Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2005eko urriaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
5082

IRAGARKIA, 269/05 Administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketen hirugarrenentzako deia egiteko dena.

Interesa izan dezaketen hirugarren guztiei jakinarazten zaie Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1. Epaitegian Francisco Javier Ucelay Gómezek, pertsonalaren prozedura laburtuaren bidez, 269/05 Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren abenduaren 1eko 715/03 Ebazpenaren aurka, jarritako gora jotzeko errekurtsoa administrazioaren isiltasunaren bidez ezeztatu omen zaiolako. Izan ere, ebazpen horrek agindu zuen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian zerrenda bi argitaratzeko, bata, pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko aukeraketa-probetako oposizioaldia gainditu dutenen behin-behineko zerrenda, azken puntuazioaren hurrenkeraren araberakoa eta lehiaketaldian eta oposizioaldian lortutako puntuazioak bereizirik adierazten dituena, eta bestea, 5.3.2 eta 5.3.3 oinarrietako baldintzak ez betetzeagatik prozesutik baztertutako izangaien zerrenda. Aipatu zerrendak Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa izango duten fakultatibo medikoen lanbide-taldeko familiako medikuen kategoriari dagozkio.

Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, aipatu prozedura judizialean agertu eta aurkezteko. Horretarako iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera bederatzi eguneko epea izango dutela jakinarazten zaie.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko irailaren 5a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

FÉLIX OCHOA IBÁÑEZ.


Azterketa dokumentala