Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2005eko ekainaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
3336

13/2005 DEKRETUA, ekainaren 27koa, Lehendakariarena, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua izendatzeko dena.

Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 33.2 artikuluak eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8.b artikuluak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, honakoa,

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Bere merituak eta dohainak kontuan izanik, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburu izendatzen dut Ana Aguirre Zurutuza andrea.

Legeen arabera dagozkion funtzioez baliatzean eman ditzan aginduak betetzeko agintzen diet herritar eta agintari guztiei, betiere pertsona eta agintari legez dagokion begirunea izanez.

Vitoria-Gasteizen, 2005eko ekainaren 27an.

Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana