Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2005eko apirilaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Bizkaiko Foru Aldundia
2024

IRAGARKIA, Ingurumen Sailaren martxoaren 9ko 581/05 Foru Aginduarena. Foru Agindu horrek “Berriatua eta Ondarroako saneamendua Galtzuarango EDUT berrira sartzeko lanen proiektua” izenekoari buruzko jabetza kentzeko espedienteari hasiera eman eta proiektu horren burutzapenak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurreko informazioaren pean jartzea ebatzi du.

Gaurko egunez Sail honek Foru Agindua eman du; jarraian bere xedapenezko zatia argitaratzen da:

Lehenengoa.– 2004ko apirilaren 6ko Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseilua eta 2005eko otsailaren 21eko Ondarroako Udaleko Osoko Bilkuraren bidez onetsi zen “Berriatua eta Ondarroako saneamendua Galtzuarango EDUT berrira sartzeko lanen proiektua” izenekoaren burutzapenak ukitutako ondasun eta eskubideak atzemateko derrigorrezko jabetza kentzeari buruzko espedienteari hasiera ematea; horrek, urei buruzko indarreko legerian xedatutakoarekin bat etorriz, jabetza kentze, aldi baterako atzemate eta zortasunak inposatu edo aldaraztearen helburuetarako, onura publikoaren aitorpena eta dagozkien ondasunak atzeman eta eskubideak eskuratzeko beharrizana dakar.

Bigarrena.– Eusko Jaurlaritzari, Derrigorrezko Jabetza Kentzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutako prozedura ezartzeko, proiektuaren burutzapenak ukitutako ondasun eta eskubideak atzemateko premiazko adierazpena eman dezan eskatzea, Maruri eta Gatika udalerriek dituzten hornikuntza arazoei amaiera emateko, proiektu hori egitea gerorako utzi ezin dela uste baita, egun udalerri horiei hornidura ematen dieten urek tratamendurik ez dutelako eta, ondorioz, osasunari buruzko gaietako arautegia betetzen ez dutelako.

Hirugarrena.– Aipatutako proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurreko informazioaren pean jartzea, hamabost laneguneko epearen barruan, Bilboko Errekalde zumarkaleko 30-3. pisuan dauden sail honetako bulegoetan, proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak edo horien titularrak zerrendatzean gerta daitezkeen okerrak zuzentzearen ondorioetarako bakarrik alegazioak aurkeztu ahal izateko; hori guztia 1954ko abenduaren 16ko Derrigorrezko Jabetza Kentzeari buruzko Legearen 17. artikuluan eta horren ondokoetan, baita lege horren araudian haiekin bat datozen artikuluetan xedatzen denarekin adostasunean.

Aipatu epean zehar, proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda Ondarroako udaletxearen iragarkien oholean ere izango da jendaurrean ikusgai.

Laugarrena.– Foru agindu hau interesatuei jakinaraztea, administrazio-bideari amaiera ematen diola ohartaraziz, horren aurka berriro aztertzeko nahibadako errekurtsoa aurkez diezaioketela ebazpena eman duen erakundeari berari, jakinarazpena egiten zaien egunaren biharamunaz geroko hil bateko epearen barruan, edo bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazio Auzietarako Salan, jakinarazpena eman zaien egunaren biharamunaz geroko bi hileko epearen barruan.

Hori guztia, Bizkaiko Lurralde Historikoko Foru Erakundeen Hautapen, Antolaketa, Araubide eta Jardunbideari buruzko otsailaren 13ko 3/1987 Foru Arauaren 69. artikuluan, hori Herri Administrazioen Lege Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldarazi zuen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legera egokitzeko apirilaren 15eko 3/1999 Foru Arauaren bidez ere aldarazia, eta Administrazioarekiko Auzibidezko Jurisdikzioaren arautzailea den uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 25 eta 46. artikuluetan xedatzen denarekin adostasunean.

Esandako guztiaren kaltetan jo gabe, interesatuak, egokitzat irizten duen beste edozein errekurtso aurkeztu ahal izango du.

Bilbao, 2005eko martxoaren 9a.

FORU DIPUTATUA.

PROIEKTUA: “BERRIATUA ETA ONDARROAKO SANEAMENDUA GALTZUARANGO EDUT BERRIRA SARTZEKO LANEN PROIEKTUA”

PROYECTO: “PROYECTO CONSTRUCTIVO DE LAS OBRAS DE INCORPORACION DEL SANEAMIENTO DE BERRIATUA Y ONDARROA A LA NUEVA EDAR DE GALTZUARAN”

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala