Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

206. zk., 2005eko urriaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
5356

IRAGARKIA, Azterlan eta Lege Araubide zuzendariarena, 328/05 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion 05.0239.48.02.01.02, administrazio-espedientea bidali eta gainerako interesdunak epatzeko dena.

Jose M.ª Jiménez Ladrón jauna ezin izan da aurkitu administrazio-espedientean agertzen den helbidean -Durangoko Txibitena kalea 9, 5C (Bizkaia)-. Beraz, jakinarazten zaio, honen bidez, Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegiak espedientea bidaltzeko eskatu duela. Espedientea Estampaciones Metálicas Bizkaia, SA-k eskatuta bideratu da, Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzaren 2005-05-18ko Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoaren izapideak egiteko ezetza ematen duen Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariaren 2005eko uztailaren 4ko ebazpenaren aurka (SH-558/01 espedientea) eta aurrekoaren aurka.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan agindutakoa betez, aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela jakinarazten zaie Jose M.ª Jiménez Ladrón jaunaren jaraunsleei. Bederatzi egun izango dituzte horretarako, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko urriaren 10a.

Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

ABEL LÓPEZ DE AGUILETA QUINTANA.


Azterketa dokumentala