Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

206. zk., 2005eko urriaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
5344

AGINDUA, 2005eko urriaren 10ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Agindu honen bidez, saileko goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat izendapen askez betetzeko egindako deialdia ebatzi eta delako lanpostua betetzeke uzten da.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c artikuluan eta sail honetan dagoen lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarriz Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak 2005eko irailaren 1ean emandako Aginduko (irailaren 13ko EHAAren 174. zk.) laugarren oinarrian ezarritakoaren arabera, honako hau,

XEDATU DUT:

Lehenengoa.– Hezkuntza Sailburuordetzako goi-kargudun idazkari lanpostua (C/D taldea, 1001/82 kodea, 18. maila) betetzeke uztea.

Bigarrena.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen duenez, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean; bestela, administraziorekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu beharko da Administraziorekiko Auzietako Epaitegian, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko urriaren 10a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


Azterketa dokumentala