Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2005eko azaroaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Errenteriako Udala
5670

IRAGARKIA, Errenteriako Udaleko langile plantilan hutsik dagoen jakinarazle plaza bat betetzeko deialdiari buruzkoa.

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2005eko urriaren 7an egindako saioan, jakinarazle plaza bat txanda irekian betetzeko erabakia hartu zuen. Lanpostua E taldean sailkatua eta Administrazio Bereziko Eskalakoa, Zerbitzu Bereziko Azpi-eskalakoa eta Betebehar Bereziak dituzten Lanpostuak Klasekoa da.

Deialdiaren oinarriak 2005eko arriaren 19ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira, 198. zenbakian.

Eskariak aurkezteko epea deialdiko iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialen argitaratzen den egunaren biharamunetik 20 egunekoa da.

Deialdi honi buruzko hemendik aurrerako iragarkiak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Errenteria, 2005eko urriaren 21a.

Alkatea,
JUAN CARLOS MERINO GONZÁLEZ.

Azterketa dokumentala