Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2005eko azaroaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
5671

EBAZPENA, 2005eko azaroaren 2koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko langileentzako euskara-ikastaroetara dei egiten duena.

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko langileentzako euskara-ikastaroetarako deialdia onartzea, I. eta II. eranskinetan ezarritakoaren arabera. Deialdi honek 2005-2006 ikasturteko bigarren lauhilekoa arautzen du, eta hirugarren hizkuntza-eskakizunera arteko ikastaroak eskaintzen ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko azaroaren 2a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

JON KOLDOBIKA URRUTIA MINGO.

I. ERANSKINA
OINARRIAK:

Lehenengoa.– Helburua.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko langileen hizkuntza-gaikuntza eragin eta bultzatzea.

Bigarrena.– Nori zuzendua.

Deialdi hau Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko langileei zuzenduta dago.

Deialdi honetatik kanpo geratzen dira Hezkuntza-Administrazioko eta Ertzaintzako langileak, 86/1997 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duena) ezarritakoaren arabera. Halaber, deialdi honetatik kanpo geratzen dira Osakidetzako langileak eta Justizia Administrazioaren mendeko langileak.

Lanorduetan euskarako hizkuntza-gaikuntza ikastaroetako baimenak emateko, sailek aplikatuko dituzte Funtzio Publikoaren Sailordetzaren 2004ko maiatzaren 27ko Instrukzioan zehaztutako irizpideak.

Edonola ere, HAEEk hizkuntza-prestakuntza bere aurrekontu bitartekoen barruan emango du.

Hirugarrena.– Lanorduetako ikastaro-eskaintza.

2005eko apirilaren 19ko ebazpenean iragarri bezala, deialdi hau 2005-2006 ikasturtearen bigarrena da eta egiten duen ikastaro-eskaintza mugatua da. Beraz, deialdi honetan lanorduetan egiteko ikastaroak II. eranskinean adierazitakoak dira.

HAEEk ondoen iritzitako egokitzapenak egin ditzake II. eranskinean zehazten diren hasiera eta bukaera egunetan nahiz ordutegietan.

Laugarrena.– Lanorduetako eskaerak.

Eskabideak modulu eta ordutegi bakarrerako izango dira.

4.1.– Eskabideak egiteko epea:

2005eko azaroaren 17tik abenduaren 3ra, biak barne.

4.2.– Eskabideak egiteko bideak:

a) Paperezko eskabideak. Inprimakiak eskura daude ondorengo helbide elektroniko honetan: www.ivap.euskadi.net (honen barruan bide honi jarraitu behar zaio: euskara>euskara ikastaroak>inprimakiak).

Langileak eskabidea bere saileko zerbitzu zuzendariari bidali behar dio, epearen barruan.

Sail bakoitzean jasotako hizkuntza-prestakuntzarako eskabideak sailak berak grabatuko ditu horretarako duen HAEEren aplikazio informatikoan eta, halaber, sail bakoitzak emango die baimena edo ukapena jasotako eskaerei, HAEEk espresuki adieraziko duen epean.

b) Eskabide telematikoak. Norberaren ordenagailutik, intraneten bidez, bete ahal izango dira. Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren intraneteko Jakina atarian HAEEk ezarritako helbide honetara jo beharko da: www.ivap.jakina

Sistema hau erabili ahal izateko, eskatzaileak lehenik XL-Nets segurtasuneko sistemaren bitartez identifikatu behar du bere burua.

Ordenagailu bitartez egindako eskaerak sail bakoitzak kudeatuko ditu horretarako duen HAEEren aplikazio informatikoan eta, halaber, sail bakoitzak emango die baimena edo ukapena jasotako eskaerei, HAEEk espresuki adieraziko duen epean.

Bosgarrena.– Ordu-kreditua eta hizkuntza-prestakuntzarako banakako planak.

Lanorduetako ikastaroei dagokienez ordu-kredituak ezartzen dituen aginduari jarraituko zaio (agindua, 2004ko apirilaren 30ekoa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko langileen euskalduntzean aplikatuko diren ordu-kredituak ezartzen dituena; EHAA: 2004-05-07; 85. zk.).

Ondorioz, agindu horren 5. artikuluak ezarritakoari jarraiki, euskara ikastaroa lanorduetan hasi ahal izateko, beharrezkoa izango da ordu-kredituaren saldoa aldekoa izatea. Ordu-kreditua ikastaroa aurrera doala agortzen bada, langileak ikastaroa bukatu arte jarraitu ahalko du.

Halaber, agindu horren 6. artikuluak ezartzen duenaren arabera, ordu-kreditua agortu ondoren, dagokion hizkuntza-eskakizuna gainditu ez duen langileari ez zaio onartuko lanorduetan euskara ikasteko eskabide gehiago.

Bestalde, aginduaren 7. artikuluak ezartzen du, lanorduetan euskara ikastaroetara joateko baimena duten pertsona guztiek prestakuntzarako banakako plana izan behar dutela, eta halaber, plan horiek, forma eta edukiari dagokionez, HAEEk ezartzen duenaren arabera egingo direla. Hori horrela, HAEEk sail eta erakunde autonomo guztien eskura jarriko duen agiri batean jasoko ditu planei buruzko forma eta edukiak.

Seigarrena.– Lanorduetako eskolen antolaketa.

6.1.– Mailaketa probak:

Langileren baten euskara ezagupena neurtu behar bada, HAEEk mailaketa proba egitera deituko du. Horretarako, HAEEk zerbitzu zuzendaritza bakoitzari jakinaraziko dizkio toki-egunak.

Mailaketa proba egitera deitu arren langileren bat ez bada ezarritako egun eta orduan aurkezten, HAEEk bazter utziko du bere eskaera.

6.2.– Administrazioko taldeak antolatzea:

Mailaketa probak egin ondoren HAEEk taldeak osatuko ditu. Taldeak osatzean ikasle bakoitzari bere zerbitzu zuzendaritzak baimendutako modulua gordeko dio HAEEk, ahal den neurrian.

Nolanahi ere, baliabideen erabilera egokia bermatzeko, eta taldeen osaketak hala eskatzen badu, HAEEk aldaketak egin ahal izango ditu baimendutako eskaeren moduluetan, ordutegietan nahiz ikasteko tokietan.

Taldeak osatu eta euskaltegiak izendatuta daudenean, HAEEk sail bakoitzari helaraziko dio administrazioko taldeetan eskolatuko diren bere langileen zerrenda, langile bakoitzak non eta noiz eskolatu behar duen zehaztuta.

6.3.– Administrazioko talderik ez duten langileak. Matrikula orriak:

HAEEren administrazioko talderik izango ez duten langileek euskaltegietako gainerako taldeetan egin ahal izango dute ikastaroa. Horretarako HAEEk matrikula orria bidaliko du euren zerbitzu zuzendaritzara, honek langile bakoitzari berea helaraz diezaion.

Matrikula orriaren bitartez, langilea edozein euskaltegi publiko edo pribatu homologatutan matrikulatu ahal izango da.

Matrikulazioa gauzatzeko ezinbestekoa da langileak matrikula orria euskaltegian entregatzea.

Matrikula orriaren bitartez eskolatzen den langileak euskaltegiaren egutegia eta ordutegia jarraituko ditu.

Langilea inon matrikulatzen ez bada, ahalik eta lasterren itzuli behar du bere matrikula orria HAEEra.

6.4.– Matrikula orria ordaintzea:

Langileak egin duen matrikula HAEEk ordainduko du, betiere ondorengo baldintza hauek betetzen badira:

1.– Matrikula orria garaiz entregatzea: ikastaroa hasten denerako, matrikula orria euskaltegian aurkeztuko da.

2.– Gutxieneko trinkotasuna: ikastaroak gutxienez astean 8 ordukoak izango dira. Alfabetatzeko eta EGAko ikastaroak, dituzten berezitasunengatik, ordu gutxiagokoak izan daitezke.

3.– Gutxieneko iraupena: ikasleak otsailetik ekainera arteko ikastaroa egin beharko du.

4.– Homologazioa: matrikula orriaren bidez egingo den ikastaroa HABEk homologatua izango da.

5.– Edonola ere, autoikaskuntza egiteko eskaerarik ez da onartuko.

Langileak egin duen matrikulak ez baditu aurreko baldintzak betetzen HAEEk ez du ordainketarik burutuko. Kasu honetan, HAEEk ukapenaren berri emango dio langilearen saileko zerbitzu zuzendaritzari.

Aldiz, langileak egin duen matrikulak betetzen baditu aurreko baldintzak, HAEEk langilearen matrikula onartu eta dagokion kostua ordainduko du.

6.5.– Matrikula orriaren kostua:

Kontuan izan behar da langileak euskaltegian egin duen matrikula HAEEk onartzeak berekin dakarrela matrikula horri dagokion kostu osoa ordaindu beharra.

Horregatik, diru-baliabideen erabilera zentzuzkoa eta arrazoizkoa ziurtatu ahal izateko, langileek aprobetxamendu egokia lortu beharko dute ikastaroetan.

Ikastaroen aprobetxamendu egokia neurtzen duten irizpideak ebazpen honen bederatzigarren oinarrian ezartzen dira.

Zazpigarrena.– Lanorduetako ikastaroen asistentziari buruzko arauak.

7.1.– Asistentzia hutsak justifikatzea:

Ondorio guztietarako ikastegia lantokia da langilearentzat. Beraz, eskolatze eta puntualitate huts guztiak zerbitzu zuzendaritzaren aurrean justifikatu beharrekoak dira beste edozein laneratze huts zuritu ohi den bezalaxe.

Euskara ikastaroetara joateko baimena ematea zerbitzu zuzendaritzaren ardura izaki, beroni dagokio baimendutako epean langileen etenik gabeko eskolatzea bermatzea.

Era berean, sailen ardura izango da ikastaroetan parte hartuko duten langileek beren oporrak ikastaroak dirauen epetik kanpo hartuko dituztela ziurtatzea, ikastaroen aprobetxamenduan kalterik izan ez dadin.

7.2.– Eskolara joatea eta asistentziaren jarraipena:

Euskara ikastaroen aprobetxamendua bermatu eta horretarako langileen eskura jartzen diren giza- eta diru-baliabideak optimizatu ahal izateko asmoz, euskara ikastaroetan diharduten ikasleek gutxieneko asistentzia izan beharko dute ikastaroetan.

Horregatik, arau orokor modura ikasleek gutxienez % 80ko asistentzia izan beharko dute ikasturtean. Neurri hau berdin aplikatuko zaie administrazioko langilez osatutako taldeetan diharduten ikasleei zein matrikula orriaren bitartez dihardutenei.

7.3.– Eskolan hastea:

Moduluz aldatzen diren ikasleen kasuan, hasiera-datak aldatu egin daitezke modulu batetik bestera. Edozelan ere, hasiera-dataren erreferentea ikastaro trinkoa izango da beti, hau da:

– Ikastaro trinkotik 2 edo 3 ordukora aldatzen diren ikasleek lehenik eta behin ikastaro trinkoa bukatu behar dute, eta ondoren aldatuko dira 2 edo 3 orduko ikastarora.

– 2 edo 3 orduko ikastarotik trinkora aldatzen diren ikasleek ikastaro trinkoa hasi arte 2 edo 3 orduko ikastaroan jarraituko dute.

7.4.– Berandu eskolatzea gaixotasunagatik:

Gaixotasunak eragindako arazoengatik eskolan hasi ez diren langileei bakar-bakarrik onartuko die HAEEk beranduago hastea. Horrelakoetan, honela jokatu behar da:

a) HAEEk aldez aurretik jakin behar du langilea ez dela eskolan garaiz hasiko gaixotasunagatik. Horretarako, ikastaro hasieran, zerbitzu zuzendariek egoera horretan dauden langileen zerrenda bidali behar dute HAEEra. Zerrendan NAN zenbakia eta izen-abizenak zehaztu behar dira.

b) Eskolan hasi ahal izateko eskaera egitea: langileak ezin du bere kabuz eskolan hasi gaixoaldiaren ondoren. Eskolan hasteko prest dagoenean, bere zerbitzu zuzendariak eskolatzea eskatu beharko dio HAEEri idatziz. Idazki horretan gaixoaldiaren hasiera eta bukaera egunak zehaztu beharko dira.

HAEE saiatuko da gaixotasunak eragindako beranduko eskolatze hauek bideratzen, horretarako dituen bitartekoen mugapean.

7.5.– Egunez eguneko asistentzia:

Ikasleek, eta euren sailek, asistentziaren jarraipen zehatza egin ahal izan dezaten, HAEEk lanorduetan ari diren ikasleen egunez eguneko asistentziaren berri emango du, ikasleak eskolara joan ez diren egunak zehaztuz.

7.6.– Eskolara joateari uztea:

Eskolan hasi ondoren ikasleak ikastaroa behin betiko uztea erabakitzen badu, horren berri eman behar die bere prestakuntzaz arduratzen diren eragileei:

– Euskaltegiari: ikasleak ikastaroa utziko duela jakinarazi behar dio euskaltegiari.

– Bere saileko zerbitzu zuzendariari: era berean, ikasleak bere saileko zerbitzu zuzendariari jakinarazi behar dio lanorduetan egiten ari den ikastaroa utzi egin duela.

– HAEEri: ikasleak HAEEri ere jakinarazi egin behar dio ikastaroa utzi duela. Horretarako, "jakinarazpena: euskarako eskolara joateari uztea" izeneko inprimakia bete eta, bere zerbitzu zuzendariaren izenpea duela, HAEEri bidali behar dio.

Eskola uztea jakinarazteko inprimakia eskura egongo da honako helbide elektroniko honetan: www.ivap.

euskadi.net (honen barruan bide honi jarraitu behar zaio: euskara>euskara ikastaroak>inprimakiak).

Zortzigarrena.– Lanorduz kanpoko ikastaroen araubidea.

8.1.– Ikastaroak nork egin ditzakeen eta nolakoak izango diren:

Lanorduz kanpoko ikastaroak, lehenengo lauhilekoan barnetegian edo bost ordukoetan aritutako ikasleek soilik egin ahal izango dituzte. Beraz, deialdi honetan ez da lanorduz kanpoko ikasle berririk onartuko.

Lanorduz kanpoko ikastaroek ezaugarri hauek izan behar dituzte:

1.– Gutxieneko trinkotasuna: ikastaroak gutxienez astean 5 ordukoak izango dira. Alfabetatzeko eta EGAko ikastaroak, dituzten berezitasunengatik, ordu gutxiagokoak izan daitezke.

2.– Gutxieneko iraupena: ikasleak otsailetik ekainera arteko ikastaroa egin beharko du.

3.– Homologazioa: lanorduz kanpoko ikastaroa HABEk homologatua izango da.

4.– Edonola ere, autoikaskuntza egiteko eskaerarik ez da onartuko.

8.2.– Lanorduz kanpoko eskabideak egiteko epea:

2005eko abenduaren 5etik abenduaren 23ra bitartean egin ahal izango dira lanorduz kanpoko eskaerak, biak barne.

8.3.– Eskabideak egiteko bideak:

a) Paperezko eskabideak. Inprimakiak eskura daude ondorengo helbide elektroniko honetan: www.ivap.euskadi.net (honen barruan bide honi jarraitu behar zaio: euskara>euskara ikastaroak>inprimakiak).

Eskatzaileak HAEEko zuzendariari bidaliko dio eskaera ondorengo helbidera: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

b) Eskabide telematikoak: norberaren ordenagailutik, intraneten bidez, bete ahal izango dira. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako intranet-eko Jakina atarian HAEEk ezarritako helbide honetara joko da: www.ivap.jakina.

Sistema hau erabili ahal izateko, eskatzaileak lehenik XL-Nets segurtasuneko sistemaren bitartez identifikatu behar du bere burua.

8.4.– Aldi baterako langileak lanorduz kanpoko ikastaroetan.

Aldi baterako langileek ikastaroak dirauen bitartean Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekiko lan-hitzarmena dutela egiaztatu beharko dute. Horretarako, eskaera orriarekin batera, bere zerbitzu zuzendariak sinatutako agiria aurkeztu beharko dute. Agiriak eskaera-epe barruan sinatutakoa izan beharko du eta kontratuaren hasiera eta bukaera egunak adieraziko ditu.

8.5.– Lanorduz kanpoko ikastaroetan matrikulatzea:

Langileak egindako eskaera HAEEk aztertu eta, hala balegokio, onartu ondoren, HAEEk matrikula orria bidaliko du langilearen zerbitzu zuzendaritzara, honek langile bakoitzari berea helaraz diezaion.

Matrikula orriaren bitartez langilea edozein euskaltegi publiko edo pribatu homologatutan matrikulatu ahal izango da.

Matrikulazioa gauzatzeko ezinbestekoa da langileak matrikula orria euskaltegian entregatzea.

Langilea inon matrikulatzen ez bada, ahalik eta lasterren itzuli behar du bere matrikula orria HAEEra.

Langileak egin duen matrikularen kostua HAEEk ordainduko du, betiere ondorengo baldintza hauek betetzen badira:

1.– Matrikula orria garaiz entregatzea: ikastaroa hasten denerako, matrikula orria euskaltegian aurkeztuko da.

2.– Aurreko 8.1 oinarrian ezartzen diren ikastaroen ezaugarriak betetzea.

Langileak egin duen matrikulak ez baditu aurreko baldintzak betetzen HAEEk ez du ordainketarik burutuko. Kasu honetan, HAEEk ukapenaren berri emango dio langilearen saileko zerbitzu zuzendaritzari.

Aldiz, langileak egin duen matrikulak betetzen baditu aurreko baldintzak, HAEEk langilearen matrikula onartu eta dagokion kostua ordainduko du.

Kontuan izan behar da langileak euskaltegian egin duen matrikula HAEEk onartzeak berekin dakarrela matrikula horri dagokion kostu osoa ordaindu beharra.

Horregatik, diru-baliabideen erabilera zentzuzkoa eta arrazoizkoa ziurtatu ahal izateko asmoz, ikasleari eskatuko zaio 9. oinarrian ezarritako gutxieneko aprobetxamendua betetzea.

Ondorioz, gutxieneko aprobetxamendua lortzen ez duen langileari HAEEk ez dio ondorengo ikasturteetarako lanorduz kanpoko eskaerarik onartuko, harik eta langileak bere kabuz 9. oinarrian ezarritako gutxieneko aprobetxamendua lortu arte.

8.6.– Eskolan hastea lanorduz kanpoko ikastaroetan:

Ikastaroa hasten den egunean bertan hasi beharko du langileak eskolan. HAEEk bertan behera utziko ditu eskolan hasi ez diren langileen eskaerak.

Bakar-bakarrik gaixotasunak eragindako arazoengatik eskolan hasi ez diren langileei onartuko die HAEEk beranduago hastea. Horrelakoetan, honela jokatu behar da:

a) HAEEk aldez aurretik jakin behar du langilea ez dela eskolan garaiz hasiko gaixotasunagatik. Horretarako, ikastaro hasieran, langileak horren berri eman behar dio HAEEri.

b) Eskolan hasi ahal izateko eskaera egitea: langileak ezin du bere kabuz eskolan hasi gaixoaldiaren ondoren. Eskolan hasteko prest dagoenean eskolatzea eskatu beharko dio HAEEri idatziz. Eskaera horretan gaixoaldia zuritzen duen agiria edo agiriak erantsi beharko dira.

HAEE saiatuko da gaixotasunak eragindako beranduko eskolatze hauek bideratzen, horretarako dituen bitartekoen mugapean.

8.7.– Eskolara joateari uztea lanorduz kanpoko ikastaroetan:

Eskolan hasi ondoren ikasleak ikastaroa behin betiko uztea erabakitzen badu, horren berri eman behar dio bai irakasleari eta baita HAEEri ere. Horretarako, "Jakinarazpena: eskolara joateari uztea" izeneko inprimakia bete eta HAEEra bidali behar du.

Eskola uztea jakinarazteko inprimakia eskura egongo da honako helbide elektroniko honetan: www.ivap.euskadi.net (honen barruan bide honi jarraitu behar zaio: euskara>euskara ikastaroak>inprimakiak).

Bederatzigarrena.– Lanorduetako nahiz lanorduz kanpoko ikastaroen aprobetxamendua.

Langileak urratsak gainditzeko ezarritako aldizkako ebaluaketa probak burutzeko konpromisoa hartzen du.

HAEEk nahikotzat jotzen du aprobetxamendua ikasturte osoko asistentzia gutxienez % 80koa izan bada.

Ikasturte osoko asistentzia % 80tik beherakoa izan denean, HAEEk nahikotzat joko du aprobetxamendua ikasturteko ebaluazioen erdiak baino gehiago gainditu badira; hau da, kasu honetan eskatzen da:

– Ikasturte osoan ebaluazio bat edo bi badira, ebaluazio guztiak gainditzea.

– Ikasturte osoan hiru ebaluazio badira, bi ebaluazio gainditzea.

– Ikasturte osoan lau ebaluazio badira, hiru ebaluazio gainditzea.

Sail bakoitzak eskura izango du bere langileen asistentziari eta ebaluazioei buruzko informazioa HAEEren aplikazio informatikoan. Sail bakoitzari dagokio balioespena egitea eta, HAEEren proposamenak kontuan hartuta, ongien iritzitako erabakiak hartzea.

Agerturiko irizpideok osatzen dute aprobetxamendu maila, administrazioaren zerbitzupean diharduten funtzionarioen lan baldintzak arautzen dituen hitzarmeneko 10. artikuluan zehazten den baimena eman ahal izateko exijitu beharrekoa.

Hamargarrena.– Ikasleei buruzko informazioa.

