Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2005eko apirilaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
2006

AGINDUA, 2005eko martxoaren 16koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena. Honen bidez, Sociedad para la Promoción de Cooperativas Elkar-Lan, Koop. Sozietateari herri onurako izaera ematen zaio.

AURREKARIAK:

1.– 2004ko abenduaren 21ean, Agustín Mendiola Gorospe Jaunak Sociedad para la Promoción de Cooperativas Elkar-Lan Koop. Sozietatearen izen eta ordezkaritzan, aipatutako entitateari herri onurako izaera ematea eskatu zuen. Eskaerarekin bat, herri onurako kooperatiba-sozietateei dagozkien prozeduren eta betekizunen araudia onartzen duen otsailaren 2ko 64/1999 Dekretuaren 7. artikuluan zehazten diren eskakizunak betetzeko galdatutako dokumentazioa ere aurkeztu zuen.

2.– 2005eko otsailaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bitartez, espedientea jendaurrean jarri zen, horrela, interesatuta zegoen edonork espedientea aztertu ahal zezan eta alegazioak jar zitzan, hogei eguneko epean. Epe horren barruan, ez zen inolako alegaziorik aurkeztu.

Aurreko egiteei ezargarri zaizkie ondorengo.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK:

1.– Euskadiko Kooperatiben Legeak, ekainaren 24ko 4/1993 Legeak, bere 137.2. artikuluan dio, Euskadiren onuraren sustapenari laguntzen dioten kooperatibei herri onurako izaera emango diela Eusko Jaurlaritzak, erregelamendu bidez ezarritako prozedura, araubidea eta betekizunen arabera.

2.– Artikulu hori garatuz otsailaren 2ko 64/1999 Dekretua onartu zen, herri onurako kooperatiba-sozietateei dagozkien prozedura eta betekizunen araudia onartzeko dena.

3.– Herri onurako izaera emateko 64/1999 Dekretuaren 7. eta hurrengo artikuluetan ezarritako izapideak bete dira.

4.– 64/1999 Dekretuak, herri onurako izaera lortzeko bere 5. artikuluan ezartzen dituen betekizunak zuzen bete direla baieztatu da.

5.– 64/1999 Dekretuaren 11. artikuluaren arabera, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako Sailburua da kooperatiba sozietate bati herri onurako izaera emateko eskuduna.

Hori guztia dela eta, aipatutako arauak eta ezargarri diren gainontzeko arau orokorrak ikusirik

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Sociedad para la Promoción de Cooperativas Elkar-Lan Koop. Sozietateari herri onurako izaera ematea.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen duenez, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari. Berraztertzeko errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 116. eta 117. artikuluak). Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan. Horretarako epea bi hilabetekoa izango da, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 10.1.a eta 46.1 artikuluetan ezarritakoa betez (29/1998 Legeak Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen du).

Vitoria-Gasteiz, 2005eko martxoaren 16a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZKARRAGA RODERO.


Azterketa dokumentala