Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2005eko apirilaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
2002

AGINDUA, 2005eko otsailaren 25ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, 2005eko otsailaren 15eko Aginduaren hutsen zuzenketa egiteko dena. Horren bidez, Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei 2005. urtean emateko diren laguntzetarako deia egin zen, Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.2.b artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, xedapen, ekintza edo iragarkiaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2005eko otsailaren 15eko Aginduan Euskal Autonomia Erkidegoko lankide Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei 2005. urtean emateko diren laguntzetarako deia egin zen, Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko. Agindu hori 2005eko otsailaren 21eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 35. zenbakian, eta bertan aipatutakoen moduko akatsak gertatu zirenez, dagozkien zuzenketak egiten dira ondoren.

Horren ondorioz,

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– IV. atalean, 2.a puntuan, 2460. orrialdean, honakoa dioenean:

“a) Erroldaren ziurtagiria, lankide boluntarioa EAEko edozein udalerritan 2003ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik bizi dela egiaztatzeko.”

honakoa esan behar du:

“a) Erroldaren ziurtagiria, lankide boluntarioa EAEko edozein udalerritan 2005eko urtarrilaren 1a baino lehenagotik bizi dela egiaztatzeko.”

Vitoria-Gasteiz, 2005eko otsailaren 25a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.


Azterketa dokumentala