Euskara ikastaroa kudeatu ahal izateko ezinbestekoa da ikasleei buruzko hainbat datu pertsonal jasotzea, prozesatzea, fitxategi atean biltzea eta dagokion sailari lagatzea. Horrela, HAEEk lanorduetan nahiz lanorduz kanpo ari diren ikasleen asistentzia eta ebaluazio datuak jasoko ditu eta sail bakoitzari bere ikasleei dagozkienak jakinaraziko dizkio. Halaber, HAEEk sailen eskura jarriko ditu lanorduetako ikasleen aprobetxamenduari buruzko txostenak.

Ebazpen honen ondorioz jasoko diren datu pertsonalen tratamendua, bai Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak, bai datu pertsonalak gordetzen dituzten fitxategi automatizatuen segurtasun-neurrien araudiak (ekainaren 11ko 994/1999 Errege-dekretuaren bidez onartutakoa) xedatutakoaren arabera egingo da.

Deialdi honetara biltzen diren langileek onartu egiten dute ebazpenaren helburua betetzeko jasoko diren datu pertsonalen tratamendua. Horrela, onartu egiten dute HAEEk datuak jasotzea eta dagozkien sailei jakinaraztea, bai euren asistentziari eta ebaluazioari dagokienez eta baita euren aprobetxamenduari buruzko txostenei dagokienez ere. Onartu egiten dute baita ere, datu-lagapenak egitea Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari, normalkuntza planaren betetze maila ebaluatzeko txostenak egin ditzan (Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren 6. art.). Onartu egiten dute azkenik, datu-lagapenak egitea Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzeko Erakundeari –HABE- (Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren seigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera).

Ikasleei buruzko datu pertsonalak Datuak Babesteko Bulegoan erregistratutako "Funtzionarioak euskalduntzea" izeneko fitxategian egongo dira. Ikasleek fitxategiko datuetara sartzeko, datuok aldatu eta deuseztatzeko eskubidea erabili nahi izanez gero, HAEEko Idazkaritza Nagusira jo dezakete: Donostia-San Sebastián kalea 1; 01010 Vitoria-Gasteiz.

II. ERANSKINA
LANORDUETAKO IKASTARO-ESKAINTZA

1.– Ikastaro trinkoak.

1.1.– Barnetegiko ikastaroak.

Barnetegiko ikastaroak Zornotzako barnetegian eta Lazkaoko Maizpide euskaltegian egin ahal izango dira ondorengo egutegien arabera:

Maizpide (Lazkao): otsailaren 6tik ekainaren 16ra.

Zornotza: otsailaren 13tik ekainaren 30era.

Barnetegiko ikastaroen egutegia nahiz ordutegia euskaltegien eskaintzaren arabera alda daiteke.

HAEEk matrikula eta egonaldiaren gastuak hartuko ditu bere gain.

1.2.– Bost orduko ikastaroak.

Euskalduntzeko nahiz alfabetatzeko ikastaroak dira. Modulu honek egun osoko lan-liberazioa eskatzen du, eskola orduei ikasleak lan pertsonalerako behar duen denbora gehitu beharra dagoelako.

Ikastaroek, beti ere, lauhileko iraupena dute. Bigarren lauhilekoaren iraupena ondorengoa da administrazioko langilez osatutako taldeetan:

otsailak 13 - ekainak 23 (hiru ebaluaketa egingo dira euskalduntzean).

Apirilaren 10, 11 eta 12a eskola-egunak izango dira ondorio guztietarako.

HAEEk matrikula gastuak hartuko ditu bere gain.

2.– Modulu-aldaketak.

Modulu-aldaketak ikastaro trinkoetatik bi ordukoetara nahiz autoikaskuntzara, edo alderantziz, direnean onartuko dira soilik.

Modulu-aldaketa eskatuz gero, bi orduko eskoletarako eskariak lehenengo lauhilekoan hasitako taldeetan leudekeen plazak betetzeko dira lehenik. Ondoren, talde berriak sor daitezke, baldin eta horretarako behar adina eskari badago.

Modulu-aldaketaren ondorioz, bi orduko eskoletara doazenek honako egutegia izango dute administrazioko taldeetan:

a) Goizeko eskolak: otsailak 13 - ekainak 2 (ebaluaketa bat egingo da euskalduntzean).

b) Arratsaldeko eskolak: otsailak 13 - ekainak 1 (ebaluaketa bat egingo da euskalduntzean).

Arratsaldeko eskolak astelehenetik ostegunera bitartean dira administrazioko taldeetan.

Ordutegiak:

Bilbao eta Donostia-San Sebastián: 08:00-10:00 eta 15:30-17:30.

Vitoria-Gasteiz: 08:00-10:00 eta 14:40-16:40.


Azterketa dokumentala