Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2005eko apirilaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
2011

LEHIAKETA. Iragarkia, “PIN-UGPen 2005-2006 edizioan Eusko Jaurlaritzak parte hartzeko giza baliabideen eta animazioko jarduera osagarrien instalazioak” helburutzat duen zerbitzu-kontratu administratiboa esleitzeko dena (KBN C02/019/2005 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Zerbitzu zuzendaria. Ogasun eta Herri Administrazio Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C02/019/2005.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: PIN-UGPen 2005-2006 edizioan Eusko Jaurlaritzak parte hartzeko giza baliabideen eta animazioko jarduera osagarrien instalazioak.

b) Loteak eta kopurua: ez dago loterik.

c) Gauzatzeko lekua: Barakaldon Bilbao Exhibition Centre (BEC) erakundeak dituen instalazioak.

d) Gauzatzeko epea: 41 eguneko epea ezarri da, 2005eko abenduaren 1etik 2006ko urtarrilaren 10era arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Guztira: hirurehun eta hogeita hamazazpi mila bederatziehun eta hiru (337.903,00) euro.

5.– Behin-behineko fidantza: sei mila zazpiehun eta berrogeita hemezortzi euro eta sei zentimo (6.758,06 euro).

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, Donostia kalea 1, beheko solairua.

c) Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).

d) Telefonoa: 945 01 89 27.

e) Faxa: 945 01 90 18.

f) Agiriak eta argibideak lortzeko azken eguna: 2005eko maiatzaren 9a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena (taldeak, azpitaldeak eta kategoria):

Taldea: L Azpitaldea: 5 Kategoria: d

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala:

– eskatutako sailkapenaz gain, lizitatzaileek kontratua burutzeko behar den giza baliabide eta baliabide material nahikoa jartzeko konpromisoa aurkeztu beharko dute (monitoreak,…).

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2005eko maiatzaren 10a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguko 7. puntuan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

2) Helbidea: Donostia kalea, 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, beheko solairua).

3. Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: ez da onartzen aldaera edo bestelako aukerarik.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua:

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, beheko solairua).

c) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: 2005eko maiatzaren 17a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarkien gastuak: 383,05 euro; esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: http://www.euskadi.net.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko martxoaren 23a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala