Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2005eko azaroaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
5668

EDIKTUA, maiatzaren 14ko 104/2002 Dekretuaren 2. artikuluaren hirugarren paragrafoaren azken zatia baliogabetu dela deklaratzen duena. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Energia Eolikoaren Lurraldearen Arloko Plana behin betiko onartu zen.

Euskal Autonomia Erkidegoko Energia Eolikoaren Lurraldearen Arloko Plana behin betiko onartzeko Eusko Jaurlaritzak maiatzaren 14an eman zuen 104/2002 Dekretuaren aurka, 2140/02 admnistrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu zuten honako hauek guztiek: Urriak 69, Gipuzkoako Mendi Federazioa, Bizkaiko Mendi Federazioa, Ekologistak Martxan eta Lanius elkarte ornitologikoa. Bada, errekurtso horri buruzko epaia eman zen 2004ko ekainaren 30ean, eta epai hori irmo bihurtu zen, Sala honetako Sekzioak —AAJLaren 99.3 artikuluan ezarri bezala osatutakoak— errekurtsogileek aurkeztutako kexa-errekurtsoa ezetsi ondoren. Errekurtso hori epai horren aurka doktrina bateratzeko ezarritako kasazio-errekurtsoa ezetsi zuen autoaren aurka ezarri zen. Hona hemen epai horren epaitza:

Maiatzaren 14ko 104/2002 Dekretuaren 2. artikuluaren 3. paragrafoaren azken zatia —erdarazko testua— baliogabetu egiten dela deklaratzen da ("Estas instalaciones de energía eólica, a efectos de la legislación citada, son declaradas de utilidad pública").

Eta denek jakin dezaten ematen da esandakoaren berri, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen (AAJL) 107. artikuluan xedatutakoa betez.

Bilbao, 2005eko urriaren 5a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala