berri ematea laguntza eman duen erakundeari.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Administrazio-bidea agortzen duen Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Bigarrena.– Prozedurari dagokionez, Agindu honetan aurreikusten ez den guztirako, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak xedaturikoa aplikatuko da.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko azaroaren 8a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

I. ERANSKINA

Jaun/andre agurgarria:

Nik, 	jaunak/andreak

(NAN zk. 	),

	Ikastetxeko

(IFK 	) titularra/legezko ordezkaria naizen aldetik (ezabatu ez dagokiona),

notario aurrean emandako ordezkaritza-ahalordea izanik (data: 	), eta ahalorde hori oraindik

indarrean dagoela, honako eskabide hau onar dezazuela eskatzen dizuet, agindu hau oinarri hartuta: AGINDUA, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, 2005. urteko diru-laguntzetarako deia egiten duena, Lanbide Heziketako Euskal Planaren esparruan jarduerak garatzeko, Planak berak aurreikusitako Lanbide Heziketako ikastetxe integralen sareko ikastetxe pribatuetan eta tokiko korporazioen titulartasuneko ikastetxe publikoetan eta aipatu Planean aurreikusitako ondorioetarako lanbide-arloren baten inguruko hitzarmenen bat egin duten ikastetxeetan.

Eskatutako diru-laguntzaren zenbatekoa

1.– Berrikuntza Irakaskuntza-Ikaskuntza prozesuan 	

2.– Ikastetxeen kudeaketa integralerako ereduak 	

3.– Teknologia-berrikuntza 	

4.– Kalitate eta Etengabeko Hobekuntza programak 	

5.– Kultura ekintzailea sustatzea 	

6.– Informazioaren eta Komunikazioaren teknologia berriak 	

Eskatutako diru-laguntza, GUZTIRA 	

Ikastetxearen izena edo helbide soziala: 	

	

Posta elektronikoa: 	................

Ikastetxearen kodea (6 digitu): SIZE=4> <FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" SIZE=4>n SIZE=4> <FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" SIZE=4>n SIZE=4> <FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" SIZE=4>n SIZE=4> <FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" SIZE=4>n SIZE=4> <FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" SIZE=4>n SIZE=4> <FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" SIZE=4>n

Honi lotuta datozen agiriak:&#9;Bai&#9;&#9;Ez

Eskatzailearen NANaren fotokopia:&#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" SIZE=4>n&#9;&#9;n

Ordezkaritza-ahalordea, eskatzaileari dagokiona: &#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" SIZE=4>n&#9;&#9;n &#9;

Foru Ogasuneko ziurtagiria, zerga-betekizunak beteta dituela erakusteko&#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" SIZE=4>n&#9;&#9;n

Gizarte Segurantzako kuotak ordaindu izanaren ziurtagiria.&#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" SIZE=4>n &#9;&#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" SIZE=4>n

Zinpeko aitorpena, ondokoa egiaztatuz: itzultze- edo zehapen-prozeduretan ez daudela, edo

Agindu honen 3.b artikuluan ezarritako arrazoiren baten eraginpean ez daudela.&#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" SIZE=4>n&#9;&#9;n

Proiektuen ezaugarriei buruzko azalpen-memoria.&#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" SIZE=4>n&#9;&#9;n

Enpresa hornitzailearen konexio-faktura.&#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" SIZE=4>n&#9;&#9;n

EFQM 300 edo 400 puntu lortu izanaren ziurtagiria.&#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" SIZE=4>n&#9;&#9;n

ISO 9000aren ziurtagiria.&#9;<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" SIZE=4>n&#9; &#9;n

Lanerako Prestakuntzarako ikastaroen egiaztagiriak, emandako ikastaroen kopurua eta orduak argituz:&#9;<FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" SIZE=4>n&#9;&#9;n

Lanerako eta Etengabeko Prestakuntzarako ikastaroei dagokienez, ondoko ikastaroak dagozkien

ordu-kopuruarekin eman direla ziurtatzen dut:&#9; SIZE=4>&#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" SIZE=4>n

Emandako etengabeko prestakuntza-ikastaroen kopurua: .....&#9; SIZE=4>&#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" SIZE=4>n

Emandako etengabeko prestakuntza-ikastorduen kopurua: ....&#9; SIZE=4>&#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" SIZE=4>n

Emandako lanerako prestakuntza-ikastaroen kopurua: .......&#9; SIZE=4>&#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" SIZE=4>n

Emandako lanerako prestakuntza-ikastorduen kopurua: ......&#9; SIZE=4>&#9; <FONT FACE="Zapf Dingbats,Times New Roman" SIZE=4>n

.......................(e)n, 2005eko ..............aren

Sin.:

(Ikastetxeko legezko ordezkaria

LANBIDE HEZIKETAKO ZUZENDARIA-HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA

II. ERANSKINA

a) Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua berritzea.

