Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2005eko azaroaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
5566

IRAGARKIA, «EAEko airearen kalitatea neurtzeko eta zaintzeko sare automatikoa hiru ekipo-lotez hornitu eta beroiek jarri eta mantentzea» helburu duen hornidurako administrazio-kontratua esleitu dela jakinarazteko dena (001S/2005 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 001S/2005.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: hornidurak.

b) Helburua: EAEko airearen kalitatea neurtzeko eta zaintzeko sare automatikoa hiru ekipo-lotez hornitu eta beroiek jarri eta mantentzea.

c) Loteak:

1. lotea: suspentsioan dauden partikulen lau (4) aztergailu, PM-10 eta PM 2.5 burua dutenak.

2. lotea: karbono monoxidoaren (CO) lau (4) aztergailu.

3. lotea: bolumen handiko erakargailu bat (1), iragazki-aldagailu automatikoa duena.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna edo aldizkari ofiziala: 2005eko ekainaren 20ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 115. zenbakia.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Guztira: ehun eta laurogeita hamar mila (190.000) euro, hiru lotetan banaturik.

1. lotea: ehun eta hamabi mila (112.000) euro.

2. lotea: berrogeita zortzi mila (48.000) euro.

3. lotea: hogeita hamar mila (30.000) euro

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2005eko irailaren 23a.

1. lotea:

b) Kontratista: AFC Ingenieros, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: ehun eta hiru mila bostehun eta bat (103.501) euro.

2. lotea:

b) Kontratista: Mondragon Sistemas de Información, S. Coop.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: berrogeita zazpi mila laurehun eta laurogeita hamar (47.490) euro.

3. lotea:

b) Kontratista: SIR Sistemas Instalacion Redes, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: hogeita zortzi mila hirurehun eta berrogeita hamasei (28.356) euro.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko irailaren 29a.

Ordezkoak eginez.

(2005eko irailaren 20ko Agindua).

Lurralde Antolamendu

eta Biodibertsitate sailburuordea,

ANA OREGI BASTARRIKA.


Azterketa dokumentala