Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

206. zk., 2005eko urriaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Garraio eta Herri Lan Saila
5355

EBAZPENA, 2005eko urriaren 10ekoa, Garraio eta Herri Lan Saileko Zerbitzu zuzendariarena, "Eibarren, Txarakoan, trenbide-pasagunea kentzeko eraikuntza-proiektua» idazteko lehiaketarako deia egiten duena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Organoa: Garraio eta Herri Lan Saila.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Garraio Azpiegituraren Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: 23A/05.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratuaren helburua: Eibarren, Txarakoan, trenbide-pasagunea kentzeko eraikuntza-proiektua.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: esleipendunaren lantokia.

d) Burutzeko epea: hilabete.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Zenbatekoa, guztira: ehun mila (100.000) euro.

5.– Bermeak.

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa: esleipen-aurrekontuaren % 4.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Organoa: Garraio Azpiegituraren Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Telefonoa: 945 01 97 30.

e) Telekopia: 945 01 97 42.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2005eko azaroaren 10a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez.

b) Bestelako betebeharrak: karatularen 20. puntuaren araberakoak.

8.– Proposamenak aurkeztea.

a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2005eko azaroaren 14a, 10:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: pleguaren 7. klausulan eta karatularen 20 eta 29. puntuan ezarritakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Garraio eta Herri Lan Saila.

2.a Helbidea: eskaintza ekonomikoak eskuan eraman beharko dira Garraio eta Herri Lan Sailaren Erregistro Nagusira, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1-8. solairura, goian aipatutako epean. Postaz ere bidali ahal izango dira, eta eskaintza postan zein egunetan jarri den, egun berean kontratazio organoari telex, telekopia edo telegrama bidez jakinarazi eta egiaztatu beharko zaio. Hala egiten ez bada, edo eskaintza igorri dela jakinarazteko agiriak halakoak hartzeko epea amaitu ondoren jasotzen bada, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, eskaintza postaz bidali eta hamar egun naturaleko epean jasotzen ez bada, inolaz ere ez da onartuko.

3.a Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Lehiatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: hiru hilabete, eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Organoa: Garraio eta Herri Lan Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua 2, 3. bilera-aretoa.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Eguna: 2005eko azaroaren 22a. Eskaintzaren bat postaz jasotzekoa bada, 2005eko azaroaren 30a.

e) Ordua: 10:00ak.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarkiaren gastuak. esleipendunaren kontura.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez dago bidali beharrik.

13.– Deialdiari buruzko informazioa ikusteko edo plegua eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.euskadi.net.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko urriaren 10a.

Zerbitzu zuzendaria,

ALBERTO MACAZAGA CASTERA.


Azterketa dokumentala