Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2005eko ekainaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
3344

EBAZPENA, 2005eko ekainaren 14koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duen Agindura aurkeztutako eskabideak aztertuko eta ebaluatuko dituen Balorazio-batzordea izendatzen duena.

Euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duen 2005eko martxoaren 16ko Aginduak (EHAA, martxoaren 31koa), Kultura sailburuak emandakoak, bere 15. artikuluan zehazten duena kontuan izanik, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengo artikulua.– Euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko diru-laguntzen deialdira jo duten eskabideak baloratuko dituen Batzordea izendatzea.

Bigarren artikulua.– Esandako Balorazio-batzorde hori honako jaun-andreez osatuta egongo da:

Euskara Sustatzeko zuzendari den Lorea Bilbao Ibarra andrea.

Euskara Planen zuzendari den Gorka de Aurre Urzaá jauna.

Euskararen Aholku Batzordeko kide diren Angel Lobera Revilla eta Xabier Huitzi Belamendia jaunak.

Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako Dokumentazio eta Informazio Zerbitzuko arduradun den Román Berriozabal Azpitarte jauna.

Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako teknikari den Edurne Ramón Olano andrea.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Administrazio-bidea amaitzen duen Ebazpen honen aurka interesdunak aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Kultura sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita. Bestela, zuzen-zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazio Auzietarako Salan bi hilabeteko epean, honako Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bigarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko ekainaren 14a.

Hizkuntza Politikarako sailburuordea,

PATXI GOENAGA MENDIZABAL.


Azterketa dokumentala