Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2005eko azaroaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
5672

EBAZPENA, 2005eko urriaren 26koa, Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendariarena, 1550/05-2 zenbakidun administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio-espedientea Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salara bidaltzea xedatu (98 Legea, prozedura arrunta) eta, aipatutako salan ager daitezen, interesatu izan daitezkeenei epea jartzen diena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salak 1550/05-2 zenbakidun administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea bidaltzeko eskatu du (98 Legea, prozedura arrunta). 1550/05-2 zenbakidun administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Estatuko Administrazioak aurkeztu zuen, hain zuzen ere, 58/2005 Dekretua, martxoaren 29koa, Euskadiko Kooperatiben Legearen Erregelamendua onartzen duena.

Uztailaren 13ko 29/1998 Legeak ezarritako idazketa duen Administrazioarekiko Auzibidetarako Jurisdikzioari buruzko Legearen 48. eta 49. artikuluekin bat etorriaz, honako hau

EBATZI DUT:

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salak eskaturiko administrazio-espedientea bidaltzea.

2.– Aipaturiko espedientean interesdun izan daitezkeenei epea jartzea, hain zuzen ere, bederatzi eguneko epearen barruan Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan agertu ahal daitezen.

3.– EHAAn argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko urriaren 26a.

Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

ABEL LÓPEZ DE AGUILETA QUINTANA.


Azterketa dokumentala