Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2005eko apirilaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Jantzigintza Muskiz E.Koop.
2027

IRAGARKIA, Jantzigintza Muskiz, Sociedad Cooperativa desegiteari buruzkoa.

2005eko martxoaren 11ko arratsaldeko 15:00etan Jantzigintza Muskiz, S. Coop.-ren Batzar Orokor Unibertsala egin zen bere egoitza sozialean (Las Llosas auzoa, z/g, Muskiz, Bizkaia). Bazkide guztiak —denek ere gai zerrenda izenpetuta— azaldu ziren bertara, eta honako erabakiak hartu ziren ahobatez,

ERABAKIAK

“Jantzigintza Muskiz, Sociedad Cooperativa desegitea.”

“Kooperatibako administratzaileak kargutik kentzea; eta kooperatibaren likidatzaile izendatzea, honako hauek: M.ª Isabel Pérez Villasante, NAN: 72392224; Manuela Alonso González, NAN: 14921253; eta Florencia Astudillo González, NAN: 30630089. Eta hori, Sozietatearen estatutuetako 43. artikuluan eta Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legeko 90. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.”

“2004ko abenduaren 31n itxitako Hasierako Likidazio Balantzea onartzea.”

“Batzar Orokor Unibertsal horretan hartutako erabakiak jendaurrean jartzeko beharrezko diren izapide guztiak egitea, derrigorrez egin behar baita hori Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatu ahal izateko.”

Batzar Orokor Unibertsal horretako akta batzarraren amaieran onartu zen, eta kooperatibako bazkide guztiek sinatu zuten egun horretako 18:00etan.

Hartutako erabaki horiei buruzko agiriak interesdunen eskura daude batzarra egin zen lokalean.

Likidatzailea,

M.ª ISABEL PÉREZ VILLASANTE.

Likidatzailea,

MANUELA ALONSO GONZÁLEZ.

Likidatzailea,

FLORENCIA ASTUDILLO GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala