Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2005eko ekainaren 25a, larunbata


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
3299

EBAZPENA, 2005eko maiatzaren 17koa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, haur eta gazteen artean irakurzaletasuna eta Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionaleko liburutegi-zerbitzuen erabilera sustatzeko asmoarekin egindako jardueretarako diru-laguntzetarako aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko Kalifikazio Batzordeko kideen zerrenda argitaratzeko dena.

2005eko maiatzaren 12ko EHAAn (88 zk.) argitaratu da 2005eko apirilaren 20ko Agindua, Kultura sailburuarena, haur eta gazteen artean irakurzaletasuna eta Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionaleko liburutegi-zerbitzuen erabilera sustatzeko asmoarekin egindako jardueretarako diru-laguntzak emateko modua arautu eta deia egiten duena.

2005eko apirilaren 20ko Aginduaren 8. artikuluaren arabera, Kalifikazio Batzordeari dagokio aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzea eta, era berean, Ebazpen Proposamena egitea eta, ondoren, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeari igortzea, eta aipatutako Kalifikazio Batzordea nortzuek osatzen duten jakinarazteko, komenigarria da horien zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Ondorioz, hauxe

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– Kalifikazio Batzordeko kideen zerrenda jakinaraztea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz. Kide horiek, aipatutako 2005eko apirilaren 20ko Aginduaren 8. artikuluak dioena kontuan hartuta izendatu dira.

Batzordeko kideak:

– Arantza Arzamendi Sesé, Kultura Ondarearen zuzendaria, batzordeburu eta kalitate botoduna.

– Francisca Pulgar Vernalte, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako Liburutegi Zerbitzuko arduraduna, eta Batzordeko idazkaria.

– Elisa Rodríguez Sánchez, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako Liburutegi Zerbitzuko teknikaria.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko maiatzaren 17a.

Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,

GURUTZ LARRAÑAGA ZUBIZARRETA.


Azterketa dokumentala