&#9;–&#9;Oinarrizko diru-laguntza:&#9;9.000 euro

&#9;–&#9;200 ikasle baino gehiago heziketa-zikloetan:&#9; 3.000 euro

&#9;–&#9;400 ikasle baino gehiago heziketa-zikloetan:&#9; 6.000 euro

&#9;–&#9;700 ikasle baino gehiago heziketa-zikloetan:&#9; 9.000 euro

&#9;–&#9;1000 ikasle baino gehiago heziketa-zikloetan:&#9; 12.000 euro

&#9;–&#9;2.000 ordu baino gehiago lanerako edo/eta etengabeko prestakuntzan:&#9;3.000 euro

&#9;–&#9;4.000 ordu baino gehiago lanerako edo/eta etengabeko prestakuntzan:&#9;6.000 euro

&#9;–&#9;7.000 ordu baino gehiago lanerako edo/eta etengabeko prestakuntzan:&#9;8.000 euro

&#9;–&#9;10.000 ordu baino gehiago lanerako edo/eta etengabeko prestakuntzan:&#9;9.000 euro

b) Ikastetxeen kudeaketa integraleko ereduak:

&#9;–&#9;Oinarrizko diru-laguntza:&#9;9.000 euro

&#9;–&#9;200 ikasle baino gehiago heziketa-zikloetan:&#9; 2.000 euro

&#9;–&#9;400 ikasle baino gehiago heziketa-zikloetan:&#9; 4.000 euro

&#9;–&#9;700 ikasle baino gehiago heziketa-zikloetan:&#9; 6.000 euro

&#9;–&#9;1000 ikasle baino gehiago heziketa-zikloetan:&#9; 8.000 euro

&#9;–&#9;2.000 ordu baino gehiago lanerako edo/eta etengabeko prestakuntzan:&#9;2.000 euro

&#9;–&#9;4.000 ordu baino gehiago lanerako edo/eta etengabeko prestakuntzan:&#9;4.000 euro

&#9;–&#9;7.000 ordu baino gehiago lanerako edo/eta etengabeko prestakuntzan:&#9;6.000 euro

&#9;–&#9;10.000 ordu baino gehiago lanerako edo/eta etengabeko prestakuntzan:&#9;7.000 euro

c) Teknologia-berrikuntza:

&#9;–&#9;Oinarrizko diru-laguntza:&#9;9.000 euro

&#9;–&#9;200 ikasle baino gehiago heziketa-zikloetan:&#9; 3.000 euro

&#9;–&#9;400 ikasle baino gehiago heziketa-zikloetan:&#9; 6.000 euro

&#9;–&#9;700 ikasle baino gehiago heziketa-zikloetan&#9; 9.000 euro

&#9;–&#9;1000 ikasle baino gehiago heziketa-zikloetan:&#9; 12.000 euro

&#9;–&#9;2.000 ordu baino gehiago lanerako edo/eta etengabeko prestakuntzan:&#9;3.000 euro

&#9;–&#9;4.000 ordu baino gehiago lanerako edo/eta etengabeko prestakuntzan:&#9;6.000 euro

&#9;–&#9;7.000 ordu baino gehiago lanerako edo/eta etengabeko prestakuntzan:&#9;8.000 euro

&#9;–&#9;10.000 ordu baino gehiago lanerako edo/eta etengabeko prestakuntzan:&#9;9.000 euro

d) Kalitatearen eta etengabeko hobekuntzaren inguruko programak.

&#9;Oinarrizko diru-laguntza:

&#9;*&#9;EFQMko 400 puntu:&#9;18.000 euro

&#9;*&#9;EFQMko 300 puntu edo ISO 9000:&#9;15.000 euro

&#9;–&#9;200 ikasle baino gehiago heziketa-zikloetan:&#9; 3.000 euro

&#9;–&#9;400 ikasle baino gehiago heziketa-zikloetan:&#9; 6.000 euro

&#9;–&#9;700 ikasle baino gehiago heziketa-zikloetan:&#9; 9.000 euro

&#9;–&#9;1000 ikasle baino gehiago heziketa-zikloetan:&#9; 12.000 euro

&#9;–&#9;2.000 ordu baino gehiago lanerako edo/eta etengabeko prestakuntzan:&#9;1.000 euro

&#9;–&#9;4.000 ordu baino gehiago lanerako edo/eta etengabeko prestakuntzan:&#9;2.000 euro

&#9;–&#9;7.000 ordu baino gehiago lanerako edo/eta etengabeko prestakuntzan:&#9;3.000 euro

&#9;–&#9;10.000 ordu baino gehiago lanerako edo/eta etengabeko prestakuntzan:&#9;4.000 euro

e) Kultura ekintzailea sustatzea. Enpresak sortzea:

&#9;*&#9;Oinarrizko diru-laguntza:&#9;9.000 euro

&#9;*&#9;2 proiektu baino gehiago:&#9;6.000 euro

&#9;*&#9;4 proiektu baino gehiago:&#9;8.000 euro

&#9;*&#9;6 proiektu baino gehiago:&#9;10.000 euro

&#9;Prestakuntza:&#9;3.000 euro

f) Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak. Sarerako konexioak:

&#9;–&#9;Oinarrizko diru-laguntza:&#9;16.000 euro


Azterketa dokumentala